2019(e)ko maiatzaren 29(a), asteazkena

Eusko Jaurlaritza: MEC diru-laguntzak merkataritzarako

MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK: MEC 2019

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2018/05/gobierno-vasco-programa-mec-2018.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.
Hau lortzeko, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuei emango zaie dirulaguntza, berritzeko beharrezkoak diren merkataritza-ekipamenduen, obra zibilaren eta altzarien finantziazioaren bidez.
Erakunde onuradunak:
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.

Betiere, nahitaezkoa da enpresak, laguntza eskatzeko egunean, gutxienez hiru urte lehenagotik eratuak eta merkataritzan lan egindakoak izatea.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
Honako baldintzak betetzen dituzten inbertsioak izango dira diruz lagungarriak:
  • Orokorrean
    • Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak.
    • Altzariak
    • Merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz.
  • Salgaiak pisatzeko balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.
Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:
  1. Enpresaren aktibora sartu behar dute
  2. Inbertsioa gutxienez 4.000 euro enpresako izango da, ekipo informatikoak salbu, eta horietan gutxieneko inbertsioa 900 euro izango da
  3. Aktiboak estreinakoz erabiltzen diren edo funtzionatzen duten tresnak izango dira
  4. Enpresako aktiboan gutxienez hiru urtez iraungo dute
  5. Hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei ez dira lagatuko
  6. Enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak ez dira izango
  7. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatuko dira
  8. Laguntzen kalkulua egiteko, 2019 urtean egin den aktiboen erosketaren zenbatekoa kontuan hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onar daitezke, betiere 2018ko uztailaren 3tik ondoren (egun hau barne) egikaritu badira
NOTAK:
  • Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» hartuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kenduta ateratzen den balioa
  • Ezein kasutan ez da merkataritza-lokala ezta garraiorako elementua erostea diruz lagunduko. Renting edo leasing bidez erositako aktiboak ez dira sartuko ere
Laguntzen kopurua:
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
  • OROKORREAN:
  • Inbertsioaren %16, beti ere, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoak errespetatuz
  • GEHIKUNTZAK
  1. 2 puntu gehiago UNE 175001 edota Saltokitik enpresara programan parte hartzeaz ziurtagiria badu
  2. 2 puntu gehiago saltoki eskatzaileak elkarteren batekiko bere lotura egiaztatzen badu
  3. 2 puntu gehiago kudeaketa-softwarean edo on-line salmenta eskaintzen duten web-orrietan egiten bada
  4. 2 puntu gehiago laguntza eskatzen duen saltegiaren nagusiak edo gutxienez hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat –Lanbide Heziketako erdi mailako zein goi-mailako titulua– edo Lanbidek emandako profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela egiaztatuz gero, tituluak merkataritzarekin zuzeneko loturaren bat badu betiere
  5. 3 puntu gehiago laguntza eskatu duen saltegiaren enpresako langileen erdiek gutxienez kontratu mugagabea dutela egiaztatzen bada
  6. 3 puntu gehiago Berdintasun-plana edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko plana badauka, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Laguntza Erakunde izendatuta badago; izendapena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak edo beste edozein administrazio publikok eginda
  7. 2 puntu gehiago enpresa Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita badago
  8. 2 puntu gehiago laguntza eskatzen duen enpresak “Berriz Enpresa” transmisioko zerbitzua erabili badu
  9. 2 puntu gehiago balio erantsia, izaera berezia edo establezimendu komertziala garatzeko ekimen berritzailea suposatzen duen inbertsioa egiten baldin bada
Notak:
  • Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 9.000 euro gaindituko establezimendu eta urte bakoitzeko
  • Ezein kasutan ez da diru-laguntzaren gehieneko portzentaia onartutako inbertsioaren %30a baino haundiagoa izango
Tramitazioa:
Eskaerak: Eskabideen tramitazioa egiteko bide bakarra egongo da:
  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA ESKATZAILE GUZTIENTZAT
LOTURA EUSKO JAURLARITZAKO WEB ORRIRA
Eskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2019ko ekainaren 30ean amaituko da.
Loturak:
Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian

Arautegiko loturak:


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina