2009(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

KOMUNIKAZIOAREN ELEMENTUAK: KOLOREA

KOMUNIKAZIOA ETA DISEINU GRAFIKOEN OINARRIZKO NOZIOAK


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu



Zure dendan komunikazio bat egiteko orduan mezua bera kontuan hartu behar duzu, baina baita ingurua ere. Hau inportantea edozein motako komunikaziorako, berdin da izatea kartel bat, errotulu bat edo prezio etiketa.

Kolorea mezuaren inguruaren oso parte garrantzitsua da eta ondo erabiltzen baduzu idatzitako mezua bultzatuko du zeren eta kolore bakoitzak bere mezu propioa eta esanahi psikologikoa dauka.


KOLOREEN ESANAHIA:

Horia
Argiaren kolorea da, eguzkiarekin eta entzarekin erlazionatzen da, eta honako hauen ikurra da: harrotasuna, urrea, indarra, borondatea eta pizgarria. Argi distiratsua eta alaitasuna adierazten ditu, eta haren deia bizkor atxikitzen du begiak.

Laranja
Horia baino pittin bat beroagoa da eta lotsatientzat akuilagarri. Gogo bizia eta suhartasuna adierazten ditu, eta oso bizia edo gorrikara denean, irrika eta grina. Luzapen txiki batzuk erabilita edo azentuarekin, oso kolore erabilgarria da, baina zabalera handiz ausartegia da eta erasokorra gerta daitekeen zirrara oldartsua eragin dezake.

Gorria
Nortasun irekia, kanporakoia adierazten du. Honako hauen ikurra da: odola, sua, beroa, iraultza, alaitasuna, ekintza, grina, indarra. Arreta gehien eskatzen duen kolorea da, nabarmenena, eta horrenbestez, kontrolatu beharko dira haren zabalera eta bizitasuna, kitzikadura eragiteko ahalmena duelako eta azalera handietan laster nekatzen duelako.

Morea
Martirioa, mistizismoa, tristura, nahigabea, sakontasuna eta esperientzia adierazten ditu. Purpura aldaeran, erregetza, duintasuna eta handitasuna adierazten ditu.

Urdina
Seriotasunarekin, adimenarekin, eta zirrara sakonekin Iotzen da. Infinituaren kolorea da, ametsena, gauza miragarriena, eta honako hauen ikurra da: jakituria, fideltasuna, betiko egia eta hilezkortasuna, baita atsedena eta nekea ere. Ez ditu begiak nekatzen azalera handietan.

Berdea
Oreka handiko kolorea dugu, haren osagaiak zirrararen kolorea (horia = beroa) eta zentzutasunarena (urdina = hotza) direlako, eta espektroan trantsizio leku batean dagoelako. Hezetasuna, freskotasuna eta Iandaretza iradokitzen ditu. Udaberria, natura eta karitatearen ikurra da, eta errealitatea, esperantza, arrazoimena, logika eta gaztetasuna adierazten ditu.

Zuria
Sentikorrena da argiaren aurrean. Kolore guztien batuketa edo sintesia da, eta absolutuaren, batasunaren eta lañotasunaren ikurra da; bakea edo errendizioa adierazten du. Edozein kolorerekin nahasia, bere kroma murrizten da eta ahalmen psikikoak aldatzen ditu, izan ere, zuriaren ahalmen psikikoa positiboa eta baiezkoa da beti. Zuriak araztasuna eta apaltasuna iradokitzen dizkigu.

Grisa
Ez da kolorea, zuriaren eta beltzaren arteko trantsizioa eta biak nahastearen ondorioa baizik. Neutraltasunaren ikurra da eta tristura iradokitzen du; alaitasun eta penen fusioa da, on—gaizkien fusioa, alegia.

Beltza
Okerraren eta gaizkiaren ikurra. Heriotza da, kolore eza. Baina, kurioski, luxua, dotorezia, neurria eta kalitatearen ikurra ere bada. Estilizatu eta hurbildu egiten du.


KOLORE-NAHASTEAK

Horia eta Beltza: ñabardura berdekara osatzen du eta ez da batere atsegina.

Horia eta Zuria: ahulezia adierazten du.

Gorria eta Zuria: arinkeria, lañotasuna eta gaztaroko alaitasuna adierazten ditu.

Gorria eta Beltza: irudimena bizkortzen du, eta mina eta nagusitasuna iradokitzen ditu.

Morea eta Beltza: desleialtasuna, etsipena eta miseria da.

Morea eta Zuria: heriotza, zurruntasuna eta mina da; horrexegatik, beharbada, asko erabiltzen da hileta giroetan.

Urdina eta Zuria: araztasuna, fedea eta zerua da.

Urdina eta Beltza: etsipena, fanatismoa eta intolerantzia.

Berdea eta Zuria: ahulezia eta txirotasuna adierazten du.


ÑABARDURAK:

Kolore beroak:
- Ñabardura argietan (kremak, arrosak eta abar) fintasuna, emetasuna, adeitasuna, abegi ona eta bozkarioa iradokitzen dituzte.
- Ñabardura ilunetan eta gorria nagusi denetan bizitasuna, boterea, aberastasuna eta egonkortasuna.

Kolore hotzak:
- Ñabardura argietan fintasuna, freskotasuna, zabaltasuna, atsedena, akardadea, esperantza eta bakea.
- Ñabardura ilunetan malenkonia, zuhurtzia, misterioa, depresioa eta astuntasuna.


KONKLUSIOAK

Hautapen test askok frogatu dute hobetsitako koloreen hurrenkera hau dela: urdina, gorria, berdea.

Horiak, laranjak eta moreak bigarren tokian datoz gustu kolektiboan. Bitxitasun psikologiko gisa, emakumeek gorria dute gogokoen eta gizonek urdina.

Balore hauek guztiak gutxi gorabeherakoak dira eta mila modutara interpreta daitezke. Nolanahi ere, iarraibide dituzue zuen konposizioetan kolorea nola erabili iakiteko, eta zuen produktuak dituen sektorea zuzenenak seinalatzen dizkizue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina