DENDAK BAINO GEHIAGO SARE SOZIALETAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuLa Puebla de Almoradiel (Toledo) gutxi gora behera 5.600 biztanle dituen herri txiki bat da eta beste herriek bezala “gastu-ihesaren” arazoa dauka. Biztanle askok alde egiten dute alboko herri handiagoetara erosketak egiteko.
Udalak, Tokiko merkataritza bultzatzeko asmoz publizitate kanpaina bat egin du; kanpaina honen zati ikusgarriena “Qué maravilloso es comprar aqui” deritzon spota da, dagoeneko 100.000 baino gehiagotan ikusi den bideoa.
Iragarki honetan la Puebla de Almoarediel-go biztanle eta merkatariak izan dira aktoreak eta gauzatzeko aurrekontua ñimiñoa izan da, 1.000 eurokoa baino gutxiagokoa. Bideoan denda txikien ezaugarri baloratuen batzuk ikus ditzakegu. Besteak beste:
- Hurbiltasuna, ez duzu kotxerik hartu behar erosketak egiteko
- Erosotasuna, ondoan daudelako eta oinez joan zaitezkeelako
- Arreta pertsonala, bezeroak ezagunak dira, dendariak nor zaren eta zer behar duzun emango dizu
Agurrik beroenak gure herrietako dendei eta zorionik beroenak La Puebla de Almoradieli bere kanpainaren arrakastagatik.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina