AFI PROGRAMA - INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO SEKTOREETAN INBERTSIOAK EGITEKO FINANTZA LAGUNTZAK EZARTZEN DITUENA
Onuradunak:
ETE edo Autonomoak haien jarduera nagusia hauetako bat bada: Industria, Merkataritza edo Turismo
Beste zerbitzu batzuk (ile-apaindegiak,...) EZ DIRA SARTUKO
Finantza mota:
Maileguak edo LEASING-ak diruz lagunduta interes tasa berezietan eta aktibo finkoak erosteko. Operazio hauek Elkarrekiko Berme Sozietate baten abala
eduki dezakete.
Diruz Lagun Daitezkeen Proiektuak:
2007ko Plan General de Contabilidad-eko epigrafe hauetan kontabilizatzen diren aktiboetan egindako inbertsioa %100eraino diruz lagunduko da:
- 206 Informatika Aplikazioak.
- 210 Lurrak eta ondasun naturalak (turismo arloak izan ezik).
- 211 Eraikuntzak.
- 212 Instalazio teknikoak.
- 213 Makineria.
- 214 Tresneria.
- 215 Beste instalazio batzuk.
- 216 Altzariak (merkataritza eta turismo arlokoak bakarrik).
- 217 Informazio prozesuetarako ekipoak.
- 218 Garraio elementuak (turismo arlokoak bakarrik).
- 219 Bestelako ibilgetu materiala.
Inbertsiok garbiak izango dira, hau da, BEZ gabe.
Inbertsioaren GUTXIENEZKO kopuruak hauexek izango dira:
Industria: 100.000 €
Merkataritza eta Turismo: 30.000 €.
Maileguen/LEASING-en baldintzak:
- Interes tasa: SPRI-k finantza erakundeekin sinautu duen lankidetza hitzarmenean finkatuko da
- Epea:
- Mailegua: 5 eta 7 urte bitartekoa entre 5 y 7 años
- Leasing: 2 eta 5 urte bitartekoa
Laguntzen zenbatekoak:
SPRI-k diru-laguntza bat emango du onartutako eragiketa bakoitzerako:
- Operazio guztietan: 1,5 puntuko diru-laguntza
- Operazioak Elkarrekiko Berme Sozietateren baten abala badauka 0,25 puntu gehiago
Notak:
- Diruz lagundutako interes tasa ezin da negatiboa izan
- Onuradun batek urtean guztira jaso ditzakeen laguntzen gehienezko zenbatekoa 1.500.000 eurokoa izango da
Eskabideak Finantza Erakundeetan tramitatuko dira
Eskatzeko epea:
Laguntza hauek eskatzeko epea 2009ko urriaren 15ean amaituko da
Informazio gehiago:
AFI programako kontsulta telefonoa: 902 540 818
Informazio gehiago SPRI web orrian
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina