2018(e)ko urtarrilaren 1(a), astelehena

Merkataritza, giza-aktibitatea

MERKATARITZA, HISTORIAREN ERAGILEA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Merkataritza egunero ikusten dugun ekintza bat denez, azkenean ikusezina bihurtzen den jarduera da. Gure herrietako eta hirietako kaleetan dendak eta establezimenduak daude, non leku bat okupatzen duten, kolorea ematen duten, eta egunero behar ditugun gauzak erosteko leku bat eskaintzen duten.

Hala eta guztiz ere, ez dugu jarduera honek gure bizitzan eta historian zehar suposatu duena eta oraindik duen garrantzia baloratzen. Lehenengo gizaki primitiboen elkartrukeetatik, kostaldetik ehunka kilometrotara aurkitutako itsasoko maskorren aztarnategiekin jasotako frogei esker konstantzia dagoena, gaur egungo “merkatu”-etara, zeintzuek gobernuen jarduera baldintzatzen duten.Merkataritzak, gure bizitzan uste baino askoz gehiago eragiten du.

Jarduera xume honek izan duen garrantziaren inguruko ideia bat lortzeko, hona hemen merkataritzak egindako ekarpen batzuk modu sinple batean erakusten duen espazio txiki hau:


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

ICO Merkataritza Kreditua 2018

ICO MERKATARITZA KREDITUA 2018

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak

Egoitza soziala Espainian dutela, Espainiako lurraldearen barruan burutzen dituzten merkataritzajardueretatik eratorritako fakturen zenbatekoak aurreratuz likidezia lortu nahi duten autonomoak eta enpresak.

Finantza mota

Kreditu-erakundeak eta bezeroak finantzaketarako kontratua sinatu ahal izango dute, biek adostutakoa.

Finantza daitezkeenak

180 egun baino gutxiagoko epemuga duten fakturen aurrerakinak.

Finantzaketa baldintzak

Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 12,5 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.

Interes tasa: Aldakorra gehi kreditu-erakundeak ezarritako marjina, eragiketa-motaren arabera.

Komisioak:
  • Kreditu entitateak komisio bat ezarri dezake operazio hasieran. Komisio honen kosteak gehi interes-tasak ezin izango dute operazioak eduki dezakeen gehieneko UTB gainditu.
  • Amortizazio aurreratua gertatzekotan, komisio bat kobratuko da, ezeztatzeagatik (%1a)
Bermeak: Eragiketa izapidetzen duen kredituerakundeak ezarriko ditu.

Eskaerak

Operazioak kreditu-erakundeekin egingo dira.

Indarraldia

Operazioak egiteko azken eguna 2018ko abenduaren 21a izango da.

Oharrak

Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.

Enlaces

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121
Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

ICO Enpresak eta Ekintzaileak 2018

ICO EMPRESAK ETA EKINTZAILEAK 2018


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak:

  • Espainian inbertsio produktiboak egin eta/edo likidezia-beharrak bete behar dituzten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainiakoak zein kanpokoak.
  • Partikularrek, jabekideen erkidegoek eta jabekideen erkidegoen taldeek, etxebizitzak edo eraikinak eraberritzeko edo elementu komunak konpontzeko soilik.

Laguntza Mota:

Laguntza hauei esker mailegu edo leasing-go interes-tasak txikiagoak izango dira eta ICO-k finkatuko ditu.

Finantza daitezkeenak:

  1. Likidezia: %l00 arte aktibo zirkulatzaileko gastuetarako.

  2. Inbertsio produktiboak Espainia barruan:
    • Aktibo finko produktiboak, berriak zein bigarren eskukoak.
    • Gehienez 30.000 euro balio duten autoak (ibilgailu industrialek ez dute mugarik).
    • Enpresak erostea.
    • Gehienez %50 inbertsioari lotutako aktibo zirkulatzaileko gastuetarako.
    • Partikularrentzako etxebizitzak eta eraikinak eraberritzea.
Operazioa sinatu baino lehen egin diren inbertsioak baliagarriak dira 2017ko urtarrilaren 1ean baino geroago egin badira.

Behin mailegoa edo leasing-a sinatu egin da bezeroak urtebete bat edukiko du inbertsioa gauzatzeko.

Finantzaketa baldintzak:

Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 12,5 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.

Modalitatea:  mailegu/leasing inbertsiorako eta mailegua likideziarako.

Interes tasa: finkoa edo aldakorra, gehi kredituerakundeak ezarritako marjina, amortizazio-epearen arabera:
  • 1 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 2,30eraino marjina
  • 2, 3 edo 4 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,00eraino marjina
  • 4 urte baino gehiago duten operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,30eraino marjina
Edozein momentutan indarrean dauden interes-tasa maximoak lotura honetan daude eskura: ICO.
Amortizazioa eta gabealdia:
  1. Likidezia %100ean finantzatzen bada:
    • 1, 2, 3 eta 4 urte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin
  2. Inbertsioa edo inbertsioa eta likidezia finantzatzen bada:
    • 10 urte arte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin
    • 12, 15 edo 20 urte, gehienez bi urteko gabealdiarekin

Komisioak: Kreditu Erakundeak komisio bat kobratuko du operazioaren hasieran eta amortizazio aurreratua ezeztatzekotan (orokorrean %2-a). (informazio gehiago).

Bermeak: eragiketa izapidetzen duen kreditu-erakundeak zehaztu behar du, EBS/SAECA abala dagoenean salbu.

Eskaerak:

Operazioak kreditu-erakundeekin egingo dira.

Indarraldia:

Operazioak egiteko azken eguna 2018ko abenduaren 21a izango da.

Oharrak:

Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.

Loturak:

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121
Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

ICO EBS/SAECA bermea 2018

ICO EBS/SAECA BERMEA 2018

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak:

  • Elkarrekiko Berme Elkarte (EBS) baten edo Nekazaritza Kauziorako Estatuko Sozietate Anonimoaren (SAECA) abala duten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainian egindako inbertsioetarako edo likidezia beharrak betetzeko.

Laguntza Mota:

Laguntza hauei esker mailegu edo leasing-go interes-tasak ICO-k finkatu duenak izango dira.

Finantza daitezkeenak:

  1. Likidezia: %l00 arte aktibo zirkulatzaileko gastuetarako.

  2. Inbertsio produktiboak Espainia barruan:
    • Aktibo finko produktiboak, berriak zein bigarren eskukoak.
    • Gehienez 30.000 euro balio duten autoak (ibilgailu industrialek ez dute mugarik).
    • Enpresak erostea.
    • Gehienez %50 inbertsioari lotutako aktibo zirkulatzaileko gastuetarako.
    • BEZ edo antzeko zergak.
    • Atzerrian enpresak sortzea.
Operazioa sinatu baino lehen egin diren inbertsioak baliagarriak dira 2017ko urtarrilaren 1ean baino geroago egin badira.

Behin mailegoa edo leasing-a sinatu egin da bezeroak urtebete bat edukiko du inbertsioa gauzatzeko.

Finantzaketa baldintzak:

Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 2 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.

Modalitatea:  mailegu/leasing inbertsiorako eta mailegua likideziarako.

EBS/SAECA-k berme duen operazioaren ehunekoa: EBS/SAECA-k erabakiko du bermearen zenbatekoa eta hau %100 izan daiteteke.

Ildo honen bidez finantza dezan proiektuaren ehunekoa: Eskatutako finantzazioa Inbertsiorako erabiltzen denean proiektuaren %100 del proyecto izan daiteke.

Interes tasa: finkoa edo aldakorra,bezeroak aukeratuko du. Edozein momentutan indarrean dauden interes-tasa maximoak lotura honetan daude eskura: ICO.

Amortizazioa eta gabealdia:
  1. Likidezia %100ean finantzatzen bada:
    • 1, 2, 3 eta 4 urte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin
  2. Inbertsioa edo inbertsioa eta likidezia finantzatzen bada:
    • 10 urte arte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin
    • 12 urte, gehienez bi urteko gabealdiarekin
    • 15 urte, gehienez bi urteko gabealdiarekin

Komisioak:
  • EBSak edo SAECAk azterketa-komisio bat kobratuko dute, abalatutako zenbatekoaren %0,5era artekoa.
  • Amortizazio aurreratua gertatzekotan, finantza-entitateak %2-ko komisio bat kobratuko du ezeztatzeagatik (informazio gehiago).
Bermeak: kreditu-erakundeak, EBSak edo SAECAk eskaera bakoitza aztertuko du, eta eman behar diren bermeak ezarri.

Abalen kostea:

EBSak %4ra arteko komisioa kobratuko du abala jaso duen zenbatekoaren gainean, kuota sozial mutualista gisa. Inporte hau bezeroari bueltatuko da operazioa amaitzerakoan. SAECA-k ez dauka mutualista-kuotarik.

Eskaerak:

Operazioak kreditu entitateetan gauzatiko dira, EBS-etan edo SAECA-n.

Indarraldia:

Operazioak egiteko azken eguna 2018ko abenduaren 21a izango da.

Oharrak:

Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidegoen edo beste erakundeen laguntzekin.

Loturak:

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121
Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Merkatarizaren ekarpenak: Urbanismoaren beharra

AMAITU GABEKO ARTIKULUA


Artikulu hau oraindik prestatzen ari gara, berehala egongo da prest



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Merkatarizaren ekarpenak: Diruaren sorkuntza

MERKATARITZA: DIRUAREN SORTZAILEA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

INDIZEA


Merkataritzaren Ekarpenak-era itzuli


Merkataritza Historiaren Eragilea-ra itzuli



Honako galdera hau egiten badugu: Zer da dirua? Erantzun nabariena gure diru-zorrora seinalatzea izango litzateke, honek gordetzen dituen moneta eta billeteei zehazki, eta hau diru moduan identifikatzeko joera dugu. Baina, hori ez da Dirua, forma zehatz bat besterik ez da.

Dirua balioa gordetzeko gai den edozein merkantzia baita:

Zergatik asmatu egiten da dirua? Merkataritza da dirua agertzea ahalbidetu zuena. Pertsonen arteko trukeen garrantzia eta maiztasuna handituz joaten zen heinean, inkontzienteki, hainbat arazo suertatu ziren eta horrek, Diruaren agerpena bultzatu zuen.

Arazo horiek hautemanezinak dira, non eta mundu osoko dirua kendu eta truke-ekonomia batera bueltatzen ez garenik. Merkantziak bata bestearekin baloratzeko arazoaren aurrean aurkituko ginateke (zenbat zereal-poltsa balio ditu behi batek) edo salgai horiek leku batetik bestera eraman beharko genituzke trukea egin ahal izateko, gauza oso zaila merkantzia bolumen handikoa izango balitz, eta hau bi adibide bakarrik aipatu arren.

Dirua asmatu zen garaian bizitzeko zegoen egoera imajinatu behar dugu, garai bat non, honako arazo hauekin aurkitzen zirenik:
  • Komunikazio zailtasunak: oinez joaten diren bidaiarientzako bideak bakarrik existitzen ziren, beraien kabuz garraiatu ezin ziren salgaiek, abereen kasuan bezala, animalien gainean eraman daitekeen gauzei mugatuta dago.
  • Elikagaiak kontserbatzeko baliabide eza. Honek, zaildu egiten du puntu batetik bestera lekualdatzea hauek hondatu/galdu baino lehenago.
  • Aurreztearen ezintasuna, izan ere, gauza bat eduki ahal da edo ez, baina ondasun bat gaur saltzea, irabaziak gorde eta aurrerago edo beste momentu batean hauek erabiltzerik ez da existitzen.
Beraz, lekualdatzeko erraza, kontserbatzeko erraza eta, orokorrean, elkarte guztietan onartua zen zerbait edukitzea beharrezkoa zen. Konponbidea, gizakiaren historian zehar gertatu diren beste batzuetan bezala, bere kabuz heldu zen, adituen bilerarik gabe, estatuen arteko akordiorik gabe, sinadura solemne edo antzekorik gabe. Herriak zuen zentsu praktikoak Dirua eta ondoren eman zen ordaintzeko moduaren agerpenak ahalbidetu zituen.

Diru moduan erabiliak izan diren ondasun kopurua handia izan da, gehien ezagutzen dena eta unibertsalena, zalantzarik gabe, urrea izan da. Baina gatza, itsasoetako maskorrak, tezko blokeak (Txina) eta harriak (Yap Isla), beste batzuen artean, diru moduan ere erabiliak izan dira. Edozein materiala ona da, beti ere, iraunkorrak eta urriak izatearen baldintzak betetzen dituen heinean.

Dirua sortzeko prozesua ziur aski , esaten dugun moduan, errealitate bihurtu egin zuten alderdien arteko ekintza izan zen. Seguruenik parte hartu zuten pertsonek ez ziren konturatu une horretan egiten ari ziren ekintzaren garrantziaz ezta gizakiaren etorkizunean izango zuen izugarrizko transzendentziaz.

Diruaren sorkuntzaren prozesua:

Iraganera une batez atzera egiten badugu eta prozesu hori imajinatzen badugu, seguruenik neolitikoaren amaieran eman zena. Garai honetan, urrea preziatua zen zerbait moduan baloratzen zen eta beste ondasun eta metal batzuei ematen zitzaien garrantzia eta balio handiagoa ematen zitzaion, bere edertasuna eta urritasunagatik.

Imajinatu dezagun gizon batek animali bat fruta batzuengatik trukatu duela eta orain bere etxera itzuli behar dena. Pertsona honek ez du fruta guztiak jateko asmorik, baizik eta fruta batzuk gordeko ditu. Horrela, bere herrixkara bueltatzen denean, bere auzokide batek fabrikatzen dituen eta berak behar dituen zenbait erremintengatik aldatu ahalko ditu, baina etxera bueltatzeko bide luzean pentsatzen du eta konturatu egiten da penagarria izateaz gain, bidaia iraungo duen denboraren ondorioz, frutak ustelduko direla eta ezin izango dituela ezta hauek erremintengatik aldatu ezta berak jan.

Pertsona honek ohartarazten da badagoela herrixkan bere frutak begiratzen dituen norbait, berarengana hurbiltzen da eta frutak URREarengatik aldatzea proposatzen dio. Fruten jabea den pertsona badaki bere auzokideari urrea gustatzen zaiola eta, ziur aski, erremintengatiko truke moduan onartuko duela. Prezioa adostu ondoren, fruta batzuk urrearengatik aldatuko ditu, geroago, urre hori, behar dituen erremintengatik aldatuko du eta geratzen zaizkion frutak jango ditu eta ez dira ustelduko. Gainera, lortutako urre hori herrixkara eramateko erraza izango da eta bere auzokidea ordainsari moduan onartuko du poz-pozik.

Hurrengo batean, eramandako animaliak urregatik aldatzea nahiko du, horrela, bere herrixkara bueltatu ahal izango da urre hori behar dituen ondasunengatik aldatzeko edo trukea gertatu den leku berean erabiltzeko. Beste pertsona askok gizaki hau adibide moduan hartuko dute eta, modu honetan, DIRUA agertuko da, urrea, ordura arte merkantzia moduan erabilia, rol berri hau hartuz.

Dirua moneta gisa eta bere salerosketa:

Mendeak pasatu behar izan ziren metal preziatuak gaur egun ezagutzen ditugun monetak bihurtu arte. Prozesu hau tamaina eta pisu jakin batzuetako piezak ekoiztean oinarritu zen. Pieza horiek zuten metal preziatuaren arabera balio bat edo beste bat izango zuten.

K.a.600 urtearen inguruan Lidia-ko erresuman, Asia Txikian, Creso erregearen eskutik jarduera hau hasi egiten da eta izan daiteke ekintza honek eta oso aberatsa izateak, ukitzen zuen guztia urre bihurtzeko kondairaren hasiera izateak.

Txanponak dirua erabiltzeko erraztasuna eta erosotasuna aurkezten du, ez da jada beharrezkoa truke bakoitzean metalak pisatzea, ezaguna den pisu jakin batzuetan deskonposatuta dagoelako.

Denbora pasa ahala, monetaren orokortzeak merkataritza berri baten agerpena baimenduko du, dirua beraren merkataritza. Txanponak saldu egingo dira, beti ere itzulketak gehikuntza batekin eginda. Modu Honetan, mailegua sortzen da, merkataritza berri bat non merkantzia edo ondasuna dirua bera izango den.

INFORMAZIO ITURRIAK:

ENCICLOPEDIA UNIVERSAL MARÍN (Ed. MARÍN, S.A.)
ISBN 84-7102-019-X

ARTEHISTORIA

HISTÓRICO DIGITAL

EL RINCÓN DEL VAGO

ORIGEN Y NATURALEZA DEL DINERO

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Udalak eta Tokiko erakundeen Diru-laguntzak 2018


UDALEN ETA TOKI ERAKUNDEEN DIRU-LAGUNTZAK: 2018 URTEA

Gaztedi Busturialdea bekak 2018

"2018 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI