SALMENTA TIKET GEHIAGORIK EZ
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Bizkaiko Aldizkari Ofizialak Foru Dekretu bat argitaratu zuen urtarrilaren 29an. Dekretu honen arabera, gaur egunera arte indarrean izan den fakturazio beharrizanak aldatu egingo dira. Aldaketok era zuzenean dute eragin txikizkako merkataritzan, salmenta tiketa desagertu egiten baita. Tiket honen ordez, beste dokumentu bat erabiliko da faktura sinplifikatuak egiteko. 1
Dokumentu honen berrikuntzak
Tiketari gutxieneko edukia eskatzen zitzaion. Faktura sinplifikatuak, ostera, honako informazio osagarria erabili behar du:
- Identifikatzea eskainitako ondasunak edota zerbitzuak: Zenbait dendatako tiketetan bazetorren informazio hau, nahiz eta beharrezkoa ez izan. Arau honen indarraldiaz geroztik, aldiz, informazio hau txertatzea derrigorrezkoa izango da. 2
- Faktura berean Balio Erantsiaren gaineko Zergaren tasa desberdinak agertzen direnean, bananduta zehaztu beharko dira eta, gainera, eragiketa bakoitzari dagokion oinarri ezargarria jarri beharko zaio. Gehitutako atal hau garrantzitsua da, BEZ mota desberdinez kargatuta dauden produktuak saltzen dituzten dendetan eragin handia izango baitu. Nahitaez egin beharko dute xehekapen hau. 3
- Ohiko faktura egitea
- Faktura sinplifikatu hau erabiltzea, baina honako informazio hau erantsita:
- IFK eta hartzailearen helbidea
- Oinarriaren xehekapena eta jasanarazitako BEZaren kuota.
Ondorioak Faktura sinplifikatuak emendatu egiten du dendetako salmenata txartelak eduki behar duten gutxieneko informazioa. Eragiketeta xehekapenak egiten dituzten dendetan aldaketa ez da hain handia izango, baina oinarri ezargarriak xehekatu beharrak, izatekotan, aldaketa handia eragingo du; kutxa erregistratzailea egokitu behar izango bide dute.
salmenter
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina