AEBKO SALTOKI HANDIEN KRISIA

AEBn ezagun diren merkataritza kateetako milaka denda itxi dituzte 2016 urtean eta prozesu hau areagotuko da aurten. Kate hauen izenak ezagunak dira hemen ere: adibidez JC Penney, Macy´s eta Sears .
Amaiera merkatal gune askotarako

Zergatik krisialdi hau?
Erantzuna bat da: Internet. Online salmentak azalerarazi ditu enpresa hauek zituzten gestio arazo izugarriak eta aldi berean ez dira kapaz izan Internet baliatzeko negozioaren hedapenerako. Urtetik urtera salmentak gutxituz joan dira.Enpresa klasiko handietan krisialdiak etengabe gertatu dira. Haien abantaila nagusiena, tamaina, euren kontra bihurtu da, aldatzeko oztopo bilakatu delako. Haien bezeroek eskatzen zietenari ez diote erantzun ona eman eta ondorioak dira dendak ixtea eta kasu batzuetan porrota.
Modelo aldaketa?
Ez, merkatal guneak AEB-n eta munduko beste lekuetan ez dira desagertuko, baina dirudienez goi mugaraino heldu dira.Merkataritza aldakorra da eta gaur online salmenta hazten ari da denda fisikoaren kontura. Bere momentuan kanal hau ere bere goimugara iritsiko da baina hori gertatu arte denda fisiko askok, bai txikiak eta handiak, itxi egingo dira. Lehiatzeko forma ez da aldatu: zure negozioan hoberena izan behar zara, enpresa kontrolatu, marjinak, prezioak, … eta noski, bezeriari nahi duena eman eta bere gustuen aldaketari aurrea hartu … Ez da makala!
Artikulu hau ere zure interesekoa izan daiteke:
Aberatsek ere badakite negar egiten 2: Krisi banaketa denda sari handietan
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina