2009(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

2009ko abenduko erakusketa azokak

NOTAK:

- Informazio hau Gernika-Lumoko MLTK-tik kanpo dator eta ezin dugu bere fidaltasuna %100ean egiaztatu.

- Leku honetatik kanpora irteten diren loturak daude.



2009KO ABENDUKO ERAKUSKETA AZOKAK

NOTA: Azokak kronologikoki ordenatuta daude

(*) Datak zehaztu gabe

EIBTM (Organizada por REED TRAVEL EXHIBITIONS se celebra en FIRA DE BARCELONA)
2009ko abenduaren 1etik 3ra
Salón de la Industria de Viajes de Negocios, Congresos e Incentivos /
EIBTM (organizada por REED TRAVEL EXHIBITIONS)
2009ko abenduaren 1etik 3ra
Salón de la Industria de Viajes de Negocios, Congresos e Incentivos /
HINCHALIA
2009ko abenduaren 2tik 4ra
Feria Internacional de Artículos Inflables
INDUFERIAS
2009ko abenduaren 2tik 4ra
Feria Internacional de Atracciones de Ferias , Parques Infantiles, Maquinas para Juegos de Azar y Elementos Auxiliares /
MANTEN-ER. Operación y Mantenimiento de Energías Renovables
2009ko abenduaren 2tik 3ra
CAMPEONATO ORNITOLÓGICO DE ESPAÑA
2009ko abenduaren 3tik 7ra
Concurso
CONCURSO EXPOSICIÓN DE AVICULTURA ARTÍSTICA DE TALAVERA DE LA REINA
2009ko abenduaren 3tik 7ra
Concurso-Exposición
ORNIEXPO
2009ko abenduaren 3tik 7ra
Feria Relacionada con el Mundo de la Ornitología
XUVENLUGO ( Permanecerá cerrado los días: 9, 10, 14, 15, 16 y 17 de diciembre)
2009ko abenduaren 4tik 2010eko urtarrilaren 10era
Salón del Ocio /
AUTO RETRO
2009ko abenduaren 4tik 8ra
Exposición de Coches y Motocicletas de Colección /
BALEART
2009ko abenduaren 4tik 8ra
Salón de la Artesanía /
ESPACIO ARTESANO
2009ko abenduaren 4tik 8ra
Salón de Artesania
FERIA DE AUTÓNOMOS
2009ko abenduaren 4tik 8ra
La Feria de Muestras de A Coruña es un gran escaparate de productos y servicios , así como un punto de encuentro entre profesionales de diferentes sectores y público en general.
FERIA DEL AUTOMÓVIL
2009ko abenduaren 4tik 8ra
Feria del Automóvil /
FERIA DEL VEHÍCULO DE OCASIÓN
2009ko abenduaren 4tik 8ra
Feria del Vehículo de Ocasión /
INTEGRA MADRID
2009ko abenduaren 4tik 8ra
Feria de Productos y Servicios para Inmigrantes /
MEGAXOVE
2009ko abenduaren 4tik 8ra
Salón da Xuventude
RASTRILLO NUEVO FUTURO
2009ko abenduaren 4tik 8ra
LUDUS PARTY NET
2009ko abenduaren 4tik 6ra
EXPO HISPA-MAROC
2009ko abenduaren 5etik 8ra
Feria Empresarial España Marruecos
SALÓN DE LA AUTOMOCIÓN E INDUSTRIAS AFINES
2009ko abenduaren 5etik 8ra
19é CUSTOM SUNDAY
2009ko abenduaren 5etik 6ra
Concetración de motos, exhibiciones y venta de accesorios relacionados con el mundo de la moto.
EXPOCACHORRO
2009ko abenduaren 5etik 6ra
Salón del perro y otros animales de compañía
EXPOSICIÓN INTERNACIONAL CANINA / EXPOSICIÓN NACIONAL CANINA
2009ko abenduaren 5etik 6ra
JUVELANDIA
2009ko abenduaren 10etik 30era
Talleres, hinchables, zona dedportiva, atracciones feriales y ludoteca.
SEVILLA DE BODA
2009ko abenduaren 10etik 13ra
Feria de Servicios y Preparativos para Bodas /
ALGUSTO
2009ko abenduaren 11tik 14ra
Salón Gastronómico y de la Alimentación /
ECO-SI
2009ko abenduaren 11tik 13ra
Feria de la Cultura Ecológica de Girona
AUTOPLUS
2009ko abenduaren 12tik 13ra
Feria del Coche de Segunda Mano
DESEMBALAJE BILBAO
2009ko abenduaren 12tik 13ra
Venta de Antigüedades a Pie del Camión
FEDUCA
2009ko abenduaren 14tik 2010eko urtarrilaren 3ra
Feria Interactiva, Didáctica y del Ocio /
PLANETA GC
2009ko abenduaren 14tik 2010eko urtarrilaren 3ra
Feria de la Infancia y la Juventud
SEVILLA SON SUS PUEBLOS
2009ko abenduaren 17tik 20ra
PISTA DE GEL
2009ko abenduaren 18tik 2010eko urtarrilaren 7ra
PISTA DE HIELO
2009ko abenduaren 18tik 2010eko urtarrilaren 5era
MIMA
2009ko abenduaren 18tik 2010eko urtarrilaren 4ra
Muestra Infantil de Málaga
¡QUÉ RICO, DIOS MIO! ( Claustro del Palacio de la Excelentísima Diputación Provincial de Cádiz)
2009ko abenduaren 18tik 20ra
Muestra Gastronómica de los Productos de los Conventos de Clausura
PIT
2009ko abenduaren 19tik 2010eko urtarrilaren 10era
Parque Infantil y Juvenil de Tenerife
OCIO NADAL
2009ko abenduaren 19tik 2010eko urtarrilaren 7ra
Salón de la Juventud
FIRA INFANTIL DE NADAL
2009ko abenduaren 19tik 31ra
Salón Infantil y Juvenil
FERIA DEL PRODUCTO
2009ko abenduaren 19tik 20ra
GALINFANCIA
2009ko abenduaren 20tik 2010eko urtarrilaren 11ra
Salón del Ocio Infantil y Juvenil /
JUVEANDALUS
2009ko abenduaren 21etik 2010eko urtarrilaren 3ra
Feria de la Infancia y la Juventud
EXPONADAL
2009ko abenduaren 26tik 2010eko urtarrilaren 6ra
Exposición de Ocio Infantil y Juvenil
CUCAESPORT
2009ko abenduaren 26tik 2010eko urtarrilaren 4ra
Parque de la Infancia y la Juventud de Lleida
CUCALÒCUM
2009ko abenduaren 26tik 2010eko urtarrilaren 4ra
Parque de la Infancia y la Juventud de Lleida /
FIV-EXPOJOVE
2009ko abenduaren 26tik 2010eko urtarrilaren 4ra
FERIA INTL. DE VALENCIA, FERIA DE LA JUVENTUD(organizada por el Ayuntamiento de Valencia con la colaboración de Feria de Valencia) /
FIV-EXPOJOVE
2009ko abenduaren 26tik 2010eko urtarrilaren 4ra
FERIA INTL. DE VALENCIA, FERIA DE LA JUVENTUD(organizada por el Ayuntamiento de Valencia con la colaboración de Feria de Valencia) /
KORVATUNTURI
2009ko abenduaren 26tik 2010eko urtarrilaren 4ra
Feria infantil de Navidad
FERIA INFANTIL DE NAVIDAD
2009ko abenduaren 26tik 30era
IBEROCIO
2009ko abenduaren 26tik 30era
Feria de la Infancia y la Juventud
ZAGALANDIA
2009ko abenduaren 26tik 29era
Feria de Ocio, Cultura, Deporte y Animación /
PARC INFANTIL DE NADAL
2009ko abenduaren 27tik 2010eko urtarrilaren 4ra
Es uno de los parques infantiles de navidad más conocidos en la provincia. Los pequeñños pueden encontrar actividades para todas las edades: inflables, informática, deporte, pintura, ludotecas, ...
JUGARAMA
2009ko abenduaren 28tik 2010eko urtarrilaren 5era
Feria de la Infancia y la Juventud

2009(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

Ondarroako tabernetan tragoek sari dute

ZOZKETA BEREZIA: SARIAK TRAGO, PINTXO EDO AFARIAN GASTATZEKO


Datorren hileko (2009ko azaroan) lehen hamabostaldian, Zatozten dauden taberna batzuk zozketa berezi bat antolatu dute.

Azaroaren 1etik 15era kontsumitzearren, tike edo boleto batzuk emango dituzte, gero azaroaren 20 eta 21ean beraien negoziotan gasta ahal izateko.

Zozketa hilaren 16an egingo da eta 100 euroko 10 sari izango dira.

Sariak nahi dituzten bezala gastatu ditzakete tokatzen zaienak: Poteoa eginez, pintxoak janez, bokatak edo kazolatxoak janez edo afaltzera joanez, baina beti ere azaroaren 20 eta 21 egunetan.

Informazio gehiago zatozteko web orrian: www.zatozte-ondarroa.com

PREZIOAK IGOTZEKO ESTRATEGIAK

BEZEROARI ZIRIA SARTU DIOZUN USTERIK EZ IZATEKO, ZER EGIN PREZIO MERKEEN TRANPATIK ATERATZEKO?

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Jendeak uste du merkealdietan merkatariek dirua irabazten jarraitzen dutela, nahiz eta prezioek behera egin. Ondorioz, bezeroek honako galdera hauek egiten dizkiote beren buruari:
  • Merkealdietan ez gaudenean, hortaz, zenbat irabazten dute?
  • Engainatu egiten gaituzte merkatariek prezioak merkatuta ez daudenean?
Denda bat duen edozein pertsonarentzat argi eta garbi dago merkealdietan ez dela dirua barra-barra irabazten. Batzuetan hainbeste merkatzen da prezioa, ezen merkatariak erosten duen preziotik behera sal lezakeela arropa. Baina mutur horretaraino iritsi ez izanagatik ere, merkealdietan geratzen diren marjina murriztuak ez dira nahikoak denda batek izan ditzakeen kostu finkoak bermatzeko.

Bezeroak, ordea, horrela pentsatzen du eta hori ezin da saihestu.

Pentsamolde horrekin egungo egoerari egin behar diogu aurre, krisi ekonomikoari, alegia. Merkatari eta fabrikatzaile askok hori ikusita, jaitsi egin dituzte produktuen prezioak. Prezio jaitsiera hauek “kontsumitzailea laguntzea” eta “salmentak mantentzea” dute helburu.

Hau guztia kontuan hartuta:
Zelan igo atzera prezioak, bezeroari ziria sartzen ari zaiola susmorik eragin barik?


Erantzuna argi dago: zerbait gehiago eskaini behar zaio bezeroari. Ezin dira besterik gabe prezioak igo, bezeroek beren burua engainatuta ikusiko zutelako: “Enpresa prezio baxuekin aurrera ateratzeko gai bada, zertara dator orain prezioak gora egite hau? Irabazi handiagoak ateratzeko gure kontura?”

Hau ikusita, produktuari zerbitzu berriak, funtzionaltasuna edota beste edozer ezartzea aztertzea komenigarri ikusten da, produktu horrek berorrek balio erantsia izan dezan bezeroarentzat.

PRODUKTUEN BALIOA EMENDATZEKO TEKNIKAK:

Jarraian aipatuko ditugu produktuen balioa emendatzeko erabili daitezkeen teknikak. Baina, aldi berean, prezioa igotzea justifikatuko lukeen aldaketa nabaritu behar du bezeroak produktuan:
  • PRODUKTUAREN EZAUGARRIREN BAT ALDATU:
Aldaketa hau egitea zailago zaio merkatariari fabrikatzaileari baino. Merkatariak dagoena jartzen dio bezeroari ikusgai, ezer aldatu barik.

Alabaina, bada produktua eraldatzeko modurik ere, janari-dendetan, esaterako (fruta-dendetan, harategietan…). Jaki erdi prestatuak jar daitezke, gero sukaldatuko liratekeenak. Jakina, prestaketa lan horrek prezioen igoera justifikatuko luke, produktuak balio erantsia bai baitauka, izan ere.

  • EROSKETA EGITEKO ERABAKIA BEZEROAREN ESKU UZTEA:
Baleko estrategia da hau gehigarriak erantsi dakizkiekeen produktuetan (esaterako: osagai erantsiagatik kobratzen den pizza). Oinarrizko produktuaren prezioa baxua izan daiteke, eta prezioaren igoera “osagaietan” gehitu.

Gailu elektronikoak saltzen diren dendetan ezar daiteke formula hau, halaber. Denda hauetan oinarrizko gailuen eskaintza egiten da prezio baxuan. Baina hobekuntzak gehitzen zaizkionean, bezeroarentzat aukerakoa dena, dendak irabaziak izan ditzake.

  • ESKARI AGREGATUAK SORTU:
Sustapen-kanpainetan prezioak igotzeko “pack”ak sortzea formula egokia da. Bi produktuen batuketak eragina izan behar du bataren prezioaren igoeran. Baina hori bai, igoera hori txikiagoa izango litzateke. Bakoitza bere aldetik erosiko balitz, ordea, garestiagoa izango litzateke. Alabaina, estrategia hau erabilgarria da, halaber, horrenbeste saltzen ez diren produktuetan, batik bat, errotazio handiagoa dutenekin alderatuta.

Edozein dendatan eskaini ahal dira honelako paketeak: janari dendetan, modakoetan eta osagarriak saltzen dituztenetan ere bai. Izan ere, produktu bereziak ere lor daitezke pakete horiek egiteko, esaterako, alkandorentzako gorbatak, soinekoentzako imitaziozko bitxiak,…

  • BEZEROAK BANAKATZEA:
Badira bestelako alternatibak ere, konplikatu samarrak diren arren. Esaterako, tratu (prezio) desberdina eskaintzea pertsona bakoitzari, irizpide jakin batzuen arabera. Irizpide hauek erabat lotuta egon behar dute bezeroak uste izatearekin prezioak gora egin duela erosiko duen produktuak hori balio duelako.

Dendak berak ezarrita dituen baldintzen arabera erabili ahal ditu irizpide horiek (denda irekitzeko ordutegia, esaterako) edo, bestela, produktuak berak dituen baldintzen arabera (elkarte jakin batzuei zuzendutako produktu bereziak). Oso kontuan izan behar da, bestalde, balio berezia duen produktua eskaini behar diotela bezeroari. Adibidez, bezeroak ez du modu berean baloratuko dendak erabil dezakeen ordutegian aldaketarik balego, bezero hori beti ohiko orduan joaten bada. Baina bai baloratuko du ordutegi aldaketa horrek dendara joateko aukera ematen badio.


ONDORIOAK:
Momentuz ez dago presarik, krisiak luze joko duelako. Baina aipatutako tekniken gaineko hausnarketa egitea eta denda bakoitzean zelan aplikatu daitezkeen pentsatzea ez litzateke bidegabekeria izango, eta horrela denda prest egongo da etor litekeen egoerari aurre egiteko.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
MLTK Gernika-Lumo-k sortua

2009(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Ordainketa Zerbitzuetarako Legea: komisioa tarjetaz ordaintzeagatik

EZTABAIDARAKO GAIA: MERKATARIEK KOMISIOA KOBRATU AHAL IZANGO DUTE, BEZEROAK TXARTELAZ ORDAINDUZ GERO

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ordainketa Zerbitzuetarako Legearen 25. artikuluaren hirugarren puntuan batzen den xedapenak piztu du eztabaida. Artikuluak, hitzez hitz, hauxe dio:
"Baliogabetzat joko da klausula oro, ordainketa aginduaren onuradunari agindu-emaileari kuota gehigarri baten ordainketa eskatzea edo ordainketarako baliabide espezifikoa erabiltzeagatik murrizketarik eskaintzea eragozten badio. Edozelan ere, ordainketarako baliabide espezifikoak erabiltzeagatik ezarritako kuota gehigarriek ezingo dituzte baliabide horiek onartzeagatik onuradunak egin ditzakeen gastu diferentzialak gainditu"


  • Zer esan nahi du honek guztiak?
Hedabideetan behin eta berriz azaldu dena baino ez: dendek orain eskubidea dute ordainketarako txartela erabiltzen duten bezeroei plus bat kobratzeko. Eskubide hau onartzearen baitan hauxe dago: txartelaren bidezko kobraketak kostua eragiten dio dendari, komisioa delakoa, alegia.

Hortaz, gehigarri hau kobratzeko jarri diren baldintzak hauek dira:
  • Kobratzen den gehigarria ezingo da izan dendariari kobratzen zaion komisioa baino handiagoa.
  • Bezeroak behar bezala eta aurretiaz informatuta egon behar du gorabehera honetaz.

  • Zer-nolako ondorioak izango ditu eskubide honek dendetan?
Hasteko eta behin, Confederación Española de Comercio delakoak, Estatuaren administrazioen aurrean sektoreko ordezkari nagusiak aholkatu du ez kobratzea bezeroari txartela erabiltzeagatik kobratuko litzaiokeen deskontuaren kostua, hots, berdin-berdin kobratzen jarraitzea, bezeroak erabiltzen duen ordainketa-bidea edozein delarik ere.

Alabaina, azpimarratu ere azpimarratu egin dute oso positiboa dela sektorearentzat. Arrazoi desberdinak erabili dituzte hau baieztatzeko, baina garrantzitsuena da gaur egun merkatariek komisioak aztertzean, banketxeekin negoziatzeko arma boteretsua dutela.

Banketxeek ezingo dituzte baldintzak ezarri. Aurrerantzean, merkatarien esku egongo da txartelen erabilpena zehatzeko edo ez zehatzeko azken erabakia, eta, ondorioz, banketxeek kontzeptu hau dela eta dituzten diru-sarrerak zehatzeko edo ez zehatzekoa ere bai.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
MLTK Gernika-Lumo-k sortua

BERRIKUNTZA MERKATARITZAN: TARIFA FINKOko denda

TARIFA FINKOA KOBRATU DIE BEZEROEI MERKATALGUNE BATEK, SEI HILABETEAN ZEHAR EGINDAKO EROSKETENGATIK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Merkataritzaren zaharberritzea bide desberdinetatik etor liteke. Izan ere, berrikuntza hau ez da teknologia berriak aplikatzen diren kontu horrekin beti lotu behar. Egunero egin ohi dena berrasmatu eta beste era batera sortu, hori baino ez da egin behar dena.

Asmakizun berri honen adibide argigarrienetakoa Bartzelonan dagoen esloúltimo denda dugu. Merkataritza arloan errotik aldatu duen ibilbideari ekin dio denda honek. Bezeroek 5 euroko kuota ordaintzen dute seihileko eta, ordainetan, dendatik 5 produktu eramateko eskubidea dute, hau edozein delarik ere.

Bost (5) produktu aukera daitezke, hortaz, dendan dauden guztietatik (50 bat). Baina bada mugarik erosketan, eta hauexek dira:
  • Ezin da produktu bera birritan aukeratu.
  • Ezin dira 5 produktu baino gehiago eraman sei hilabete horietan.
Bartzelonako denda honek web orri bat du eta, honen bitartez, bezeroen iritziak kontuan harturik, informazioa zabaltzen dute dendan dauden produktuen ezaugarrien gainekoa. Esperientzia berri honek, bada, bultzatu eta indartu egingo du enpresa horren negozio nagusia.

Merkataritza-eredu berritzailea dela ezin da ukatu. Dena den, txistetzat hartu duenik ere bada, eta ikusi besterik ez dago eskuko telefono-operadore ezagun batean agertzen diren iragarkiak hori frogatzeko.





EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
MLTK Gernika-Lumo-k sortua