MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK: MEC 2019
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Laguntzaren Xedea:
Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.Erakunde onuradunak:
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.Betiere, nahitaezkoa da enpresak, laguntza eskatzeko egunean, gutxienez hiru urte lehenagotik eratuak eta merkataritzan lan egindakoak izatea.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
- Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak, altzariak, merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz.
- Salgaiak pisatzeko balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.
Laguntzen kopurua:
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:- Inbertsioaren %16, beti ere, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoak errespetatuz
Gehikuntzak:
Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.Tramitazioa:
- Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA ESKATZAILE GUZTIENTZAT.
Eskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2019ko ekainaren 30ean amaituko da.Loturak:
Irakurri artikulu osoaInformazioa Eusko Jaurlaritzako orrian
Arautegiko loturak:
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina