2021(e)ko apirilaren 1(a), osteguna

EuskadiTurismoBono

EUSKADI TURISMO BONOA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Xedea:

Euskadiko turismo-, sukaldaritza- eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumoa piztea du helburu «Euskadi Turismo Bonuak», sektoreko langile autonomoak, mikroenpresak eta ETEak indartzen, haien jarduera dinamizatzen eta tokiko nahiz eskualdeko eremuan duten eragina sustatzen laguntzeari begira.


Onuradunak:

18 urtetik gorakoek gozatu ahalko dute bonuez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan bizi direnek nahiz kanpotik bisitan etorritakoek.

Bono-motak:

  • Ostalaritza-bonoa.
  • Sukaldaritza-bonoa.
  • Interes Turistikoko Jarduerak Bonoa.
  • Ostatu-bonoa.

Bonoen balioak:

Deskontu-bonuek hiru balio ezberdin izango dituzte (5, 10 edo 20 euro), egindako erosketaren arabera (20, 40 edo 60 euroko erosketak).
  • 5 eta 10 euroko deskontu-bonuak 20 eta 40 euroko gutxieneko erosketetan aplikatu ahalko dira, hurrenez hurren, ostalaritzako, sukaldaritzako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan.
  • 20 euroko deskontu-bonua, berriz, 60 euroko gutxieneko erosketetan aplikatu ahalko da, ostatatze-establezimenduetan.
Pertsona bakoitzak, gehienez ere, 40 euroko balioa deskontatu ahalko du deskontu-bonuen bidez. Eta, fakturako eta establezimenduko, bi deskontu-bonu bakarrik aplikatu ahalko dira.

Enpresa parte-hatzaileak:

Honako establezimendu, enpresa eta profesional hauek atxiki daitezke programara:
  • Ostatatze-establezimenduak (nekazaritza-turismoko establezimenduak, landetxeak, aterpetxe turistikoak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotelak).
  • Turismo-gidak.
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak: bidaia-agentziak eta bidaia-antolatzaileak.
  • Sukaldaritza- eta ostalaritza-establezimenduak (jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak).
  • Natura-inguruneko kirol-jardueretako enpresak; hala nola, turismo aktiboa eta abentura-turismoa.
  • Ibilbide turistikoak egiten dituzten garraio-enpresak.
  • Kultura-, gastronomia- eta natura-ondarea jendarteratzen duten enpresak.
  • Jolaserako zentroak.
Atxikitako establezimenduek eta enpresek honako hauek egin beharko dituzte, nahitaez:
  • Beste erakunde batzuekiko betebehar formal eta ekonomikoak bete (hala nola, Gizarte Segurantzarekikoak edo foru-ogasunekikoak).
  • Programaren publizitate-materialak jaso eta jarri.
  • Erosleei dirua eskudirutan ez itzuli.

Egutegia:

  • Bonuen trukea abian jartzea: 2021eko apirilaren 13tik abenduaren 31ra.
  • Kanpainaren amaiera eta bonuen trukea: 2021eko abenduaren 31n.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina