TURISMO-ENPRESEN MODERNIZAZIORI ETA LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARI LAGUNTZEKO PROGRAMA: MET 2017
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu- Laguntzaren Xedea
- Onuradunak
- Laguntza mota
- Diruz lagun daitezkeen inbertsioak
- Laguntzen kopurua
- Tramitazioa
- Eskatzeko epea
- Loturak
Laguntzaren xedea enpresa turistikoek egindako honako inbertsioak laguntzea da:
- Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean
- Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin
- Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea
- Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea
Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
- Turismo-ostatuko establezimenduak.
- Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
- Bitartekaritzako turismo-enpresak.
- Turismo-garraioko enpresak.
- Turismo aktiboko enpresak.
- Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
- Turismo-gidaliburuak.
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.
EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioak ezartzea, negozioaren efizientzia eta kudeaketa hobetzeko, baita turismo-produktu edo -zerbitzuen sustapen, komunikazio eta merkaturatzerako ere, horretarako web 2.0 teknologia erabiliz (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
- Hari gabeko konektibitatea hobetzea turismo-ostatuetan (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
- Turismo-negozioen eredu berriak sortzea, bai eta lehendik direnak espezializatzea ere; horiei esker, turismoaren arloko produktu eta zerbitzu berriak eta/edo esperientzia jasangarriak sortuko dira Euskadin ahalmen handia duten turismo-sektoreetan edo goraka ari diren merkatu-nitxoetan, betiere natura- eta kultura-ondarea errespetatuko duen erabilera sustatuz (gutxieneko inbertsioa 4.000 euro).
TURISMO-ESKAINTZA MODERNIZATZEA ETA HOBETZEA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:
- Turismo-ostatuetarako inbertsioak, horien kategoria gehitzeko direnak, eta, orobat, uraren eta baliabide energetikoen kudeaketa efizientea hobetzeko, baldin eta onarturik badute gutxienez 30.000 euroko inbertsioa.
- Taberna, jatetxe, kafetegi eta tankera horretako establezimenduetan, jantokiko zerbitzuak barne, bertan ostatu hartzen ez duten pertsonei irekitako turismo ostatuetan ekintza hauek gauzatzeko eginiko inbertsioak: Makineria: elikagaiak biltegiratu, manipulatu eta prestatzea; Argiztapena; Aire-girotzea (aireztapena, hozte-sistema, berokuntza); Terrazak egokitu eta modernizatzea, urte osoan turismorako erabiltzeko; Establezimendua garbitzea: ekipamendua eskuratzea; Ekipamenduak erregulatu eta kontrolatzeko sistemak, establezimenduaren efizientzia energetikoa hobetzeko direnak. (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
- Taberna, jatetxe, kafetegi eta tankera horretako establezimenduetan, jantokiko zerbitzuak barne, bertan ostatu hartzen ez duten pertsonei irekitako turismo ostatuetan, ekintza hauek gauzatzeko eginiko inbertsioak: Lokalak berritu edo handiagotzea, zeinen onartutako gutxieneko inbertsioa 75.000 eurokoa baita.
TURISMO-ESTABLEZIMENDUAK INDARREKO IRISGARRITASUN-ARAUDIRA EGOKITZEA:
Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen irisgarritasun-araudira egokitzeko 2000ko abenduaren 12a baino lehenago irekitako turismo-establezimenduek behar dituzten egokitze-lanak zein ekipamenduak eskuratzeko eta ezartzeko lanak lagunduko dira. Ikus Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Etxebizitza Zuzendaritzaren EAEn irisgarritasunaren alorrean indarrean dagoen araudi teknikoa aplikatzeko gida (2012ko uztaila).TURISMO-SEKTOREAN JARDUN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN KOKATURIK DAUDEN ENPRESA ETA ESTABLEZIMENDUETAN, INGURUMEN-KUDEAKETA ETA KALITATE-KUDEAKETA ZIURTATU DEZAKETEN SISTEMAK EZARTZEA:
Atal honetan biltzen dira turismo-establezimendu eta -zerbitzuetan kalitate-kudeaketako (ICTE Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuaren Turismo-kalitateko «Q» Marka, ISO 9001) eta ingurumen-kudeaketarako (ISO 14001, EMAS, karbono-aztarna eta energia-auditoretza integrala) erreferentziazko ereduak txertatuta dituztela frogatzen duten ziurtagiriak lortzera edota berritzera bideratutako laguntzak.Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira (BEZ gabe). DIRU-LAGUNTZA TAULA
EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:
- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) ezarri: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
- Haririk gabeko konektibitatea hobetzea turismo ostatuetan: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 15.000 euroko mugarekin.
- Negozio berriak, zerbitzuak eta produktu iraunkorrak sortu: Onartutako inbertsio garbiaren % 20, 18.000 euroko mugarekin.
TURISMO-ESKAINTZA MODERNIZATZEA ETA HOBETZEA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:
- Turismo-ostatu establezimenduetan sailkapena igotzeko inbertsioak : Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin.
- Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan (eraberritze zehatzak): Onartutako inbertsio garbiaren %20, 12.000 euroko mugarekin.
- Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan (eraberitze integralak): Onartutako inbertsio garbiaren %20, 18.000 euroko mugarekin.
TURISMO-ESTABLEZIMENDUAK INDARREKO IRISGARRITASUN-ARAUDIRA EGOKITZEA:
Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekinTURISMO-SEKTOREAN JARDUN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN KOKATURIK DAUDEN ENPRESA ETA ESTABLEZIMENDUETAN, INGURUMEN-KUDEAKETA ETA KALITATE-KUDEAKETA ZIURTATU DEZAKETEN SISTEMAK EZARTZEA:
- Espainiako Turismo Kalitatearen "Q" Markako ziurtagiria lortu (aholkularitza-enpresa Aholkularien Katalogoan badago) edo ISO 9001 Turismoaren Q ez badago): Onartutako gastuaren %70, 6.600 euroko mugarekin.
- Espainiako Turismo Kalitatearen "Q" Markako ziurtagiria lortu (aholkularitza-enpresa Aholkularien Katalogoan ez badago) edo ISO 9001 Turismoaren Q ez badago): Onartutako gastuaren %45, 5.500 euroko mugarekin.
- Ingurumen-kudeaketaren ziurtagiria/egiaztapena lortu: Onartutako gastuaren %45, 5.500 euroko mugarekin.
- Espainako Turismo Kalitatearen "Q" Markako ziurtagiria edota ISO 9001 (Turismoaren Q ez badago) berritu: Onartutako gastu garbiaren %45 izango da, 2.000 euroko mugarekin.
- ISO berritu Turismoaren Q ez badago: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin
- Ingurumen-kudeaketaren ziurtagiria/egiaztapena berritu: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.
GEHIKUNTZAK:
- %5 gehiago enpresaren ardura hartzen duen enpresaburuak «Berriz Enpresa» izeneko enpresa-eskualdatze programarekin bat egin izana.
- %5 gehiago enpresak turismo-sektorerako honako kalitate-ziurtagiri hauetakoren baten badu: ISO 9001, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako turismo-kalitateko markak, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiri bat (EMAS, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa, Ekoscan eta ISO 14001), gehikuntza ezartzen denerako ziurtagiriaren berrikuntza-proiektuak salbu.
- %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k garatutako jardunbide egokien programetako batean parte hartu eta gainditu badu.
- %5 gehiago enpresak prestakuntza-plan bat badu, edo plantillaren % 25 atzerriko hizkuntzetan duten prestakuntza eta/edo lanbide-kualifikazioa hobetzeko beste erakunde batzuek antolatutako ikastaroetara joan bada, edo bestela sektoreko elkarteek emandako prestakuntza- eta kudeaketa-ikastaroetara, horiek guztiak eskaera egin eta ez baldin bada urtebete igaro. Ikastaroetara joan izana eta ikastaroen edukiak egiaztatu beharko dira.
- %5 gehiago enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plan bat ezarrita badu, edota lana eta familiako bizitza bateratzeko plan bat; edo bestela Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duen gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzailea dela egiaztatzen duen ziurtagiria badauka.
- %5 gehiago enpresak Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita badago.
Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea
Eskatzeko epea 2017ko uztailaren 3 arte luzatuko da.
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian
Arautegiko loturak:
AGINDUA: MET 2017 diru-laguntzak
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina