2019(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

Internetek ez du denda fisikoa hilko

ETORKIZUNEKO DENDA FISIKOA DA, EZ BIRTUALA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Argitasuna gau ilunaren erdian:

Internet eta merkataritza elektronikoaren susperraldia da gure herrietako dendak jasaten ari diren azkenaurreko mehatxua, eta salmenta mota honek eragina dauka denda txikientzat baina baita saltoki handientzat ere. Merkataritza elektronikoak negozio asko itxiarazi ditu munduan zehar, txikiak eta handiak.

Hala eta guztiz ere pertsonoi harreman pertsonalak atsegin zaizkigu eta hori denda fisikoentzat berri ona da. Espainian erosketen %94,5 denda hauetan egiten da eta hau honela izateko arrazoiak bi dira: produktuak probatu nahi izarea eta aholkularitza pertsonala eta profesionala jasotzea.

Denda zaindu saltzeko fidelizatzeko:

Etorkizunean gure herrietako kaleetan dendak edukitzeko konponbidea dendetan bertan dago, leku erakargarriak izan behar dira, eta hau lortzeko dendako elementu guztiak zaindu behar dira:
  • Erakusleihoa: Dendaren bisita txartela da. Oso ondo zaindu behar da eta bereziki oraindik dendaren bezeroa ez dena kontuan hartuta. Erakusleihoak denda zer den eta zer eskaintzen duen azaldu behar du.
  • Sarrera: Zabala eta atsegina izan behar da eta sartzera gonbidatu behar du.
  • Dendaren barrukoa: Garbi eta ondo argiztatuta egon behar da, baina erosoa ere izan behar da dendatik mugitzeko. Eta garrantzitsua da merchandising teknikak erabiltzea, eremu hau beste “saltzaile bat” izan dadin.
  • Dendariak: elementu hau gakoa da eta dendaren estiloa eta pertsonalitatea osatuko ditu. Dendan lan egiten pertsonak profesionalak izan behar dira, produktua ezagutu, tratu pertsonala zaindu, irudi egokia eduki, … Tratu pertsonala da denda hau berezia egiten duena eta ezin da puntu honetan porrot egin.
  • Zerbitzuak: Zergatik ote da merkeago Interneten erostea? Online munduan produktua baino ez duzulako jasotzen, kartoizko kutxa batean. Denda batean beste zerbitzu asko daude eta zerbitzu hauek oso balio handia eduki dezakete: muntaia, konponketak, post-salmenta zerbitzua, aldaketak, detaileak, … uste duzun baino gehiago eskaintzen ari zara.

Egiazko etorkizuna:

Interneteko denda hemen dago eta hemen geratuko da, baina posible da aurre egitea. Horretarako ondo zaindu behar da gero eta zorrotzagoa den eta informazio gehiago duen bezeroa. Hau da! Betikoa

Informazio gehiago:

La tienda del futuro no está en Internet

En el futuro las compras serán más humanas de lo pensado

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina