2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena

ON EGIN BONOA: Erosi tokiko produktua eta aurkitu non sortu den

ON EGIN BONOAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Zer da ON EGIN BONOA?

On Egin bonoen programa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta kalitate berezia duten Euskadiko produktuen kontsumoa bultzatzea eta ostatu turistikoei laguntzea du helburu. Pizgarri- eta sustagarri-programa hau euskal herritar guztiei zuzenduta dago, eta deskontu-bonoen bidez egituratzen da. Bono horiek proiektuari atxikitako Euskadiko ostatu turistikoetan erabili behar dira.

Zer onura dakarzkit?


On Egin bonoak 50 euroko deskontua eskaintzen dizu Euskadiko ostatu turistikoetan, 100 euro gastatuz gero kalitatezko produktuetan.

Programan parte hartzeko, kontsumitzaileak gutxienez 100 euro gastatu behar ditu kalitate berezia duten Euskadiko produktuetan edo Basque Wine markako produktuetan kanpainari atxikitako Euskadiko establezimendu komertzial eta online salmenta-kanal jakin batzuetan. Bakoitzak gehienez bi bono jaso ahal izango ditu bere NAN zenbakiari lotuta. Bono horiek ez dira metagarriak (bono bat egonaldiko).

Bonoak banatu ahal izateko, erabilgarri egon behar du programari esleitutako aurrekontuak. Hala, funts horiek agortuz gero, amaitu egingo da programa, eta ez da egongo aukerarik bonoak lortzeko.

Nola lor dezaket?

Kalitatezko produktuak erosita, programari atxikitako establezimenduetako batean: ESTABLEZIMENDUEN ZERRENDA

Non erabil dezaket?

Programari atxikitako ostatuetako batean: OSTATUEN ZERRENDA

ON EGIN BONOA lortzeko eta erabiltzeko urratsak

  • Aukeratu atxikitako establezimendua eta egin erosketa.
  • Bidali zure datuak eta faktura webgunearen bidez.
  • Deskontu-bonoa jasoko duzu.
  • Erabili bonoa atxikitako establezimenduetako batean.

Programaren epeak

  • Martxoak 22: saltokiek eta turismo-ostatuek programari atxikitzeko epearen hasiera.
  • Apirilak 19: egun horretatik aurrera egiten diren erosketak promozioan sartuko dira.
  • Maiatzak 22: saltokiek eta turismo ostatuek atxikitzeko epearen amaiera.
  • Ekainak 1: bonuak erabiltzeko epearen hasiera.
  • 2021eko abenduak 31: bonuak lortzeko epearen amaiera.
  • 2022ko abenduak 31: bonuak erabiltzeko epearen amaiera.

Lotutako produktuak

  • Txakolinaren jatorri-deiturak: Arabako Txakolina BJD, Getariako Txakolina BJD eta Bizkaiko Txakolina BJD.
  • Errioxa elaboratzaile Jatorri Deitura Kalifikatuaren Mahasti berezietako ardoak. Arabako Errioxan edo Arabako Errioxako “udalerriko ardoak” edo ardoak. Arabako Errioxan egindako Cava Jatorri Deitura Babestua duten ardoak.
  • Idiazabal Jatorri Deitura Babestua duten gaztak.
  • Eusko Labela edo Eusko Label lehengaiekin egindako produktuak.
  • Euskadiko nekazaritzako elikagaien produktu ekologikoak.
  • Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko sagardoa.
  • Basque Beer markapean babestutako produktuak.

Informazio gehiago

943543015
ON EGIN BONOAren orrian informazioa


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina