- Laguntzaren Xedea
- Erakunde onuradunak
- Laguntza mota
- Diruz lagun daitezkeen inbertsioak
- Laguntzen kopurua
- Tramitazioa
- Eskatzeko epea
- Notak
- Loturak
Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.
Hau lortzeko, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuei emango zaie dirulaguntza, berritzeko beharrezkoak diren merkataritza-ekipamenduen, obra zibilaren eta altzarien finantziazioaren bidez.
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
Honako baldintzak betetzen dituzten inbertsioak izango dira diruz lagungarriak:
- Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak, altzariak eta merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz.. Eremu eta elementu komunak, merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotuta daudenak, merkataritza-enpresa txikiek eta ertainek partekatzen dituztenak, besteak beste, merkataritzagune itxi baten barruan daudenak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko fatxada, komunak edo zentrorako sarbideak konpontzera eta modernizatzera bideratutako inbertsioak, betiere eremu horiek merkataritzako saltokien titularrek kudeatzen badituzte, jabeen erkidego-erregimenean. Merkataritzagunean dauden merkataritzako saltokien titular bakoitzak izandako partaidetzak (zati alikuota) eta aipatutako eremu komunean egindako inbertsioak eragindako gastuei dagokien laguntza eskatu ahal izango du.
- Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.
Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Enpresaren aktibora sartu behar dute
- Inbertsioa gutxienez 2.000 euro enpresako izango da, ekipo informatikoak salbu, eta horietan gutxieneko inbertsioa 600 euro izango da
- Aktiboak estreinakoz erabiltzen diren edo funtzionatzen duten tresnak izango dira
- Enpresako aktiboan gutxienez hiru urtez iraungo dute
- Hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei ez dira lagatuko
- Enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak ez dira izango
- Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatuko dira
- Laguntzen kalkulua egiteko, 2011 urtean egin den aktiboen erosketaren zenbatekoa kontuan hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onar daitezke, betiere 2010eko urriaren 1etik ondoren (egun hau barne) egikaritu badira
NOTAK:
- Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» hartuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kenduta ateratzen den balioa
- Ezein kasutan ez da merkataritza-lokala ezta garraiorako elementua erostea diruz lagunduko
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
- OROKORREAN:
- Inbertsioanre %15 lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak
- Inbertsioaren %20 Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta osagarriak erosteko bideraturiko inbertsioak
- GEHIKUNTZAK
- 2 puntu gehiago saltoki eskatzaileak elkarteren batekiko bere lotura egiaztatzen badu
- 2 puntu gehiago UNE 175001 ziurtagiria badu
- 3 puntu gehiago tarteko bikaintasun-ziurtagiriak baditu
Notak:
- Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko establezimendu eta urte bakoitzeko
- kalitateari dagozkion igoera horietan gehienez ere 5 puntu meta daitezke
- Inbertsioetarako dirulaguntza-eskabidea egiten duten establezimenduek eskabide bana aurkeztu beharko dute
Eskaerak: Eskabideen tramitazioa egiteko bi bide daude:
Paperean: Eskabidea bete behar da eta eskatutako dokumentazioarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde bulego batean aurkeztu
Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Kasu honetan bi aukera daude:
- Dendak ez dauka Txartela Elektronikoa: paperezko kopia aukeratu behar da eta baita eskatutako dokumentazioarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde bulego batean aurkeztu
- Dendak bai dauka Txartela Elektronikoa: eskarea Intereten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da
Eskatzeko epea 2011ko irailaren 16 arte luzatuko da
Dendak eskabidea Internetez egiten badu ez du eskaera paperez aurkeztu behar
Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian
Arautegiko loturak:
- AGINDUA: MEC diru-laguntzak 2010
- AGINDUA: MEC diru-laguntzak 2011 (aldaketak)
- Ebazpena MEC diru-laguntzak 2011 (deialdia)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina