Diru-laguntzak 2021 BFA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Diru-laguntzak 2021 BFA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko irailaren 24(a), ostirala

Bizkaia Bono Denda 2021

BIZKAIA BONO DENDA 2021

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko Foru Aldundiak tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko Bizkaia Bono Denda kanpaina bultzatu du.

Zein dendek parte har dezaketen?

Bizkaian kokatutako ETEak, jarduera txikizkako merkataritza, garbitegiak, ile-apaindegiak eta/edo argazki-zerbitzuak dituztenak.

Zein da izena emateko epea?

Establezimenduek edozein unetan bat egin ahal izango dute Bizkaia Bono Denda programarekin, gaurtik eta 2021eko urriaren 4ra arte.

Nola egiten da inskripzioa?

Establezimenduek www.bizkaiabonodenda.eus plataformako "ATXIKI HEMEN" atalean sartutako eremu guztiak bete beharko dituzte, eta establezimenduaren irudi bat erantsi beharko dute.

Bizkaia Bono Denda, Euskadi Bono Denda edo Bono Bilbaoren aurreko kanpainetan parte hartu duten eta Bizkaia Bono Denda kanpainaren baldintzak betetzen dituzten establezimenduek mezu elektroniko bat jasoko dute, eta bertan kanpaina honekin bat egin nahi duten eta baldintzak onartzen dituzten baieztatzeko eskatuko zaie.

IFK bakarra duten baina Bizkaian hainbat establezimendu duten negozioek establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango dituzte, banan-banan.

Nola lortzen dira bonuak?

Bizkaia Bono Denda merkataritza-establezimenduari zuzenean esleitzen zaizkion deskontu-bonuak dira. Atxikitako enpresek www.bizkaiabonodenda.eus helbidearen bidez eskuratu ahal izango dute egokitu zaien deskontu-bonuen kopurua, kanpainari atxikitako establezimenduen kopuruaren eta jaulkitako bonuen kopuruaren artean egindako banaketa linealean oinarrituta.

Bizkaia Bono Denda bakoitzaren erosketa balioa 30 eurokoa izango da eta erosle bakoitzak 15 euro ordainduko ditu bonu bakoitzeko.

Pertsona bakoitzak gehienez 4 Bizkaia Bono Denda jaso ahal izango ditu guztira. Erosketa bakoitzean, gehienez 2 deskontu-bonu erabili ahal izango ditu, hau da, gutxienez hirurogei euroko erosketan hogeita hamar euro aurreztuko ditu.

Nola trukatzen dira bonuak dendetan?

Deskontu-bonuen trukea establezimenduak berak egingo du ondasunak edo zerbitzuak ordaintzeko unean. Saltokiek pertsona fisiko onuradunaren NANa beteko dute www.bizkaiabonodenda.eus plataforman, pertsona bakoitzeko bonuen muga kontrolatzeko balioko duena, eta tiketaren edo erosketa edo zerbitzua justifikatzeko fakturaren kopia bat erantsiko dute.

Saltokiek ezingo dute bonorik gorde bezeroentzat. Erosketa-txartelaren zenbatekoa 30 eurokoa edo gehiagokoa izango da. Ez da, inola ere, eskudirutan itzuliko, ez erosketan, ez produktua itzultzean.

Bizkaia Bono Denda horiek bateragarriak izango dira administrazioek martxan jartzen duten beste edozein bonorekin; beraz, tiket berean adierazitako erosketan metatu ahal izango dira, baldin eta Bizkaia Bono Denda bakoitzak gutxienez 30 euroko erosketa-zenbatekoa badu bonu bakoitzeko.

Hobaridun salmentak 2021eko urriaren 15etik 2021eko abenduaren 15era egindakoak dira.

Zer betebehar dute dendek?

Atxikitako erakundeek konpromisoa hartzen dute kontsumitzaileei programaren ezaugarrien berri emateko, bai eta programaren publizitate-materialak establezimenduan erraz ikusteko moduan hartzeko eta jartzeko ere.

Establezimenduak uneoro errespetatu beharko ditu berdintasun- eta diskriminaziorik ezaren printzipioak bezeroekiko tratuan, programa indarrean dagoen bitartean bonoa erabiltzeko interesa duen pertsona orori bonua erabiltzeko eskubidea ez ezkutatzeko eta ez ukatzeko.

BIZKAIKO BONUAren balioaren eta erosketaren zenbatekoaren arteko aldea ez zaie, inola ere, erabiltzaileei eskudirutan itzuliko.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2021(e)ko irailaren 7(a), asteartea

BFA 2021: Enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak


EKIMEN EKINTZAILEEN SUSTAPENA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntzak, lehenengo urtean zehar, 2020ko urriaren 13tik 2021eko irailaren 30era bitartean sortu den enpresa bat martxan jartzeko eta horren funtzionamendurako, enpresaren forma juridikoa gorabehera.

Onuradunak:

Honako hauek eskuratu ahalko dituzte atal honetan ezarritako laguntzen onurak: Bizkaiko Lurralde Historikoko nortasun juridikoko enpresek (banakako enpresaburuak eta profesionalak barne), ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek. Horretarako, baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Jarduera ekonomikoetan alta hartuta egotea, 2020ko urriaren 13tik 2021eko irailaren 30era Bizkaiko Foru Ogasunean bitartean, egun biak barne.
  • Egoitza soziala eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Eta, era berean, lantokia ere lurralde horretan izatea.
  • Alta ematen zaion jarduera ekonomikoa zuzenean lotuta egon behar da aurkeztutako negozio-planarekin.
  • Erakunde onuradunaren sustatzaileetako bat gutxienez:
    • Egoitza gutxienez 3 hilabete jarraian Bizkaian izatea eta ekonomia-jardueraren altaren aurre-aurrekoak.
    • Egiaztatu behar du langabezia, enplegu-hobekuntza (betiere, lan-kontratuak ez badu gainditzen hitzarmenean ezarritako lanaldiaren % 40) edo aldi enplegu-erregulazioko espediente batek edo enpleguerregulazioko espediente batek eraginda dagoela enpresak ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman aurretik.
    • Eta autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta ematea, 2020ko urtarrilaren 13tik urriaren 2021eko irailaren 31a arteko epean, egun biak barne. Azken baldintza hori ez zaie eskatuko elkartutako langile-kooperatibei, ezta lan-sozietateei ere, baldin eta araubide orokorrean sartuta badaude.
  • Eta, gainera, sustatzaileetako batek, aurreko puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituenak, banakako prestakuntza eta aholkularitza egin behar izan du diru-laguntzen dekretuan baimendutako erakunde batean (77/2021 Dekretua).
Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak bidaltzeari dagokionez, pertsona sustatzaile batek ezingo du inola ere enpresa-proiektu baten baino gehiagotan parte hartu. 2019 edo 2020 urtean programa hauetako diru-laguntza baten adjudikaziodun gertatu diren enpresek ezin izango dute parte hartu, ezta enpresa horien sustatzaileek ere.

Laguntza mota:

Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.

Diru-laguntzaren justifikazioa:

Ekonomia-jardueretan alta eman eta ondoko urtean zehar (urte bat, gehienez ere) Gizarte Segurantzan, autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean egiten diren kotizazioen ordainketen egiaztagiriak aurkeztuta egingo da.

Diru-laguntzaren zenbatekoa:

Diru-laguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da entitate onuradun bakoitzeko. Prestakuntza-ikastaroa eta aholkularitza egin ez duen baina Dekretuan ezartzen diren baldintza guztiak betetzen dituen bazkide edo sustatzaile bakoitzeko 2.000 euro igo ahalko da zenbateko hori; gehienez ere, bost bazkide edo sustatzaile. Erakunde onuradun bakoitzak gehienez jaso dezakeen diru-laguntza: 15.000 euro.

Eskabideak:

Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Enplegua, Gizarte Inklusioa eta berdintasuna sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira https://web.bizkaia.eus/eus/hasiera “izapideak”en bidez.. Horretarako, beharrezkoa da sinadura elektronikoa izatea edo BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egotea.

Eskatzeko epea:

Eskabideak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 6an hasiko da, 8:00etan, eta 2021eko urriaren 1ean amaituko da, 13:30ean.

Informazio gehiago eta Loturak:

Informazioa: Programaren telefono zenbakia: 94 406 80 08
Informazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren orrian
Laguntzaren Fitxa Teknikoa

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: