SHOP EUSKADI, MERKATARITZA INTERNETEN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
ShopEuskadi blog-a ezagutzera emateko idazten dizuegu. Dagoeneko badira, hilabete batzuk Merkataritza Dinamizazio Bulegoak tresna honetan lanean gabiltzala, eta bertan merkatal sektoreko berriak ez ezik, Dinamizazio Bulegoen bitartez bultzatutako Eusko Jaurlaritzaren planak ere jasotzen dira.
"Formakuntza" atalean, Euskal herria osoko herrietan, merkatariei zuzendutako ikastaro guztiak jasotzen dira.
ShopEuskadi, blog irekia da, bertan plan turistiko ugari sartzeko asmoa dugulako, gure ondore gastronomiko eta merkataritzaren erakargarritasuna areagotzeko, jatorri desberdinetako merkatari eta herritarrentzat. Gure asmoa blog-a, bai erosleek, bai turistek, informatuak egoteko, erabiltzen duten leiho ireki bat bilakatzea da.
Beste atal interesgarri bat "Hileko Saltokia" da, bertan hilero, Euskal Herriko saltokiren bat nabarmentzen dugu, arrazoi desberdinengatik (berrikuntza...) bereizte hori merezi duelako. Zu ere izan zaitezke,saltoki hauetako bat!!!
Merkatari eta kontsumitzaileen arteko komunikazioa bultzatzeko eta iritzi desberdinak jasotzeko, ShopEuskadi Facebook eta Twitter-en dago. Bertan itxoiten zaitu, argitaratzen diren (merkatal planak, interes handiko saltokiak, formakuntza ikastaroak..) ezagutzeko eta parte hartu dezazun.
ShopEuskadi hemen aurkituko duzu:
www.shopeuskadi.com
www.facebook.com/shopeuskadi
www.twitter.com/shopeuskadi
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina