BIZKAIA BONO DENDA 2021
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuBizkaiko Foru Aldundiak tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko Bizkaia Bono Denda kanpaina bultzatu du.
Zein dendek parte har dezaketen?
Bizkaian kokatutako ETEak, jarduera txikizkako merkataritza, garbitegiak, ile-apaindegiak eta/edo argazki-zerbitzuak dituztenak.Zein da izena emateko epea?
Establezimenduek edozein unetan bat egin ahal izango dute Bizkaia Bono Denda programarekin, gaurtik eta 2021eko urriaren 4ra arte.Nola egiten da inskripzioa?
Establezimenduek www.bizkaiabonodenda.eus plataformako "ATXIKI HEMEN" atalean sartutako eremu guztiak bete beharko dituzte, eta establezimenduaren irudi bat erantsi beharko dute.Bizkaia Bono Denda, Euskadi Bono Denda edo Bono Bilbaoren aurreko kanpainetan parte hartu duten eta Bizkaia Bono Denda kanpainaren baldintzak betetzen dituzten establezimenduek mezu elektroniko bat jasoko dute, eta bertan kanpaina honekin bat egin nahi duten eta baldintzak onartzen dituzten baieztatzeko eskatuko zaie.
IFK bakarra duten baina Bizkaian hainbat establezimendu duten negozioek establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango dituzte, banan-banan.
Nola lortzen dira bonuak?
Bizkaia Bono Denda merkataritza-establezimenduari zuzenean esleitzen zaizkion deskontu-bonuak dira. Atxikitako enpresek www.bizkaiabonodenda.eus helbidearen bidez eskuratu ahal izango dute egokitu zaien deskontu-bonuen kopurua, kanpainari atxikitako establezimenduen kopuruaren eta jaulkitako bonuen kopuruaren artean egindako banaketa linealean oinarrituta.Bizkaia Bono Denda bakoitzaren erosketa balioa 30 eurokoa izango da eta erosle bakoitzak 15 euro ordainduko ditu bonu bakoitzeko.
Pertsona bakoitzak gehienez 4 Bizkaia Bono Denda jaso ahal izango ditu guztira. Erosketa bakoitzean, gehienez 2 deskontu-bonu erabili ahal izango ditu, hau da, gutxienez hirurogei euroko erosketan hogeita hamar euro aurreztuko ditu.
Nola trukatzen dira bonuak dendetan?
Deskontu-bonuen trukea establezimenduak berak egingo du ondasunak edo zerbitzuak ordaintzeko unean. Saltokiek pertsona fisiko onuradunaren NANa beteko dute www.bizkaiabonodenda.eus plataforman, pertsona bakoitzeko bonuen muga kontrolatzeko balioko duena, eta tiketaren edo erosketa edo zerbitzua justifikatzeko fakturaren kopia bat erantsiko dute.Saltokiek ezingo dute bonorik gorde bezeroentzat. Erosketa-txartelaren zenbatekoa 30 eurokoa edo gehiagokoa izango da. Ez da, inola ere, eskudirutan itzuliko, ez erosketan, ez produktua itzultzean.
Bizkaia Bono Denda horiek bateragarriak izango dira administrazioek martxan jartzen duten beste edozein bonorekin; beraz, tiket berean adierazitako erosketan metatu ahal izango dira, baldin eta Bizkaia Bono Denda bakoitzak gutxienez 30 euroko erosketa-zenbatekoa badu bonu bakoitzeko.
Hobaridun salmentak 2021eko urriaren 15etik 2021eko abenduaren 15era egindakoak dira.
Zer betebehar dute dendek?
Atxikitako erakundeek konpromisoa hartzen dute kontsumitzaileei programaren ezaugarrien berri emateko, bai eta programaren publizitate-materialak establezimenduan erraz ikusteko moduan hartzeko eta jartzeko ere.Establezimenduak uneoro errespetatu beharko ditu berdintasun- eta diskriminaziorik ezaren printzipioak bezeroekiko tratuan, programa indarrean dagoen bitartean bonoa erabiltzeko interesa duen pertsona orori bonua erabiltzeko eskubidea ez ezkutatzeko eta ez ukatzeko.
BIZKAIKO BONUAren balioaren eta erosketaren zenbatekoaren arteko aldea ez zaie, inola ere, erabiltzaileei eskudirutan itzuliko.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina