SALTOKITIK ENPRESARA
PROGRAMA
2017
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuINDIZEA
- ZER DA SALTOKITIK ENPRESARA PROGRAMA?
- NOLA ANTOLATZEN DA SALTOKITIK ENPRESARA PROGRAMA?
- NORENGANA JO BEHAR DUT PROGRAMARI BURUZ INFORMATZEKO ETA PARTE HARTU AHAL IZATEKO?
- GAI ETA ZIKLOEN EDUKI ZEHATZAK
ZER DA SALTOKITIK ENPRESARA PROGRAMA?
Saltokitik Enpresara programa saltokiei laguntzeko eta aplikazio erreala egiteko programa bat da, zeinean merkatariek tutore baten babesa izango duten, arlo hauetan aurrera egiten eta hobetzen gidatzeko eta laguntzeko: plangintza, kudeaketa ekonomikoa, salmentak, bezeroen kudeaketa, erosketak eta hornitzaileak, marketin eta publizitatea, pertsonen kudeaketa, emaitzak… horretarako tresnak emanez, negozioen praktika onak, adibideak, formatuak, etab., kokapen lehiakorra, efizientzia enpresariala eta enpresa komertzialaren negozioaren emaitzak hobetzeko.
Saltokitik Enpresara programaren bitartez, dendariak lan metodoak ezarri ahal izango ditu, tresnak ezagutu, egiteko moduak, eta erlazionaturiko formatuak ezagutu saltoki baten kudeaketan eta eguneroko zereginetan sartzen diren alderdi guztiei buruz: jakitea nola gauden bezeroari, produktuari, merkatuari, lehiakideei, joerei, kudeaketa ekonomikoari buruz (zer informazio behar dugun gure aholkularitzatik, kudeaketa ekonomikoaren alderdi nagusiak erabakiak hartzeko…)
NOLA EGITURATZEN DA SALTOKITIK ENPRESARA PROGRAMA?
Saltokitik Enpresara programa 2 ziklotan egituratzen da, saltokien kudeaketa mailaren arabera:- 1. zikloa: lehenago kudeaketa tresnak landu ez dituzten edo antzeko programetan parte hartu ez duten saltokiak
- 2. zikloa: aurreko urteetan Saltokitik Enpresara 1. zikloko kudeaketa tresnak landu dituzten saltokiak bakarrik
Metodología: Programan zehar uztartzen dira:
- Abiapuntua aurretiazko diagnostiko bat da (espezialista batek egina), negozioaren kudeaketaren egungo egoera ezagutzeko eta, horrela, kudeaketa tresnen etorkizuneko aplikazio praktikoa egokitzeko
- Prestakuntza saioak taldeka ikasgelan: 2 orduko saio presentzialak, hamabostean behin, kudeaketaren inguruko gai jakin bat lantzeko. Talde bakoitzak taldearen saio guztiak emango dituen tutore bat izango du, kudeaketan aditua
- Aplikazio praktikoa saltokian: taldeko saio presentzial bakoitzaren ondoren, derrigorrezkoa saltoki bakoitzak aplikazio errealeko lan bat egitea bere dendan, saioan landutako gaiari buruz
- Laguntza indibidualizatua saltokian bertan: Talde bakoitzeko tutoreak, taldeko saio bakoitzaren ondoren, saioetan landutako edukiak, ariketak eta tresnak inplementatzen lagunduko du, modu indibidualean
- Programan zehar adibideak emango dira eta taldeko saioetan landutakoa partekatuko da
Egoeraren diagnostiko indibiduala |
6 saio presentzial taldeka |
Tutorearen 6 laguntza indibidualizatu (saltoki bakoitzarekin adostutako ordutegian)
|
1 ordu saltokiko |
2 orduko saioak (eguerdiko ordutegian) |
2 orduko 6 laguntza saltokiko |
NORENGANA JO BEHAR DUT PROGRAMARI BURUZ INFORMATZEKO ETA PARTE HARTU AHAL IZATEKO?
Programari buruzko informazioa jasotzeko:- Gernika-Lumo Merkataritzako Bulego Teknikoa
- Merkatu Plaza, 1. solairua
- 48300 - Gernika-Lumo
- Telefonoa: 95 625 79 40
- e-posta: gatc@gernika-lumo.net
- EUSKALIT
- Kontaktuak: Natalia Fernandez, Nerea Hormaetxe, Ainhoa Egaña
- Telefonoa: 94 420 98 55
- E-postak: nfernandez@euskalit.net, nhormaetxe@euskalit.net, aegana@euskalit.net
GAI ETA ZIKLOEN EDUKI ZEHATZAK
1. ZIKLOA |
|||
LANDU BEHARREKO GAIAK |
EDUKIA |
SAIO PRESENTZIALAK |
LAGUNTZA INDIBIDUALAK |
HASIERAKO AUTODIAGNOSTIKOA |
Tutorearen laguntzaz, saltokiaren diagnostikoa egingo da |
- |
1 ordu |
1 PLANIFIKAZIOA |
Informazio iturriak identifikatzea Barne azterketa + kanpo azterketa |
2 orduko saio bat |
2 orduko 1 |
2 KUDEAKETA EKONOMIKOA |
Diruzaintzaren kudeaketa ezin hobea Emaitzen kontua: txantiloi osoa |
2 orduko saio bat |
2 orduko 1 |
3. BEZEROAK (bideratu egoeraren diagnostikoa bezerorantz, ez nahastu komertzializazioarekin)
|
Legezko gutxieneko + UNE: (prezioak, bermeak, segurtasuna eta irisgarritasuna, ekipamenduak mantentzea, altzariak, TPV, ingurumen kudeaketa energia aurreztea…) Zein dira ekintza komertzialak eta marketinekoak? Zer baliabide ditut? Saltzeko zer teknika erabiltzen dut? Zer bezero erakarri nahi dut? |
2 orduko saio bat |
2 orduko 1 |
4. KOMERTZIALIZAZIOA |
Saltzeko in-situ estrategiak: puntu hotzak eta beroak… (bezeroen 3. saioko diagnostikotik eta plangintzaren 1. saioan egindako bezeroen azterketatik abiatuta) |
2 orduko saio bat |
1.5 orduko 1 |
5. HORNITZAILEAK ETA EROSKETAK |
Hornitzaileen kudeaketa eta ebaluazioa Erosketen kudeaketa: produktuak familiaka, tpv datuen ustiaketa… Stocken eta biltegiaren kudeaketa |
2 orduko saio bat |
2 orduko 1 |
6. PLANIFIKAZIOA |
AMIA azterketa 2018ko urteko planaren diseinuaren hasiera (oinarrizkoa) |
2 orduko saio bat |
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina