Turismorako Diru-laguntzak 2021 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Turismorako Diru-laguntzak 2021 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko irailaren 7(a), asteartea

BFA 2021: Enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak


EKIMEN EKINTZAILEEN SUSTAPENA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntzak, lehenengo urtean zehar, 2020ko urriaren 13tik 2021eko irailaren 30era bitartean sortu den enpresa bat martxan jartzeko eta horren funtzionamendurako, enpresaren forma juridikoa gorabehera.

Onuradunak:

Honako hauek eskuratu ahalko dituzte atal honetan ezarritako laguntzen onurak: Bizkaiko Lurralde Historikoko nortasun juridikoko enpresek (banakako enpresaburuak eta profesionalak barne), ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek. Horretarako, baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Jarduera ekonomikoetan alta hartuta egotea, 2020ko urriaren 13tik 2021eko irailaren 30era Bizkaiko Foru Ogasunean bitartean, egun biak barne.
  • Egoitza soziala eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Eta, era berean, lantokia ere lurralde horretan izatea.
  • Alta ematen zaion jarduera ekonomikoa zuzenean lotuta egon behar da aurkeztutako negozio-planarekin.
  • Erakunde onuradunaren sustatzaileetako bat gutxienez:
    • Egoitza gutxienez 3 hilabete jarraian Bizkaian izatea eta ekonomia-jardueraren altaren aurre-aurrekoak.
    • Egiaztatu behar du langabezia, enplegu-hobekuntza (betiere, lan-kontratuak ez badu gainditzen hitzarmenean ezarritako lanaldiaren % 40) edo aldi enplegu-erregulazioko espediente batek edo enpleguerregulazioko espediente batek eraginda dagoela enpresak ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman aurretik.
    • Eta autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta ematea, 2020ko urtarrilaren 13tik urriaren 2021eko irailaren 31a arteko epean, egun biak barne. Azken baldintza hori ez zaie eskatuko elkartutako langile-kooperatibei, ezta lan-sozietateei ere, baldin eta araubide orokorrean sartuta badaude.
  • Eta, gainera, sustatzaileetako batek, aurreko puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituenak, banakako prestakuntza eta aholkularitza egin behar izan du diru-laguntzen dekretuan baimendutako erakunde batean (77/2021 Dekretua).
Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak bidaltzeari dagokionez, pertsona sustatzaile batek ezingo du inola ere enpresa-proiektu baten baino gehiagotan parte hartu. 2019 edo 2020 urtean programa hauetako diru-laguntza baten adjudikaziodun gertatu diren enpresek ezin izango dute parte hartu, ezta enpresa horien sustatzaileek ere.

Laguntza mota:

Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.

Diru-laguntzaren justifikazioa:

Ekonomia-jardueretan alta eman eta ondoko urtean zehar (urte bat, gehienez ere) Gizarte Segurantzan, autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean egiten diren kotizazioen ordainketen egiaztagiriak aurkeztuta egingo da.

Diru-laguntzaren zenbatekoa:

Diru-laguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da entitate onuradun bakoitzeko. Prestakuntza-ikastaroa eta aholkularitza egin ez duen baina Dekretuan ezartzen diren baldintza guztiak betetzen dituen bazkide edo sustatzaile bakoitzeko 2.000 euro igo ahalko da zenbateko hori; gehienez ere, bost bazkide edo sustatzaile. Erakunde onuradun bakoitzak gehienez jaso dezakeen diru-laguntza: 15.000 euro.

Eskabideak:

Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Enplegua, Gizarte Inklusioa eta berdintasuna sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira https://web.bizkaia.eus/eus/hasiera “izapideak”en bidez.. Horretarako, beharrezkoa da sinadura elektronikoa izatea edo BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egotea.

Eskatzeko epea:

Eskabideak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 6an hasiko da, 8:00etan, eta 2021eko urriaren 1ean amaituko da, 13:30ean.

Informazio gehiago eta Loturak:

Informazioa: Programaren telefono zenbakia: 94 406 80 08
Informazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren orrian
Laguntzaren Fitxa Teknikoa

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2021(e)ko uztailaren 6(a), asteartea

Zorpetzea murrizteko laguntzak: COVID 19

AUTONOMOEI (ENPRESABURUEI ETA PROFESIONALEI) ETA ENPRESEI SEKTORE PRIBATUAREN KAUDIMENARI LAGUNTZEKO ETA ZORPETZEA MURRIZTEKO ZUZENEKO LAGUNTZAK


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Xedea:

Autonomoen eta enpresen 2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratu-konpromisoen ondorioz 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean sortu diren eta egun horretan ordaindu gabe jarraitzen duten zor-obligazioak ordaintzeko emango dira, bai eta obligazio horiei, hornitzaileei eta bestelako hartzekodun finantzario eta ez-finantzarioei dagozkien ordainketak egiteko eta baita estali gabeko kostu finkoak ordaintzeko ere.

Ordaintzeko modua:

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta ordainketa bakarrean ordainduko dira.

Laguntza-lerroak:

  • 1. lerroa: 3.000 euro gehienez
  • Baldintzak:
    • 2019ko eta 2020ko ekitaldietan I. eranskineko EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana, eta horietakoren bat egin izana eskabidea aurkezten den egunean.
    • Egoitza fiskala EAEn izatea.
    • Banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak, eta PFEZko errenten esleipenean dauden erakundeak.
    • 2019ko edo 2020ko baliokidetasun-errekarguaren araubide sinplifikatua edo araubide berezia, jardueraren batean.

  • 2. lerroa: Eragiketa-bolumenaren beherakadaren arabera:
  • Baldintzak:
    • 2019ko eta 2020ko ekitaldietan I. eranskineko EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana, eta horietakoren bat egin izana eskabidea aurkezten den egunean.
    • Egoitza fiskala EAEn edo, egoiliarrak ez badira, establezimendu iraunkorra EAEn izatea.
    • Banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak, eta 2020an zerga-baterakuntzako araubidean sozietateen gaineko zergan tributatzen ez duten erakundeak.
    • 2020ko eragiketen bolumena 10 milioi eurokoa edo hortik beherakoa izatea.
    • BEZaren edozein araubide, 2019ko edo 2020ko araubide sinplifikatua izan ezik. 2019an edo 2020an baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian badago, lerro hau edo 1. lerroa aukeratu ahal izango du.
    • 2019ko jardueraren emaitza positiboa.
    • 2020ko BEZaren edo zeharkako zerga baliokidearen eragiketa-bolumenaren beherakada, 2019ko datuekin alderatuta, % 30etik gorakoa, jarduera guztietan.

  • 3. lerroa: Eragiketa-bolumenaren beherakadaren arabera:
  • Baldintzak:
    • 2019ko eta 2020ko ekitaldietan I. eranskineko EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana, eta horietakoren bat egin izana eskabidea aurkezten den egunean.
    • Egoitza edo establezimendu iraunkorra EAEn izatea, edo EAEtik kanpo, lurralde horretan jarduten badute.
    • Banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak, 2020an zerga-baterakuntzako araubidean sozietateen gaineko zergan zergak ordaintzen dituzten erakundeak eta taldeak.
    • 2020an 10 milioi eurotik gorako eragiketa-bolumena, 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-baterakuntzako erregimenean dauden taldeak izan ezik.
    • 2019ko jardueraren emaitza positiboa.
    • 2020ko BEZaren edo zeharkako zerga baliokidearen eragiketa-bolumenaren beherakada, 2019ko datuekin alderatuta, % 30etik gorakoa, jarduera guztietan.

Laguntzen mugak:

  • 1. Lerroa: Gehienez 3.000 euro.
  • 2. eta 3. Lerroak:
    • Gehienez 10 langile dituztenen kasuan, 2020an, 2019arekin alderatuta, eragiketen bolumenean izandako %30 baino gehiagoko beherakadaren zenbatekoaren %40.
    • 10 langile baino gehiago dituztenen kasuan, 2020an, 2019arekin alderatuta, eragiketen bolumenean izandako %30 baino gehiagoko beherakadaren zenbatekoaren %20.
    • Gehieneko laguntza ezin izango da 4.000 eurotik beherakoa izan, ezta 200.000 eurotik gorakoa ere.

Laguntzen xedea:

Ematen diren laguntzak helburu jakinak betetzeko izango dira, eta 2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratu-konpromisoen ondorioz 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean sortu diren eta egun horretan ordaindu gabe jarraitzen duten zor-obligazioak ordaintzeko emango dira, bai eta obligazio horiei, hornitzaileei eta bestelako hartzekodun finantzario eta ez-finantzarioei dagozkien ordainketak egiteko eta estali gabeko kostu finkoak ordaintzeko ere.

Estali gabeko kostu finkotzat hartuko dira diruz lagundu daitekeen aldian (2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean) sortutako eta enpresak jasan beharreko kostu finkoak, ekoizpen-maila edozein izanik ere, baldin eta aldi horretan etekinei egindako ekarpenak (diru-sarrerak ken kostu aldakorrak) eta beste funts batzuek (hala nola aseguruek edo aldi baterako laguntza-neurriek) kostu horiek estaltzen ez badituzte. Besteak beste, estali gabeko kostu finkotzat hartuko dira eskuratutako laguntzaren eraginpeko jarduerari dagozkion energia-hornidurarako eta potentzia-aldaketarako kostuak, soldata-kostuak eta nahitaezko gizarte-aseguruak, baldin eta zuzenbidean onartutako fakturen edo bestelako egiaztagirien bidez jasan behar baditu interesdunak.

Finantza-entitate baten bidez egindako ordainketak baino ez dira onartuko, eta justifikatutako ordainketak ezinbestean agertu behar dira banku-kontuan eta ordainketa-agirian; gainera, onuradunari justifikazio-prozeduran eskatu ahalko zaizkio.

Eskabideak:

Deialdian jasotako eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta prozedurazko gainerako izapide eta kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez baino ezingo dira egin. Eskabide-eredua, eskabideak betetzeari eta izapidetzeari buruzko argibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak egoitza elektronikoan daude eskuragarri, web-orri honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/1200901

Eskatzeko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 5eko 09:00etan hasi eta 2021eko uztailaren 30eko 12:00etan amaituko da.

Informazio gehiago:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2021(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

NIK GERNIKAN bonoak 2021

NIK GERNIKAN BONOAK 2021

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gernika-Lumoko Udalak bono kanpaina bat abiarazi du herriko merkataritzan kontsumoa sustatzeko.

Zer enpresak parte har dezakete?


Nola egiten da inskripzioa?

Establezimenduek izena emateko fitxa bete eta Gernika-Lumoko merkatarien elkartearen bulegoan entregatu beharko dute (Merkatu Plaza, 17. postua) edo posta elektronikoz bidali gernikakoelkartea@gmail.com helbidera.

Atxikitze-eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
  • EJZn alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Banku-kontuaren titulartasunaren egiaztagiria (libretaren kopia, entitatearen ziurtagiria, ordainagiria).

Nola lortzen dira bonoak?

  • MERKATARITZA-BONOAK: NIK GERNIKAN Merkataritza bonoak Gernika-Lumoko Turismo Bulegoan erosten dira (Artekalea, 8).
    NIK GERNIKAN saltokiko bono bakoitzaren erosketa-balioa 30 eurokoa izango da, eta erosleak 20 euro ordainduko ditu bono bakoitzeko.

  • OSTALARITZA-BONOAK: NIK GERNIKAN ostalaritza bonoak zuzenean erosten dira kanpainari atxikitako establezimenduetan. Bakoitzak 200 bono jasoko ditu.
    NIK GERNIKAN ostalaritza bono bakoitzaren erosketa-balioa 5 eurokoa izango da, eta erosle bakoitzak 2 euro ordainduko ditu bono bakoitzeko.


Pertsona bakoitzak NIK GERNIKAN Merkataritza bi bono erosi ahal izango ditu gehienez; ostalaritzako bonoen kasuan, ez dago erabili ahal izango diren gehieneko bonorik.

Nola trukatzen dira bonoak?

MERKATARITZA:
Bezeroek bono bat emango dute gutxienez 30 euroko salmenta-tiket bakoitzeko. Saltokiak 30 euro horiek deskontatuko ditu egin beharreko ordainketatik.

OSTALARITZA:
Bezeroek lokalean bertan eskatuko dituzte bonoak, baldin eta tiketak gutxienez 5 euro balio badu. Tiketa 10 euro edo gehiagokoa bada, gehienez bi bono erabili ahal izango dira tiket bakoitzeko. Establezimenduak 3 euro deskontatuko ditu bono bakoitzeko egin beharreko ordainketatik.

Kanpainaren egutegia

Bonoak maiatzaren 3an jarriko dituzte salgai eta 2021eko ekainaren 30era arte erabili ahal izango dira.

Kontsumitzaileei ez die inolaz ere dirurik itzuliko erosketaren zenbatekoaren eta bonoaren balioaren arteko aldearen gainean.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2021(e)ko apirilaren 1(a), osteguna

EuskadiTurismoBono

EUSKADI TURISMO BONOA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Xedea:

Euskadiko turismo-, sukaldaritza- eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumoa piztea du helburu «Euskadi Turismo Bonuak», sektoreko langile autonomoak, mikroenpresak eta ETEak indartzen, haien jarduera dinamizatzen eta tokiko nahiz eskualdeko eremuan duten eragina sustatzen laguntzeari begira.


Onuradunak:

18 urtetik gorakoek gozatu ahalko dute bonuez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan bizi direnek nahiz kanpotik bisitan etorritakoek.

Bono-motak:

  • Ostalaritza-bonoa.
  • Sukaldaritza-bonoa.
  • Interes Turistikoko Jarduerak Bonoa.
  • Ostatu-bonoa.

Bonoen balioak:

Deskontu-bonuek hiru balio ezberdin izango dituzte (5, 10 edo 20 euro), egindako erosketaren arabera (20, 40 edo 60 euroko erosketak).
  • 5 eta 10 euroko deskontu-bonuak 20 eta 40 euroko gutxieneko erosketetan aplikatu ahalko dira, hurrenez hurren, ostalaritzako, sukaldaritzako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan.
  • 20 euroko deskontu-bonua, berriz, 60 euroko gutxieneko erosketetan aplikatu ahalko da, ostatatze-establezimenduetan.
Pertsona bakoitzak, gehienez ere, 40 euroko balioa deskontatu ahalko du deskontu-bonuen bidez. Eta, fakturako eta establezimenduko, bi deskontu-bonu bakarrik aplikatu ahalko dira.

Enpresa parte-hatzaileak:

Honako establezimendu, enpresa eta profesional hauek atxiki daitezke programara:
  • Ostatatze-establezimenduak (nekazaritza-turismoko establezimenduak, landetxeak, aterpetxe turistikoak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotelak).
  • Turismo-gidak.
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak: bidaia-agentziak eta bidaia-antolatzaileak.
  • Sukaldaritza- eta ostalaritza-establezimenduak (jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak).
  • Natura-inguruneko kirol-jardueretako enpresak; hala nola, turismo aktiboa eta abentura-turismoa.
  • Ibilbide turistikoak egiten dituzten garraio-enpresak.
  • Kultura-, gastronomia- eta natura-ondarea jendarteratzen duten enpresak.
  • Jolaserako zentroak.
Atxikitako establezimenduek eta enpresek honako hauek egin beharko dituzte, nahitaez:
  • Beste erakunde batzuekiko betebehar formal eta ekonomikoak bete (hala nola, Gizarte Segurantzarekikoak edo foru-ogasunekikoak).
  • Programaren publizitate-materialak jaso eta jarri.
  • Erosleei dirua eskudirutan ez itzuli.

Egutegia:

  • Bonuen trukea abian jartzea: 2021eko apirilaren 13tik abenduaren 31ra.
  • Kanpainaren amaiera eta bonuen trukea: 2021eko abenduaren 31n.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena

ON EGIN BONOA: Erosi tokiko produktua eta aurkitu non sortu den

ON EGIN BONOAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Zer da ON EGIN BONOA?

On Egin bonoen programa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta kalitate berezia duten Euskadiko produktuen kontsumoa bultzatzea eta ostatu turistikoei laguntzea du helburu. Pizgarri- eta sustagarri-programa hau euskal herritar guztiei zuzenduta dago, eta deskontu-bonoen bidez egituratzen da. Bono horiek proiektuari atxikitako Euskadiko ostatu turistikoetan erabili behar dira.

Zer onura dakarzkit?


On Egin bonoak 50 euroko deskontua eskaintzen dizu Euskadiko ostatu turistikoetan, 100 euro gastatuz gero kalitatezko produktuetan.

Programan parte hartzeko, kontsumitzaileak gutxienez 100 euro gastatu behar ditu kalitate berezia duten Euskadiko produktuetan edo Basque Wine markako produktuetan kanpainari atxikitako Euskadiko establezimendu komertzial eta online salmenta-kanal jakin batzuetan. Bakoitzak gehienez bi bono jaso ahal izango ditu bere NAN zenbakiari lotuta. Bono horiek ez dira metagarriak (bono bat egonaldiko).

Bonoak banatu ahal izateko, erabilgarri egon behar du programari esleitutako aurrekontuak. Hala, funts horiek agortuz gero, amaitu egingo da programa, eta ez da egongo aukerarik bonoak lortzeko.

Nola lor dezaket?

Kalitatezko produktuak erosita, programari atxikitako establezimenduetako batean: ESTABLEZIMENDUEN ZERRENDA

Non erabil dezaket?

Programari atxikitako ostatuetako batean: OSTATUEN ZERRENDA

ON EGIN BONOA lortzeko eta erabiltzeko urratsak

  • Aukeratu atxikitako establezimendua eta egin erosketa.
  • Bidali zure datuak eta faktura webgunearen bidez.
  • Deskontu-bonoa jasoko duzu.
  • Erabili bonoa atxikitako establezimenduetako batean.

Programaren epeak

  • Martxoak 22: saltokiek eta turismo-ostatuek programari atxikitzeko epearen hasiera.
  • Apirilak 19: egun horretatik aurrera egiten diren erosketak promozioan sartuko dira.
  • Maiatzak 22: saltokiek eta turismo ostatuek atxikitzeko epearen amaiera.
  • Ekainak 1: bonuak erabiltzeko epearen hasiera.
  • 2021eko abenduak 31: bonuak lortzeko epearen amaiera.
  • 2022ko abenduak 31: bonuak erabiltzeko epearen amaiera.

Lotutako produktuak

  • Txakolinaren jatorri-deiturak: Arabako Txakolina BJD, Getariako Txakolina BJD eta Bizkaiko Txakolina BJD.
  • Errioxa elaboratzaile Jatorri Deitura Kalifikatuaren Mahasti berezietako ardoak. Arabako Errioxan edo Arabako Errioxako “udalerriko ardoak” edo ardoak. Arabako Errioxan egindako Cava Jatorri Deitura Babestua duten ardoak.
  • Idiazabal Jatorri Deitura Babestua duten gaztak.
  • Eusko Labela edo Eusko Label lehengaiekin egindako produktuak.
  • Euskadiko nekazaritzako elikagaien produktu ekologikoak.
  • Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko sagardoa.
  • Basque Beer markapean babestutako produktuak.

Informazio gehiago

943543015
ON EGIN BONOAren orrian informazioa


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2021(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

Eusko Jaurlaritza: Euskal turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak

EUSKAL TURISMO-SEKTOREARI EUSTEKO 2021EKO LAGUNTZAK

https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2019/01/ico-empresas-y-emprendedores-2019.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Euskal sektore turistikoa babestea eta zuzenean euskarri ekonomikoa ematea, COVID-19ren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien eragina minimizatzeko.

Onuradunak:

EAEko turismo-sektoreko ETEak eta autonomoak, jarduera hauek dituztenak:
  1. Turismo-ostatuko establezimenduak. Ostalaritza-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.
  2. Erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen titular juridikoak, besteren konturako langile-taldea dutenak.
  3. Bitartekaritzako turismo-enpresak.
  4. Garraio turistikoko enpresak.
  5. Turismo aktiboko enpresak.
  6. Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  7. Turismo-gidak.
Beste baldintza batzuk:
  • Enpresaren helbide fiskal eta sozialak eta lantokiak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dute.
  • COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu ondoren hartutako neurrien ondorioz, haren jarduera kaltetu behar izan da.
  • Enpresa eskatzaileak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan benetan alta emanda egon beharko du 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen.

Laguntzak:

Turismo-ostatuetako establezimenduak, erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen pertsona juridiko titularrak, turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak eta turismo-gidak:
  • 1 eta 3 langile bitarteko establezimenduak: 6.000 euro.
  • 4 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 9.000 euro.
  • 10 eta 49 langile bitarte dituzten establezimenduak: 12.000 euro.
  • 49 langiletik gorako establezimenduak: 15.000 euro.
Bitartekaritzako turismo-enpresentzat:
  • 1 eta 3 langile bitarteko establezimenduak: 10.000 euro.
  • 4 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 12.000 euro.
  • 10 eta 49 langile bitarte dituzten establezimenduak: 15.000 euro.
  • 49 langiletik gorako establezimenduak: 20.000 euro.

Eskaerak:

Eskabideak online aurkeztu beharko dira horretarako prestatutako web-orrian: ESTEKA

Eskatzeko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 24ean, goizeko bederatzietan, amaituko da.

Estekak:

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 945062130
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren orrian
Maiz egiten diren galderen liburuxka
Araudia


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: