EKIMEN EKINTZAILEEN SUSTAPENA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuLaguntzaren Xedea:
Laguntzak, lehenengo urtean zehar, 2020ko urriaren 13tik 2021eko irailaren 30era bitartean sortu den enpresa bat martxan jartzeko eta horren funtzionamendurako, enpresaren forma juridikoa gorabehera.Onuradunak:
Honako hauek eskuratu ahalko dituzte atal honetan ezarritako laguntzen onurak: Bizkaiko Lurralde Historikoko nortasun juridikoko enpresek (banakako enpresaburuak eta profesionalak barne), ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek. Horretarako, baldintza hauek bete behar dituzte:- Jarduera ekonomikoetan alta hartuta egotea, 2020ko urriaren 13tik 2021eko irailaren 30era Bizkaiko Foru Ogasunean bitartean, egun biak barne.
- Egoitza soziala eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Eta, era berean, lantokia ere lurralde horretan izatea.
- Alta ematen zaion jarduera ekonomikoa zuzenean lotuta egon behar da aurkeztutako negozio-planarekin.
- Erakunde onuradunaren sustatzaileetako bat gutxienez:
- Egoitza gutxienez 3 hilabete jarraian Bizkaian izatea eta ekonomia-jardueraren altaren aurre-aurrekoak.
- Egiaztatu behar du langabezia, enplegu-hobekuntza (betiere, lan-kontratuak ez badu gainditzen hitzarmenean ezarritako lanaldiaren % 40) edo aldi enplegu-erregulazioko espediente batek edo enpleguerregulazioko espediente batek eraginda dagoela enpresak ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman aurretik.
- Eta autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta ematea, 2020ko urtarrilaren 13tik urriaren 2021eko irailaren 31a arteko epean, egun biak barne. Azken baldintza hori ez zaie eskatuko elkartutako langile-kooperatibei, ezta lan-sozietateei ere, baldin eta araubide orokorrean sartuta badaude.
- Eta, gainera, sustatzaileetako batek, aurreko puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituenak, banakako prestakuntza eta aholkularitza egin behar izan du diru-laguntzen dekretuan baimendutako erakunde batean (77/2021 Dekretua).
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.Diru-laguntzaren justifikazioa:
Ekonomia-jardueretan alta eman eta ondoko urtean zehar (urte bat, gehienez ere) Gizarte Segurantzan, autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean egiten diren kotizazioen ordainketen egiaztagiriak aurkeztuta egingo da.Diru-laguntzaren zenbatekoa:
Diru-laguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da entitate onuradun bakoitzeko. Prestakuntza-ikastaroa eta aholkularitza egin ez duen baina Dekretuan ezartzen diren baldintza guztiak betetzen dituen bazkide edo sustatzaile bakoitzeko 2.000 euro igo ahalko da zenbateko hori; gehienez ere, bost bazkide edo sustatzaile. Erakunde onuradun bakoitzak gehienez jaso dezakeen diru-laguntza: 15.000 euro.Eskabideak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Enplegua, Gizarte Inklusioa eta berdintasuna sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira https://web.bizkaia.eus/eus/hasiera “izapideak”en bidez.. Horretarako, beharrezkoa da sinadura elektronikoa izatea edo BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egotea.Eskatzeko epea:
Eskabideak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 6an hasiko da, 8:00etan, eta 2021eko urriaren 1ean amaituko da, 13:30ean.Informazio gehiago eta Loturak:
Informazioa: Programaren telefono zenbakia: 94 406 80 08Informazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren orrian
Laguntzaren Fitxa Teknikoa
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina