2021(e)ko urtarrilaren 1(a), ostirala

ICO Enpresak eta Ekintzaileak 2021

ICO EMPRESAK ETA EKINTZAILEAK 2021


https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2019/01/ico-empresas-y-emprendedores-2019.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak:

  • Espainian inbertsio produktiboak egin eta/edo likidezia-beharrak bete behar dituzten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainiakoak zein kanpokoak.
  • Partikularrek, jabekideen erkidegoek eta jabekideen erkidegoen taldeek, etxebizitzak edo eraikinak eraberritzeko edo elementu komunak konpontzeko soilik.

Laguntza Mota:

Laguntza hauei esker mailegu edo leasing-go interes-tasak txikiagoak izango dira eta ICO-k finkatuko ditu.

Finantza daitezkeenak:

  • Inbertsio-proiektuak eta/edo jardueraren behar orokorrak garatzea, besteak beste, likidezia-beharrak, hala nola gastu arruntak, nominak, hornitzaileei egindako ordainketak, salgaien erosketa, etab.
  • Behar teknologikoak.
  • Aktibo finko berriak edo bigarren eskukoak eskuratzea.
  • Ibilgailu automobilak eta industrialak.
  • Instalazioak egokitu eta eraberritzea.
  • Enpresen erosketa.

Finantzaketa baldintzak:

Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 12,5 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.

Modalitatea:  mailegu/leasing inbertsiorako eta mailegua likideziarako.

Interes tasa: finkoa edo aldakorra, gehi kredituerakundeak ezarritako marjina, amortizazio-epearen arabera:
  • 1 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 2,30eraino marjina
  • 2, 3 edo 4 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,00eraino marjina
  • 4 urte baino gehiago duten operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,30eraino marjina
Edozein momentutan indarrean dauden interes-tasa maximoak lotura honetan daude eskura: ICO.

Amortizazioa eta gabealdia:
  • 1 urtetik 6 urtera arte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin.
  • 7 urtetik 9 urtera arte, 0, 1 edo 2 urteko gabealdiarekin.
  • 10, 12, 15 eta 20 urtekoak, 0, 1, 2 edo 3 urteko gabealdiarekin.
Komisioak:Kreditu Erakundeak komisio bakarra kobratu ahal izango du eragiketaren hasieran, eta, horrez gain, hala badagokio, behar baino lehenagoko amortizazioagatiko beste bat.

Bermeak: eragiketa izapidetzen duen kreditu-erakundeak zehaztu behar du, EBS/SAECA abala dagoenean salbu.

Eskaerak:

Operazioak kreditu entitateetan gauzatiko dira.

Indarraldia:

Eskabideak 2021 urte osoan formalizatu ahal izango dira.

Oharrak:

Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.

Estekak:

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121
Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

ICO Merkataritza Kreditua 2021

ICO MERKATARITZA KREDITUA 2021

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak

Egoitza soziala Espainian dutela, Espainiako lurraldearen barruan burutzen dituzten merkataritza jardueretatik eratorritako fakturen zenbatekoak aurreratuz likidezia lortu nahi duten autonomoak eta enpresak.

Finantza mota

Kreditu-erakundeak eta bezeroak finantzaketarako kontratua sinatu ahal izango dute, biek adostutakoa.

Finantza daitezkeenak

  • 180 egun baino gutxiagoko epemuga duten fakturen aurrerakinak.
  • Aurrefinantzaketa: enpresaren likidezia-beharrak, lurralde nazionalean saldu beharreko ondasuna edo zerbitzua ekoizteko eta egiteko kostuak estaltzeko.

Finantzaketa baldintzak

Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 12,5 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.

Interes tasa: Aldakorra gehi kreditu-erakundeak ezarritako marjina, eragiketa-motaren arabera.

Komisioak:
  • Kreditu entitateak komisio bat ezarri dezake operazio hasieran. Komisio honen kosteak gehi interes-tasak ezin izango dute operazioak eduki dezakeen gehieneko UTB gainditu.
  • Amortizazio aurreratua gertatzekotan, komisio bat kobratuko da, ezeztatzeagatik (%1)
Bermeak: Eragiketa izapidetzen duen kredituerakundeak ezarriko ditu.

Gehienezko UTB: UTBa ezin da izan interes-tasa gehi %2,30 baino handiagoa.

Eskaerak

Operazioak kreditu-erakundeekin egingo dira.

Indarraldia

Eskabideak 2021 urte osoan formalizatu ahal izango dira.

Oharrak

Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.

Estekak

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121
Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Aldundia, Udalak eta Tokiko erakundeen Diru-laguntzak 2021

ALDUNDIAREN, UDALEN ETA TOKI ERAKUNDEEN DIRU-LAGUNTZAK: 2021 URTEA


Enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak



Bizkaia Bono Denda 2021



"2021 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

SPRI Diru-laguntzak 2021


SPRI-REN DIRU-LAGUNTZAK: 2021 URTEA

Ez dago orain arte argitaratutako laguntzarik

"2021 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

Eusko Jaurlaritza Diru-laguntzak 2021


EUSKO JAURLARITZA-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2021 URTEA


MEC 2021, Merkataritza-establezimenduak Modernizatzeko Laguntzak


Euskal turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak


Euskadi Bono Denda 2021



"2021 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

ICO Diru-laguntzak 2021


ICO-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2021 URTEA

ICO Enpresak eta Ekintzaileak 2021

ICO Merkataritza Kreditua 2021

ICO EBS/SAECA BERMEA 2021


"2021 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

EVE-Ente Vasco de la Energia Diru-laguntzak 2021


EVE/EEE-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2021 URTEA

Ez dago orain arte argitaratutako laguntzarik

"2021 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI