GRANADAKO BETIKO HERRIKO DENDEK EZIN DIOTE KRISIALDIARI AURRE EGIN


Berdin da Granadan edo Gernika-Lumon gertatzea, fenomenoa tristea da leku guztietan. Dendak, tabernak, kaleetan dauden negozio guztiak herri bakoitzeko paisaiaren parte dira eta bertan bizi den jendearen erakusleiho bat. Negozio hauek sozietatean gertatzen diren aldaketen lekuko biziak dira eta haiek ere aldaketa horietara moldatzen dira, nolako gizartea halako dendak.
Denbora pasa ahala dendak, bakoitza berezia eta bakarra, bere jabeak eta bezeroak bezala, gure historia pertsonalaren eta gure oroitzapenen parte bihurtzen dira, … etorri diren belaunaldiei kontatzen diegun pasadizoen paisaiak bihurtzen dira eta haietaz nostalgiaz gogoratzen gara.

Baina bai da tristea dendak, ez betikoak guztiak baizik, etengabe desagertzen ari direla, leku guztietan, auzo eta kale guztietan eta baita herri guztietan ere. Komertzio eta taberna horiek gure bizita historiaren paisaiak izan dira, gure haurtzaroko oroitzapenak han sortu ziren eta tristea da pentsatzea gure seme-alaben gogorapenak oso ingurumen diferentea eduki dezaketela dendarik ez dagoelako.
Artikulu osoa hemen irakurri dezakezu (gazteleraz): IDEAL: COMERCIO DE GRANADA
BIDEOA: BETIKO DENDAK IXTEN ARI DIRA-gazteleraz (1 minutu, 20 segundo)
BETIKO DENDAK IXTEN ARI DIRA
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina