Leku honetan Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak egiten duen lanari buruzko informazioa aurkituko duzu Busturialdeko eta Lea-Artibai-ko merkataritza dinamizatzeko martxan jarriko diren ekintzak zabaltzeaz gain beste helburu bat daukagu: denda txiki baten eguneroko kudeaketarako ezinbestekoak diren errekurtsoak hemen bertan aurki ditzakezula, adi bidez, diru-laguntzak, zergak, marketina, merkatal estrategia,...
2009(e)ko irailaren 14(a), astelehena
MARKETINAri buruzko artikuluak
Erakusleiho-apainketari buruzko nozioak
Komunikazioaren elementuak: KOLOREA
Prezio gatazkak eta dendaren irudia
Prezio gaztazkaren arriskuak
PREZIOA eta BALIOA: zergatik erosten dute bezeroek?
Marketing-aren Elementuak: PREZIOA
INTERESEKO ARTIKULUAK
![]() ENPRESA-INTEGRAZIOA | MARKETINA |
LEGEAK ETA ARAUAK | ![]() MERKATARITZA ELEKTRONIKOA |
2009(e)ko irailaren 7(a), astelehena
MLTK Gernika-Lumoko ABUZTUAren Boletina
MLTK Gernika-Lumo: 2009KO ABUZTUAREN BULETINAREN INDIZEA
- MERKATARI ELKARTEAK:
Gernika-Lumoko Merkatarien XIV Mercadiloa
Gernika-Lumoko Merkatarien XIV Mercadiloa (bis)
BERMEOKO TXIKI-ERDI ENPRESEN ALKARTEA - BERTON
MERKE MERKE Azoka Bermeon
- EUSTAT: BARNE MERKATARITZAKO INDIZEAREN DATUAK:
- UDAKO BERRIAK:
- LEGE BERRIAK:
- 2009KO IRAILEKO ERAKUSKETA AZOKAK
Udako berriak: Nire establezimenduan nudismorik ez
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Bartzelonatik dator notizia. Tenperatura altuak direla eta, gizonezkoak gorputz-enborra biluzik ari dira kalean eta dendetan. Polemika sortu du ohitura honek herri mailan eta ohitura hori kalean debekatzea aztertu da. Eremu pribatuan ere zeresana eragin du praktika horrek, merkatariek eta ostalariek ez baitute beraien lokaletan inor horrela "jantzita" sartzerik nahi.Bi gremio hauek hiriko udalari eskatu egin diote era egokian jantzita ez datozen pertsonei establezimenduetara sartzeko eskubidea murrizteko baimena izatea. Dena den, egoerak ez du okerrera egin, bezeroak jantzi egiten baitira, oro har, dendako edozein langilek horrela eskatuta.
Krisi garai honetan harrigarria dirudi dendak egotea bezeroak sartzeko oztopoak jartzen dituztela ikusteak. Baina badu bere logika. Marketinak dituen estrategiaren baitan oso garrantzi handikoa da establezimenduak eskaintzen duen irudia. Irudi maila hori jaisteak ondorioak dakartza nahitaez. Gauza bera gertatzen da produktu beraren prezioa behin eta berriz merkatzen ibiltzen denean. "Low cost" delako irudia izatea dakar horrek, hots, irudi hori lotuta dago eskaintza zehatz batekin, kalitate eta prezio zehatz batekin. Horren ondorioz, establezimendua bezero "hondartza-zale"z mukuru izatea txarra da, batik bat, bezero mota hori ez denean lortu nahi den bezero mota.
Informazio gehiago nahi izatekotan, honako berri hauek kontsultatu baino ez duzu:
Los locales privados de BCN ponen coto a la moda de ir semidesnudos
El alcalde de Barcelona se plantea regular la moda de ir semidesnudo por la calle
El comercio defiende el veto de entrada por la indumentaria
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
MLTK Gernika-Lumo-k sortua




