TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETU ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA : MET 2015
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
- Laguntzaren Xedea
- Onuradunak
- Laguntza mota
- Diruz lagun daitezkeen inbertsioak
- Laguntzen kopurua
- Tramitazioa
- Eskatzeko epea
- Loturak
Laguntzaren xedea enpresa turistikoek egindako honako inbertsioak laguntzea da:
- Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean
- Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin
- Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea
- Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea
Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
- Turismo-alojamenduko enpresak
- Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak
- Bidaia-agentziak
- Turismo-garraioko enpresak
- Turismo aktiboko enpresak
- Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak
- Turismo-giden enpresak
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.
- (IKT) Informazio eta komunikazioko teknologietan oinarritutako soluzioak ezartzea, bai negozioaren kudeaketa eta eragingarritasuna hobetzeko, bai Web 2.0 teknologia erabiliz turismo-produktuak eta/edo -zerbitzuak sustatu, jakinarazi eta merkaturatzeko (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
- Enpresaren gastua murriztearren, baliabideak (ura, energia) eraginkortasunez erabiltzeko soluzioak ezartzea; era berean, destinoko ingurumen-jasangarritasuna hobetzen delarik (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
- Turismo-negozio eredu berriak sortzea, eta jarduera indibidualak zein kolektiboak burutzea (azken kasu horretan gutxienez turismoko azpisektore ezberdinetako hiru enpresaren artean), hain justu ere turismo-produktu eta/edo -zerbitzu berriak sortzea dakartenak; guztiak ere, jadanik merkatuan direnekiko ezberdinak eta/edo osagarriak (gutxieneko inbertsioa 4.000 euro).
- Hotel-establezimenduetan sailkapena igotzeko egindako inbertsioek, onartutako gutxieneko inbertsioa 60.000 euro bada.
- Taberna, jatetxe, kafetegi eta tankera horretako establezimenduetan ekintza hauek gauzatzeko eginiko inbertsioek: Establezimenduaren intsonorizazioa; Makinaria: elikagaiak biltegiratu, maneiatu eta prestatzea; Erabiltzaileen erosotasuna: komunen lan integralak, klimatizazioa eta terrazak egokitzea eta modernizatzea urte osoan turismorako erabiltzeko; Establezimendua garbitzea: ekipamendua eskuratzea (onartutako gutxieneko inbertsioa 5.000 euro izango da); Lokalen erreforma integralak (onartutako gutxieneko inbertsioa 75.000 euro izango da).
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira (BEZ gabe)
- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioen ezarpena: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
- Baliabideen (ura, energia) erabilera eraginkorrerako soluzio berritzaileak ezartzea: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
- Turismo-negozio berrien sorkuntza: Onartutako inbertsio garbiaren % 20, 18.000 euroko mugarekin.
- 3 eta 4 izar dituzten hotel-establezimenduetako inbertsioak egin duten sailkapena hobetzeko: Onartutako inbertsio garbiaren %30, 30.000 euroko mugarekin.
- Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan: Onartutako inbertsio garbiaren %20, 12.000 euroko mugarekin (erreforma integralak ez badira gehieneko diru-laguntza 18.000 euro izango da).
- Espainiako Turismoko Kalitatearen Q markaren ziurtagiria lortzeko: Onartutako gastuaren %70, 6.600 euroko mugarekin. Aholkularien laguntza teknikorako laguntza eskatzen badute, eta aholkulari horiek Basquetourrek egindako Turismo Kalitate Aholkularien Katalogoan erregistratuta ez badaude, diru-laguntza onartutako gastu garbiaren %45 izango da, eta muga, berriz, 5.500 euro.
- ISO 9001:2008 ziurtagiria lortzeko: Onartutako gastu garbiaren %70, 6.600 euroko mugarekin. laguntza eskatzen den enpresa-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria ez dagoenean. Hori gertatzen bada, diru-laguntza onartutako gastu garbiaren %45 izango da, 5.500 euroko mugarekin.
- Ingurumen-kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria lortzeko: Onartutako gastu garbiaren %45, 5.500 euroko mugarekin
- Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria eta ISO 9001:2008 ziurtagiria berritzeko: Onartutako gastu garbiaren %45, 2.000 euroko mugarekin. ISO 9001:2008 kasuan, laguntza eskatzen den enpresa-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria ez dagoenean.
- ISO 9001:2008 ziurtagiria berritzeko, laguntza eskatzen den enpresa- edo establezimendu-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria dagoenean: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.
- ingurumen-kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria berritzeko: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.
- %5 gehiago enpresak Irisgarritasun-zigilu berdearen jabe badu dibertsitate funtzional guztietan.
- %5 gehiago enpresaren ardura hartzen duen enpresaburuak «Berriz Enpresa» izeneko enpresa-eskualdatze programarekin bat egin izana.
- %5 gehiago enpresak turismo-sektorerako honako kalitate-ziurtagiri hauetakoren baten badu: ISO 9001:2008, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako turismo-kalitateko markak, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiri bat (EMAS, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa, Ekoscan eta ISO 14001), gehikuntza ezartzen denerako ziurtagiriaren berrikuntza-proiektuak salbu.
- %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k garatutako jardunbide egokien programetako batean parte hartu eta gainditu badu.
- %5 gehiago enpresak prestakuntza-plan bat badu, edo plantillaren % 25 atzerriko hizkuntzetan duten prestakuntza eta/edo lanbide-kualifikazioa hobetzeko beste erakunde batzuek antolatutako ikastaroetara joan bada, edo bestela sektoreko elkarteek emandako prestakuntza- eta kudeaketa-ikastaroetara, horiek guztiak eskaera egin eta ez baldin bada urtebete igaro. Ikastaroetara joan izana eta ikastaroen edukiak egiaztatu beharko dira.
- %5 gehiago enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plan bat ezarrita badu, edota lana eta familiako bizitza bateratzeko plan bat; edo bestela Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duen gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzailea dela egiaztatzen duen ziurtagiria badauka.
- %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k adierazitako metodologia eta jarraibideak kontuan izanik sortutako «Euskadi Gastronomika» eta/edo «Surfing Euskadi» produktu-klubetako, EAEko turismo-sektoreko enpresa-elkarteren bateko eta/edo beren eragin-arean turismo-garapena helburu duten elkarte edo enpresa publiko edo pribaturen bateko kide edo bazkide dela egiaztatzen badu.
Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea
Eskatzeko epea 2015eko abuztuaren 11 arte luzatuko da.
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian
Arautegiko loturak:
- AGINDUA: MET 2014 diru-laguntzak
- AGINDUA: MET 2015 diru-laguntzak
- EBAZPENA: MET 2015 diru-laguntzak (deialdia)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina