ETE, BANAKO ENPRESABURUENTZAKO ETA PROFESIONAL AUTONOMOENTZAKO 2015. URTERAKO FINANTZA-LAGUNTZAREN PROGRAMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu- Laguntzaren Xedea
- Onuradunak
- Finantzatzeko moduko egoerak
- Laguntza mota
- Abal operazioen ezaugarriak
- Mailegu operazioen ezaugarriak
- Eskaerak
- Akordioa sinatu duten finantza-erakunde laguntzaileak
- Eskatzeko Epea
- Loturak
Laguntzaren Xedea:
Elkarrekiko berme-baltzu (SGR) eta finantza-erakunde laguntzaileen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ETEen eta autonomoen aldeko finantzaketa-lerroa eratzea.
Onuradunak:
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoak.
- Pertsona onuradunak hurrengo baldintzak bete behar dituzte ere:
- Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide berezian alta emanda izatea
- Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari lotutako jarduera ekonomikoen edo profesionalen bidez etekinak lortzea
Programa hone bidez lortutako maileguek helburu hauek eduki ditzakete:
- Kapital zirkulatzaileko likidezia
- Finantzaketa-premiei aurre egitea
Laguntza honen bidez enpresek abalak lortuko dituzte maileguak eskatzeko. Maileguek ere interes-tasa mugatuta edukiko dute.
Abal operazioen ezaugarriak:
Elkarrekiko berme-baltzuek emandako finantza-abalek onuradunen diruzko arriskuak bermatuko dituzte.
Abalen kostea hauxe izango da:
- Azterketa-komisioa: maileguaren zenbateko nagusiaren % 0,10, behin bakarrik, abala eskatzean
- Gauzatze-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,20, behin bakarrik
- Abal-komisioa: % 0,75 urteko
- Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko
- Interes-tasa eta Epea:
- Zenbatekoa:
- 50.000 euro eta 650.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat
- 5.000 euro eta 100.000 euro artean, banako enpresarientzat eta profesional autonomoentzat
Epea (urteetan)
|
Diferentziala (gehienekoa)
|
3
|
%2,00
|
5
|
%2,25
|
7
|
%2,50
|
Hitzarmenaren arabera laguntzaileak diren elkarrekiko berme-baltzuen bulegoetan aurkeztu beharko dira eskabideak eta bai aurreko artikuluan aipatutako gainerako agiri guztiak ere, entitate hauen bulegoak hemen ikus daitezke:
Akordioa sinatu duten finantza-erakunde laguntzaileak:
Hauexek dira programan honetan parte hartzen duten erakundeak:
- Kutxabank, S.A.
- Caixabank, S.A.
- Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.
- Banco Santander, S.A.
- Bankinter, S.A.
- Banco Popular Español, S.A.
- Banco de Sabadell, S.A.
- Bankoa, S.A.
- Targobank, S.A.
- Banco Popolare Etica, S.C.P.A, sucursal en España
- Caja Laboral Popular, C.C.
- Caja Rural de Navarra, S.C.C.
Aurten eskatzeko epea 2015eko otsailaren 9an irekiko da eta aurrekontua amaitu arte egongo da irekita.
Loturak:
Informazioa:
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian
Arauak (DEKRETUA)
Arauak (AGINDUA)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina