Merkataritza Elektronikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Merkataritza Elektronikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko uztailaren 9(a), asteartea

Elikadura-dendara itzultzea: online erosketa %11 jaitsi da bi urtean

ELIKAGAIEN ONLINE EROSKETAK BEHERA EGIN DU

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Azken urteotan ikusi dugun online salmentaren gorakada handiaren ondoren, galdera hau zen: noraino iritsiko da prozesu hori? Ez zen ezagutzen saltoki berri horrek bezeroak erakartzeko zuen ahalmenik, eta kalkulu batzuek, ezkorrenek, denda fisikoen desagerpena iragartzen zuten.

Ikusten dudana jaten dut:

Hala ere, badirudi mareak zeinua aldatu duela, gutxienez elikaduraren sektorean. Hemen, lehen online erosten zuten bezeroen % 11 denda fisikora itzuli dira. Produktu horiek erosteko aukera gisa Internet utzi duten pertsonak dira. Erabateko aldaketa jadanik finkatua zirudien erosketa-habitat batean.

Hiriko denda txikien indarguneak:

Hala eta guztiz ere, garrantzitsuena ez da datua bera, baizik eta itzulera horren arrazoiak; arrazoi horiek dira indarguneak, kaleko dendek birtualaren aldean dituzten abantailak. Hauek izan dira:
  • Prezioa, online dena ez baita beti merkeagoa.
  • Hurbiltasuna, denda hauen abantaila nagusia izaten jarraitzen duena.
  • Aukera zabala eta ikusgarriagoa.
  • Kalitatea, kalitatea ikus daitekeelako.
  • Konfiantza; izan ere, denda batean produktuak erosteaz gain, horiei buruzko informazioa ere asko baloratzen da.

Aberatsen gauzak eta gastuaren kontrola:

Elikaduraren online erosketaren segmentu leialenak hiriko egoiliarrak dira, erosteko ahalmen handia dutenak. Komenigarritasuna bilatzen duten eta prezioari hainbeste begiratzen ez dioten pertsonak dira.

Bestalde, denda fisikoetan egindako erosketak ere aldaketa handiak izan ditu. Produktu horietara bideratutako errentari dagokionez, behera egin du, baina askoz ere gehiago egin du onlinean arlo fisikoan baino, joera horri askoz hobeto eusten baitio.

Gainera, kontsumoak aldaketak izan ditu erosten diren produktu-motetan; elikagai jakin batzuen kontsumoa murriztu egin da (arrainak eta itsaskiak) eta saskiko gainerako osagaientzat aukera gehiago bilatu dira.

María Puelles, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea, eta Gonzalo Moreno, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle elkartua, irakasleek egindako azterlan hau (Elikadurako eta Lurringintzako Enpresarien Andaluziako Konfederazioak (CAEA) antolatutako jardunaldi batzuetan aurkeztu zuten ekainaren 5ean.

Jatorrizko berria hemen irakur dezakezu: BERRIA (gazteleraz)

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2019(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

Internetek ez du denda fisikoa hilko

ETORKIZUNEKO DENDA FISIKOA DA, EZ BIRTUALA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Argitasuna gau ilunaren erdian:

Internet eta merkataritza elektronikoaren susperraldia da gure herrietako dendak jasaten ari diren azkenaurreko mehatxua, eta salmenta mota honek eragina dauka denda txikientzat baina baita saltoki handientzat ere. Merkataritza elektronikoak negozio asko itxiarazi ditu munduan zehar, txikiak eta handiak.

Hala eta guztiz ere pertsonoi harreman pertsonalak atsegin zaizkigu eta hori denda fisikoentzat berri ona da. Espainian erosketen %94,5 denda hauetan egiten da eta hau honela izateko arrazoiak bi dira: produktuak probatu nahi izarea eta aholkularitza pertsonala eta profesionala jasotzea.

Denda zaindu saltzeko fidelizatzeko:

Etorkizunean gure herrietako kaleetan dendak edukitzeko konponbidea dendetan bertan dago, leku erakargarriak izan behar dira, eta hau lortzeko dendako elementu guztiak zaindu behar dira:
  • Erakusleihoa: Dendaren bisita txartela da. Oso ondo zaindu behar da eta bereziki oraindik dendaren bezeroa ez dena kontuan hartuta. Erakusleihoak denda zer den eta zer eskaintzen duen azaldu behar du.
  • Sarrera: Zabala eta atsegina izan behar da eta sartzera gonbidatu behar du.
  • Dendaren barrukoa: Garbi eta ondo argiztatuta egon behar da, baina erosoa ere izan behar da dendatik mugitzeko. Eta garrantzitsua da merchandising teknikak erabiltzea, eremu hau beste “saltzaile bat” izan dadin.
  • Dendariak: elementu hau gakoa da eta dendaren estiloa eta pertsonalitatea osatuko ditu. Dendan lan egiten pertsonak profesionalak izan behar dira, produktua ezagutu, tratu pertsonala zaindu, irudi egokia eduki, … Tratu pertsonala da denda hau berezia egiten duena eta ezin da puntu honetan porrot egin.
  • Zerbitzuak: Zergatik ote da merkeago Interneten erostea? Online munduan produktua baino ez duzulako jasotzen, kartoizko kutxa batean. Denda batean beste zerbitzu asko daude eta zerbitzu hauek oso balio handia eduki dezakete: muntaia, konponketak, post-salmenta zerbitzua, aldaketak, detaileak, … uste duzun baino gehiago eskaintzen ari zara.

Egiazko etorkizuna:

Interneteko denda hemen dago eta hemen geratuko da, baina posible da aurre egitea. Horretarako ondo zaindu behar da gero eta zorrotzagoa den eta informazio gehiago duen bezeroa. Hau da! Betikoa

Informazio gehiago:

La tienda del futuro no está en Internet

En el futuro las compras serán más humanas de lo pensado

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko martxoaren 8(a), osteguna

Denda txikiek Interneteri aurre egin

INTERNET HAZI EGIN DA, BAINA BETIKO OHIKO DENDA DA NAGUSI

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

OCU-k (Organización de Consumidores y Usuarios) ikerketa bat egin du jendeak nola erosten duen jakiteko eta hauxe da emaitza: Internet garrantzitsua bada ere, denda fisikoek, eta batez ere herriko denda txikiek, merkatuaren zati handia menderatzen dute oraindik.

Sektoreka

Aztertutako sektoreak: Arropa eta Oinetakoak, Elektrogailuak (handiak eta txikiak) eta Teknologia (ordenagailuak eta poltsikoko gailuak).

Arropa eta Oinetakoak

Oinetakoak erosteko orduan herriko denda txikiak dira bezeroek nahiago dituztenak. Ostera, arropa denda-kate espezializatuak dira lehen postuan daudenak.

Aholkularitza ezinbestekoa da

Denda fisikoa da bezeroen lehen aukera informazioa jasotzeko eta konkretuki bertako langileak: saltzaileak. Profesional hauen balorazioa eta iritzia erosketa erabakitzeko funtsezkoak dira. Ikerketako lau pertsonetatik hiruk beraien iritzia kontuan hartu zuten arropa, oinetakoak edota elektrogailuak erosi baino lehen.

Bestalde interesgarria da aipatzea, nahiz eta azkenean erosketa Interneten egiten bada ere, aurrez hamarretik zazpi pertsona denda fisiko batetara joan dira informazioa eske.

Adinak

Progresio bat dago online salmentan; gazteek errazago erabili dute kanal hau eta adinean gora goazen heinean ohitura hau gero eta urriagoa da.

Ondorioa:

Hauxe da egoera eta baita gure auzoko denda txikiek duten erronka ere. Aprobetxatu behar dute euren indargunea: dendariak, profesionalak direla baloratzen direnak eta garrantzi handia dutela erosketa erabakitzerakoan, dudarik gabe denda txikien indargune handienetako bat.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Amazon Go: Internetetik denda fisikora

BIRTUALTASUNETIK ERREALITATERA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Orain dela urte batzuk eBay enpresa denda fisikoak irekitzen ari zelakoaren berri eman genuen. Interneten sortutako enpresa bat errealitatera pasa zen eta gertaera hori garrantzitsua zen orduan.

Gaur Amazon enpresa, Interneteko denda handienetariko bat, denda fisikoak irekitzen hasi da. Denda hauek “Amazon Go” izena dute eta berriro birtualtasunetik errealitaterako pausua eman da.

Mezu bat denda fisikoentzat

Argi dago, eta Interneteko enpresa hauek horretaz konturatu dira, sareak ezin dio den-dena denoi saldu, beti egongo da norbait “egiazko” denda batean erosi nahi izango duena, beti izango dira erosi baino lehen ikusi, ukitu, usaindu nahi izango dutenak. Horregatik Amazon enpresak urrats hau eman du.

Supermerkatu honek beste ezaugarri bat dauka, ia ez dauka langilerik, bezeroak sartzen dira dendara eta haien telefonoan daukaten app batek kontrolatuko du zer erosten duten eta azkenean kobratuko die.

Etorkizuna fisikoa da:

Online salmenta geratzeko heldu da, hori argi dago. Salmenta mota hau gure herriko denda txikien azken aurreko konpetentzia mota, da baina denda fisikoa beti egongo da hantxe bezeroek hala nahi dutelako.

Informazio gehiago

Amazon Go

Amazon Go

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

Estreinatu zure denda Interneten

COCOUSE: ZURE DENDA ONLINE ORAIN

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/12/estrena-tu-tienda-en-internet.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Dagoeneko ehunka berri jaso dituzu merkataritza elektronikoari buruz. Mota guztietako dendak daude Interneten munduko merkatuan saltzen.

Eta bitartean zer egiten duzu?

Ezer ez
  • Denda online martxan ipini ez dakizulako
  • Orria nola gestionatu ez dakizulako
  • Bidalketak nola antolatu ez dakizulako
  • ZAILA iruditzen zaizulako

Aukera bat aurkeztu nahi dizugu

Konponbideak cocouse.com dauka izena eta honi esker hamar minututan zure denda ireki dezakezu eta DOAINIK.

Zeintzuk dira abantailak?

  • Ez duzu orria ordaindu behar (cocousek egingo dizu)
  • Ez dituzu bidalketak antolatu behar (cocousek arduratuko du)
  • Ez duzu kobratzeaz arduratu behar (cocousek kobratuko du eta dirua emango dizu)

Kosterik ba al dauka?

Bai, zerbitzu hau erabiltzeko komisio bat ordaindu behar duzu salmenta bat egiten duzun bakoitzean. Irabazten baduzu ordainduko duzu.
http://www.cocouse.com/

Besterik eskaintzen du?

  • Laguntza zure online denda antolatzeko. Zuretzat zure dendako beste apalategi bat bezalakoa izango da.
  • Salduko duzun guztia bidaliko dute (zure dendan hartuko eta bezeroari eramango dute)
  • Gune Komertzial Birtual batean sartuko zara, han zure bezeroei salduko diezu eta baita guneko beste dendatatik etorritako erosleei ere.

Informa zaitez, ez daukazu ezer galtzerik



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala

“Inplantalari”, aitzakiarik ez dago digitala izateko

INPLANTALARI SENDOTU EGIN DA EUSKADIN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

4000 mikroETE eta autonomo baino gehiagok parte hartu dute SPRIko Implantalari programan. Ekintza hau irekita dago oraindik mikroETE hauen lehiakortasuna indartzeko. Horretarako, SPRIk Elektronika, Informazio eta Komunikazio teknologien (EIKT soluzioak) erabilera sustatuko du.

Hona hemen programa honen eraginkortasuna bermatzen duten datu batzuk. Emaitza hauek teknologia aholkulari talde bati (inplantalariak) eskertu behar dizkiogu, prozesu osoan zehar laguntzen baitie enpresei:
  • %68ak bere marka irudia hobetu du eta %54ak bezeroak erakartzea.
  • %48ak bezero gehiago lortu du web orrian erabilitako kokatze eta promozio kanal berriei esker.
  • %55ak bezero potentzialen bisitak gehitu ditu.
  • %25ak salmentak hobetu ditu, bezeroak jasotako zerbitzuarekin pozago daudelako.
Implantalari programari buruzko informazio guztia SPRI-ren web orrian (www.spri.eus) aurkituko duzu “mikroETE-entzat Laguntza” atalean. Bertan eskura dauzkazu IKT Soluzioen Katalogoaren azken bertsioa eta aholkularitza jasotzeko eskaera orria.
Zure dendan erabili nahi badituzu konponbide hauek deitu berehala SPRI-ra:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Azaroak 19 eta 20: European Ecommerce Conference

EEC14: IRAULTZA DIGITALA ESPLORATZEN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Datorren azaroaren 19 eta 20an Bilboko Euskalduna Jauregian antolatuko da kongresu hau, bertan merkataritza elektronikoaren orainaldia eta etorkizunari buruz eztabaidatuko da.

Enpresa askotarako, eta baliteke baita zure enpresarako ere, merkataritza elektronikoa ez da etorkizuna, orainaldia baizik. Egunero milioika pertsonek erosten dute Interneten. Adibidez, pasa den azaroaren 11an “ezkongabeen eguna” ospatu zen Txinan, egun horretan on-line dendek eskaintza bereziak egin zituzten eta horregatik salmentak izugarriak izan ziren. Bestalde Estatu Batuetan dagoeneko tradizioa da “Black Friday”, eguna ospatzea, beste egun berezi bat merkataritza elektronikorako.

Baina jendeak ez du ordenagailua bakarrik erabiltzen on-line erosteko, gero eta gehiago dira telefonoak erabiltzen dituztenak eta horretarako telefono mugikorrentzako egindako programak erabiltzen dituzte, app-ak.

Kongresu honetan egungo merkataritza elektronikoan goi-mailakoak diren pertsona batzuk hartuko dute parte. UBER edo SOUNDCLOUD enpresa famatuen arduradunak besteak beste.

Merkataritza elektronikoa nola dagoen, nora doan eta zeintzuk izan ote dira etorkizuneko tendentziak EEC14 kongresura etortzera animatu nahi dizugu.

Gainera tiketak Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizaziorako Bulegoaren bidez erosten badituzu prezio berezia lortuko duzu.

Orainaldia da, ZURE orainaldia da.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: