Zatozte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Zatozte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010(e)ko abenduaren 14(a), asteartea

GABONAK ZATOZTE 2010, 9000euro berriro!

9000 EURO EROSKETA TXARTELETAN!
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ondarroako zatozte elkarteak berriro antolatu du bere famatu 9.000 euro zozketa. Gordo hau ziur herrian bertan “eroriko” dela eta batzuei urtarrileko aldapa errazago egingo die.

Urtarrilaren 6an, eguerdiko 12:30etan Ondarroako Alamedan Errege Magoek Gabon hauetako azken oparia egingo dute. Esku errugabe batek 9 zenbaki irabazle aterako ditu, bakoitza 1.000 euroko erosketa-txartel batekin.

Saridunek egun bat baino ez dute izango txartelak gastatzeko. 1.000 euro egun batean, erosketa egun zoroa izango da dudarik gabe eta aukera paregabea Olentzerori ahaztu zitzaizkion opariak lortzeko.

Zorte on eta, erostera!

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2010(e)ko azaroaren 26(a), ostirala

MERKATARI ELKARTEAK

BEGIRATU HEMEN ESKUALDEKO MERKATARI ELKARTEEK ANTOLATU DITUEN EKINTZAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

BERTON: Bermeoko Txiki-erdi Enpresen Alkartea
GERNIKAKO MERKATARI ELKARTUAK
KITTO - Lekeitioko Merkatari Elkartuak
ZATOZTE - Ondarroako Dendarien Elkartea
HEMEN BE BAI - Markina-Xemeingo Merkatari Elkartea
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2010(e)ko apirilaren 23(a), ostirala

antxoa egune 2010, badator antoi!

ANTXOA EGUNE 2010
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Beste urte bat berriro ospatzen da Ondarroan antxoa egune, festa honen protagonista antxoa da, benetan arrain preziatua euskal sukaldaritzan.

Aurten arrazoi handi bat dago ospakizunerako, Kantauriko antxoaren arrantzaren gaineko etena amaitu egin da. Dirudienez antxoa-populazioa indarberritu dela eta hemendik oso gutxira 2010eko lehen antxoa harrapaketak ikusiko ditugu agian.

Beraz, badator antxoi, baina benetan dator. Falta den gauza bakarra da gelditzeko etor dadila gure antxoi preziatua. Bitartean ondo pasa antxoa egunean eta gozatu zuentzat prestatu dituzten ekintzekin: antxoa egune 2010: egitaraua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















ANTXOA EGUNE 2010: EGITARAUA

ANTXOA EGUNE 2010 - ONDARROAN, MAIATZAK 15

  • ALAMEDAN
11:30etatik aurrera
Eskualdeko produktoreen eta kontserben salmenta Alamedan. (Arraun Taldeko gurasoak lanean)

Antxoarekin uztartutako produktuen salmenta: Bizkaiko txakolina, Idiazabal Gazta, Piperra

Garai bateko ontzien jaitsiera Artibai ¡bajan zehar Arrigorri hondartzaraino

Ondoren estropadak

UMEENTZAKO JOLASAK, Txirrimorraskiren eskutik
  • ALAMEDAN
12:00etatik aurrera
Pintxoak eta edariak Alamedan Zatozten eskutik

Ondarrutar naturala jokoko galderekin lehiaketa

Sariak: 100, 50 eta 30 eurotako erosketa txartelak lehenengo hiru bikoteentzat hurrenez hurren
(Maiatzaren 15erarte epea apuntatzeko Zatozteko bulegoan edo zatozte@euskalnet.net posta elektronikora idatziz)

Trikitilariak eta Dantza saioa Kresalaren eskutik

Sari banaketa
  • ALDE ZAHARREAN
18:30etatik aurrera
Hainbat motatako antxoa pintxoak sagardoarekin lagunduta. Ondarroako elkarte gastronomikoen eskutik eta momentuan egindako pintxoak



ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2009(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

Ondarroako tabernetan tragoek sari dute

ZOZKETA BEREZIA: SARIAK TRAGO, PINTXO EDO AFARIAN GASTATZEKO


Datorren hileko (2009ko azaroan) lehen hamabostaldian, Zatozten dauden taberna batzuk zozketa berezi bat antolatu dute.

Azaroaren 1etik 15era kontsumitzearren, tike edo boleto batzuk emango dituzte, gero azaroaren 20 eta 21ean beraien negoziotan gasta ahal izateko.

Zozketa hilaren 16an egingo da eta 100 euroko 10 sari izango dira.

Sariak nahi dituzten bezala gastatu ditzakete tokatzen zaienak: Poteoa eginez, pintxoak janez, bokatak edo kazolatxoak janez edo afaltzera joanez, baina beti ere azaroaren 20 eta 21 egunetan.

Informazio gehiago zatozteko web orrian: www.zatozte-ondarroa.com

2009(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

ANTXOA EGUNE 09: Egitaraua

ANTXOA EGUNA 09-REN EGITARAUA

  • OSTEGUNA. Maiatzak 14

> 14:45etan: AZTI-ren Hitzaldia Kofradia Zaharrean.- Antxoa munduan
(Ondarroako ikastetxeetako LH5eko ikasleentzat)

  • ZAPATUA. Maiatzak 16, Antxoa Egune 09
> 11:30etatik aurrera:
Eskualdeko produktoreen eta kontserben salmenta Alameda-Itsasaurre artean (Arraun Taldeko gurasoak lanean)

Garai bateko ontzien jaitsiera Artibai ibaian zehar Arrigorri hondartzaraino.

Ondoren estropadak.

> 12:00etatik aurrera:

• UMEENTZAKO JOLASAK ALAMEDAN

• KUADRILEN ARTEKO ARRAIN PAELLA LEHIAKETA ALAMEDAN
300, 200 eta 100 euro lehenengo hiru kuadrilentzat Zatozteko establezimenduetan gastatzeko eta opari bat partaide guztientzako (10 gehiengoz kuadrilako).- (maiatzaren 15erarte epea apuntatzeko Zatozteko bulegoan edo zatozte@euskalnet.net posta elektronikora idatziz).

• Pintxoak eta edariak Azoka gunean herriko ostalarien eskutik.

• Antxoarekin buztartutako produktuen salmenta: Bizkaiko txakolina, Idiazabal Gazta, Piperra.

• Dantza saioa Kresalaren eskutik.

> 12:30 Ondarrutar Naturala jokoaren Galderekin Lehiaketa
(Sariak: 100, 50 eta 30 eurotako erosketa txartelak lehenengo hiru bikoteentzat hurrenez hurren)

> 13:00 BERTSO SAIOA Azoka gunean:
Angel Peñagarikano, Xabier Paia, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña.

> 13:45etan Kanpoko Arrañe ematea bere lanari esker Ondarroa goraipatzen ibili den kanpotarrari, Zilarrezko Antxoa, Ondarrutik kanpo Ondarruren izena zabaltzen duen Ondarrutarrari eta Arrain paella eta Ondarrutar Naturala jokoaren lehiaketetako sari banaketa. Kresala dantza taldearen Agurrarekin.

• ARRATSALDEAN:

> 18:30tan Ondarroako arrainen dastatzea sagardoarekin lagunduta.
Ondarroako elkarte gastronomikoen eskutik eta momentuan egindako pintxoak.
Haitzama, (euskal erromeria) musikarekin lagunduta.-

> 23:00 etan Kontzertuan dohain Itsas Aurre plazan
1- Joxpa (erromeria)
2- A_eStetik (death black metal)
3- Jake mate (80's punk bertsioak)
4- Stierkools (punk rock)
5- Posexus (hard rock)
6- Friskies (pop -rock bertsioak)