2021(e)ko maiatzaren 27(a), osteguna

EUSKO JAURLARITZA: MEC 2021, Merkataritza-establezimenduak Modernizatzeko Laguntzak

MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK: MEC 2021


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez, gainera, COVID-19aren ondorioz deklaratutako alarma-egoerak eragin duen aparteko egoera.

Erakunde onuradunak:

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza edo zerbitzu-establezimenduak.

Merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko du, eta haren jarduera laguntzaren arauan zerrendatutakoen artean kokatu beharko da.

Betiere, nahitaezkoa da diruz lagundutako establezimenduan zerbitzu edo merkataritza-jarduera bera garatzea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan izanik, eskaera aurkeztu den data baino gutxienez urtebete lehenagotik.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

  • 1. ildoa. Merkataritza-establezimenduaren irudia berritzea: Merkataritza-establezimendua modernizatu eta eraberritzeko inbertsioak ditu xede, obrak eta inbertsioak eginez altzarietan eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduetan, gehi kanpoko zein barneko elementuak, zuzen funtzionatzeko beharrezkoak badira. (Gutxieneko inbertsioa: 4.000 euro)
  • 2. ildoa. Teknologia berriak eta berrikuntza sartzea: Ekipamendu eta aplikazio informatikoak txertatzea du helburu, enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta produktuak webguneen bidez merkaturatzea sustatzeko. (Gutxieneko inbertsioa: 900 euro)
  • 3. ildoa. Baldintza higieniko-sanitarioak: Jarduera komertziala baldintza higieniko-sanitario egokietan garatzeko eskuratutako aktibo finkoetan inbertsioak egitea du xede, COVID-19ak eragindako alarma-egoera dela medio. (Gutxieneko inbertsioa: 900 euro)

Diruz lagun daitekeen aldia:

Inbertsioak egin, fakturak eman eta faktura horiek ordaintzea 2020ko abuztuaren 4tik deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea bukatu arteko epean egin beharko da.

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
  • Inbertsioaren %25, beti ere, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoak errespetatuz

Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.

Tramitazioa:

  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA ESKATZAILE GUZTIENTZAT.
WEB ESKAERARAKO ESTEKA

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2021eko ekainaren 26an amaituko da.

Loturak:


Arautegiko loturak:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina