2021(e)ko irailaren 28(a), asteartea

Euskadi Bono Denda 2021

EUSKADI BONO-DENDA 2021

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Xedea

Laguntza honen helburua EAEko dendetan kontsumoa sustatzea da.

Horretarako, bonoak jarriko dira Euskadiko herritarren eskura, kanpainari atxikitako establezimenduetan eros ditzaten.

Funtzionamendua

Kanpainari atxikitako saltokietan merkagaiak erosteko diru-laguntzak emango dira, deskontu-bonu baten bidez.

Denda bakoitzak bonu kopuru jakin bat izango du bertan erabiltzeko.

"Euskadi bono-merkataritza" bakoitza 10 €-ko deskontu-bonotzat hartuko da, gutxienez 30 €erosiz gero.

Pertsona bakoitzak, NAN bidez identifikatuta, gehienez ere bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, 50 euroko balioa dutenak, eta onuradun bakoitzak establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu.

Kudeaketa

Kanpainan parte hartzeko eta bonuak jasotzeko, saltokiek izena eman beharko dute horretarako sortutako aplikazioan, orri honetan: http://euskadibonodenda.eus/

Atxikitako establezimenduei beharrezko dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango zaizkie, dagozkien bonuekin batera. Bonuak ez dira fisikoak izango.

Oharra: saltokiek ezin izango dute bonorik gorde edo atxiki beren ohiko bezeroentzat, eta ondo ikusteko lekuan jarri beharko dute programan parte hartzen dutela.

Epeak

Izena emateko epea urriaren 2021eko 19an amaituko da.


Bezeroek bi denboraldi edukiko ditzute bonoak dendetan erabiltzeko:

  • LEHEN DENBORALDIA: 2021eko abenduaren 5era arte.
  • BIGARREN DENBORALDIA: 2022ko urtarrilaren 10etik martxoaren 31ra arte.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina