ICO EMPRESAK ETA EKINTZAILEAK 2021
- Onuradunak
- Laguntza mota
- Finantza daitezkeenak
- Finantzaketa baldintzak
- Eskaerak
- Indarraldia
- Oharrak
- Estekak
Onuradunak:
- Espainian inbertsio produktiboak egin eta/edo likidezia-beharrak bete behar dituzten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainiakoak zein kanpokoak.
- Partikularrek, jabekideen erkidegoek eta jabekideen erkidegoen taldeek, etxebizitzak edo eraikinak eraberritzeko edo elementu komunak konpontzeko soilik.
Laguntza Mota:
Laguntza hauei esker mailegu edo leasing-go interes-tasak txikiagoak izango dira eta ICO-k finkatuko ditu.Finantza daitezkeenak:
- Inbertsio-proiektuak eta/edo jardueraren behar orokorrak garatzea, besteak beste, likidezia-beharrak, hala nola gastu arruntak, nominak, hornitzaileei egindako ordainketak, salgaien erosketa, etab.
- Behar teknologikoak.
- Aktibo finko berriak edo bigarren eskukoak eskuratzea.
- Ibilgailu automobilak eta industrialak.
- Instalazioak egokitu eta eraberritzea.
- Enpresen erosketa.
Finantzaketa baldintzak:
Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 12,5 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.Modalitatea: mailegu/leasing inbertsiorako eta mailegua likideziarako.
Interes tasa: finkoa edo aldakorra, gehi kredituerakundeak ezarritako marjina, amortizazio-epearen arabera:
- 1 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 2,30eraino marjina
- 2, 3 edo 4 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,00eraino marjina
- 4 urte baino gehiago duten operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,30eraino marjina
Amortizazioa eta gabealdia:
- 1 urtetik 6 urtera arte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin.
- 7 urtetik 9 urtera arte, 0, 1 edo 2 urteko gabealdiarekin.
- 10, 12, 15 eta 20 urtekoak, 0, 1, 2 edo 3 urteko gabealdiarekin.
Bermeak: eragiketa izapidetzen duen kreditu-erakundeak zehaztu behar du, EBS/SAECA abala dagoenean salbu.
Eskaerak:
Operazioak kreditu entitateetan gauzatiko dira.Indarraldia:
Eskabideak 2021 urte osoan formalizatu ahal izango dira.Oharrak:
Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.Estekak:
Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina