Covid-19 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Covid-19 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

COVID 19 neurriak: denda eta ostalaritzarako murrizketak

ITXITURA PERIMETRALAK, KUTSADURA-INTZIDENTZIA ETA BESTE MUGA BATZUK COVID 19

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Pandemiaren bilakaerak eta kutsatze-datuek eragin handia dute merkataritzan eta ostalaritzan.

Datu horien aldakortasunaren aurrean, honako hauek dira sektore horiei eragiten dien informaziorako estekak:

COVID-19 datuak Euskadin


Udalerriei buruzko informazioa (ostalaritza itxita duten udalerriak)

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2021/02/9ko ebazpenak eten egin du eremu gorriko udalerrietan ostalaritza ixteko betebeharra. Beraz, neurri berriak aldarrikatu arte, ostalaritzak honako muga hauekin ireki dezake:
  • Irekiera ordutegia 6:00etatik 20:00etara.
  • Eskaerak jasotzeko azken ordua: 21:00.
  • Etxean entregatzeko azken ordua: 22:00.
  • Barneko edukiera %50era murriztuta.
  • Mahai desberdinetan eserita dauden pertsonen arteko distantzia, gutxienez metro eta erdikoa.
  • Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.
  • Mahai bakoitzak gehienez 4 pertsona hartzea.

Ohiko galderak

Arauak

4/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa

44/2020 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa

1/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2020(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

Ostalaritza-sektorerako diru-laguntzak 2020

OSTALARITZA-SEKTORERAKO LAGUNTZAK 2020


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntza honen helburua da tabernen, jatetxeen eta antzekoen zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arintzea; izan ere, jarduera horiek eten egin dira lehendakariaren 38/2020 Dekretua argitaratzearen ondorioz. Dekretu horren bidez, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetako pertsonen zerbitzurako erabateko itxiera zehazten da.

Erakunde onuradunak:

EAEn kokatutako ETEak, jarduera nagusia hauetakoren bat dutenak:

«Janari- eta edari-zerbitzuak», Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko «I» sekzioan bildutako jarduerak:
  • EJSN 56 dibisioa: janari- eta edari-zerbitzuak.
  • EJSN 561 taldea: jatetxeak eta janari-postuak.
    • EJSN 5610 klasea: jatetxeak eta janari-postuak, salbu eta jardueraren xede nagusia bada janaria etxera eramateko banaketa edo zerbitzua.
  • EJSN 563 taldea: edari-establezimenduak.
    • EJSN 5630 mota: edari-establezimenduak eta, gainera, dantza-aretoak edo diskotekak.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Laguntzen kopurua:

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskaeraren xede den establezimenduan edo lantokian 2020ko urriaren 25ean (alarma-egoera deklaratu zenean) alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honen arabera:
  • 1-3 langileko establezimenduak: 3.000 euro.
  • 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro.
  • 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro.
Kasu guztietan, langileen guztizko zenbaketak autonomoak zein soldatapekoak hartuko ditu barruan.

Tramitazioa:

  • Aurrez aurreko tramitazioa: Eskabidea online egitan da eta zuzenean bulegoetan aurkeztuko da, aurretiko hitzordua eskatu behar da eskabideak entregatzeko: ESKABIDEA
  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da: LOTURA


Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2020ko abenduaren 10ean amaituko da.

Loturak:


Arautegiko loturak:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2020(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

COVID-19: Protokoloak eta dokumentuak

PROTOKOLOAK: COVID-19

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

MERKATARITZA

Merkataritza protokoloa: Eusko Jaurlaritza

Merkataritza protokoloa: Espainiako Gobernua

OSTALARITZA

Ostalaritzako protokoloa: Eusko Jaurlaritza

Ostalaritzako protokolo: Basque Culinary Center (es)

GIZARTEA

Osakidetza: Urruntzeko kartela A2

Osakidetza: Urruntzeko kartela A3


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

Covid-19 %0ko MAILEGUAK

EUSKO JAURLARITZA: COVID-19 MAILEGUAK %0EAN

https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2020/04/prestamos-al-0-covid-19.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Eusko Jaurlaritzak premiazko partida bat mobilizatu du, Covid19 izenekoa, 25 milioi eurokoa.

Mailegu hauek Elkargiren bidez eska daitezke, laguntza hauek kudeatzeaz arduratzen den erakundea.

MAILEGUEN BALDINTZAK

AUTONOMOAK

  • Tasa: Euribor + %0
  • Zenbatekoa: 5.000€tik 50.000€ arte
  • Epea: 5 urte (gabealdia 1 + 4)
  • Urteko komisioa: %0,375
  • Irekiera komisioa: %0,25
  • Partizipazio sozialen, %2 harpidetza

ETE-ak

  • Tasa: Euribor + %0
  • Zenbatekoa: 5.000€tik 1.000.000€ arte
  • Epea: 5 urte (gabealdia 1 + 4)
  • Urteko komisioa: %0,375
  • Irekiera komisioa: %0,25
  • Partizipazio sozialen, %2 harpidetza

MAILEGUA NON ESKATU:

ELKARGIn

MAILEGUA NOLA ESKATU:

ESKAERA-ERABILTZAILEAREN ESKULIBURUA (Gaztelaniaz)
BIDEOTUTORIALA (Gaztelaniaz)

INFORMAZIO GEHIAGO:

https://www.elkargionline.com/

Informazio-liburuxka

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Covid-19 GABEALDIAK MAILEGUETAN

EUSKO JAURLARITZA: COVID-19 GABEALDIAK MAILEGUETAN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Eusko Jaurlaritzak premiazko partida bat mobilizatu du, Covid19 izenekoa, 25 milioi eurokoa.

Gabealdi programa honen bidez, zure maileguak ordaintzeko epea luzatu ahal izango duzu.

Zure negoziorako mailegua baduzu, amortizazioa eten ahal izango duzu denbora batez, horrek ordaindu beharreko kuota murrizteko aukera emango dizu. Programa hau erabil dezakezu zure bankuarekin gabealdi hori negoziatzeko.

GABEALDIEN BALDINTZAK

ETE eta AUTONOMOAK

  • Iraupena: 6/12 hilabete artekoa datozen epemuga duten ordainketentzat
  • Kostea: %0,30-eko komisioa

GABEALDIA NON ESKATU:

ELKARGIn
Telefonoa: 944 238 228
e posta: comercialbizkaia@elkargi.es

INFORMAZIO GEHIAGO:

https://www.elkargionline.com/

Informazio-liburuxka

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Gernika-Lumo: Alarma-garaian irekitako dendak

BERROGEIALDIAN GERNIKA-LUMON IREKITAKO DENDAK

https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2020/03/gernika-lumo-tiendas-abiertas-en_25.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Une korapilatsu hauetan, garrantzitsua da gogoratzea badagoela jendea gu artatzeko lanean jarraitzen duena, eta ez zaigula ezer falta. Auzokideak dira, lagunak, gu zerbitzatzeko gaixotasunaren eraginpean dauden senideak.

Dendak irekitzen dituzten merkatariak dira, gure elikagaiak eta botikak erosi ahal izateko.

Hau da Gernika-Lumon funtzionatzen ari direnen zerrenda; zure denda zerrendan ez badago, ez izan zalantzarik jakinarazteko, bertan sartzeko.

SEKTOREA HELBIDEA TELEFONOA OHARRAK
OSASUNA
BOTIKAK
Farmazia ElejagaSan Bartolomé, 21946255968
Farmacia lda. B. IzaguirreMestikabaso, 19946256324
Farmacia lda. Mc Vitoria IzaguirreOcho de enero, 5946250990
Farmacia lda. M.T. OmaetxebarriaAlondegia, 2946250885
Farmacia lda. Mc Vitoria IzaguirreOcho de enero, 5946250990
Farmazia ldo. R. Boyra NaveaArtekalea, 1946251176
Farmacia ldos. L.M. Dominguez y A. DominguezDon Tello, 7946251109
Pharmakotegia - lcda. Araiz ArginzonizDon Tello, 4946253861
OPTIKAK
Arrien optikaUrkieta, 10946256363Telefonoz ematen dute arreta
Optika ArejitaDon Tello, 2946250231Telefonoz ematen dute arreta
Optika ArgiaOcho de enero, 7946250805Telefonoz ematen dute arreta
Optika EgurenDomingo Bernaola, 1946250323Goizez eta telefonoz ematen dute arreta
ORTOPEDIAK
UGALDESan Juan, 3946257097Goizez baino ez
PARAFARMAZIA
LOREDERBarrenkalea, 2946251154
DIETETIKA
Dietetika OMAGOOcho de enero, 10946256171Goizez eta telefonoz ematen dute arreta
ELIKADURA
ARRAINDEGIAK
GOROSTIZAJuan Calzada, 28946251569
Hermanas Sánchez MerinoMerkatu Plaza946251897
ONKAIAIndustria, 3678777000
FRUTA-DENDAK
CENIPablo Picasso, 3946241290Ordutegi murriztua
Frutería AnaSan Bartolomé, 1946258405
LoioleneSan Juan, 11946252691
PinillaSan Roke, 1Goizez baino ez
HARAGI-DENDAK
Anaiak harategiaSan Bartolomé, 23664542932
Arategia SandalioAndra Mari946250841
Carniceria Andres/GoyoSan Roke, 5946250731
Charcutería PepiMerkatu Plaza608001428Goizez baino ez
Eguarditza harategiaDon Tello, 5946250148
Gerrikagoitia baserriko okelaDon Tello, 9946252212
Harategia JavierSan Roke, 1946250690
Harategia Jesus MªEnrique Amurrio, 2946250380
Koldo frutadenda txarkuteriaDon Tello, 2946252832
Iturbe AnaiakMerkatu Plaza946255231
Iturbe AnaiakUrkieta, 2
Izaskun harategiaJuan Calzada, 58
JANARI-DENDAK
EKO BIDE produktu ekologikoakBarrenkalea, 1946251585
SAN ISIDRO koopBekoibarra, 25946250320
URDAIBAIKO PLAZAAndra Mari696871435Goizez baino ez
MAKAILOAK
ETXEKOFernando Abaunza, 1946257376Goizez baino ez
URRUTXUAMerkatu Plaza946255943Ordutegi murriztua
OKINDEGIAK
BERTIZOcho de enero, 3946241383
Errota ogitegiaJuan Calzada, 14946253054
Errota ogitegiaLurgorri, 15946253054
Mendiondo Berteiz ogitegiaJuan Calzada, 73946258078
Mundakako okindegiaArtekalea, 12946257327
Panadería LabakoaDon Tello, 11946258511
Panadería LabakoaDon Tello, 6946250944
QUOPSan Juan Ibarra, 6944061984
ZubialdeSan Bartolomé, 11946258596
SUPERMERKATUAK
BM URBAN ERCORECAJuan Calzada, 105A946256184
BM URBAN ERCORECASan Juan, 15946255008
CLARELDon Tello, 28
CLARELJuan Calzada, 29
DIA MARKETSaraspe plaza, 2
EROSKI CITYFernando Abaunza, 1946250384
FRUTADENDA KORTEZUBIDon Tello, 9946251491
HALAL carnicería fruteríaArtekalea, 6
NAGORETXEA AZOKAIparragirre, 18
UNICOAita Luis Villasante, 19946251339
EZINBESTEKO BESTE SALTOKI BATZUK
AHOLKULARITZA
Asesoría ZUBIAskatasuna, 5946257643
Gestoría CORIparragirre, 8946250633
GISER Asesores & ConsultoresSan Juan Ibarra plaza, 1944653647
IKERLEGOSan Juan, 2946255654
LANPYMEDon Tello, 17944650093
TORREALDAYCarlos Gangoiti, 28946270036
URRUTIA aholkularitzaBekoibarra, 13946271475
ALTZARIAK/DEKORAZIOA/ELEKTRIZITATEA
ALGELEKJuan Calzada, 73946256379Telefonoz ematen dute arreta
HIZER studioIparragirre, 1 655749538
ASEGURUAK
HARITZADon Tello, 2946250340
DROGUERIA/LURRIN-DENDAK
AMUTIODomingo Alegría plaza, 2946270061Zapatuak itxita
ESTANKOAK/PRENTSA/LIBURUAK/INPRENTAK
BEREZI liburudendaJuan Calzada, 14946256260
DEIKAR estankoaJuan Calzada, 11946254939
EIXU estudioaCarlos Gangoiti, 3946466079Telefonoz ematen dute arreta
ERRENTERIA estankoaSan Bartolomé, 3946256784
Imprenta GAUBEKABekoibarra, 15946250274
JAVI TABAKOAKSan Kristobal plaza, 6619585385
L DE CARLOS estankoaAdolfo Urioste, 2946250960
LADIS DESIGNIparragirre, 3946250515Telefonoz ematen dute arreta
OBABA liburuakIparragirre, 22946034473
SALEGI estankoaBarrenkalea, 6946252853
TELEKOMUNIKAZIOAK/INFORMATIKA/ETXETRESNAK
CAMBER CORDEVIIparragirre, 1946250446
ELECTRODOMÉSTICOS OJANGURENSan Juan, 3946251198
FAST MOBILEBarrenkalea, 6946122416
RK informatikaArtekalea, 7944650737
SYSBAT/EUSKALTELPablo Picasso, 1946270014
ITSASONTZIAK
COLIMBOGoikoibarra, 34946251145


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Autonomoen kuotak ordaintzeko diru-laguntzak

DIRU-LAGUNTZAK: AUTONOMOEN KUOTAK ETA ALOKAIRUAK

https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2020/03/subvenciones-para-el-pago-de-las-cuotas.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

 LanbideGobernu Kontseiluak, martxoaren 24an egindako bileran, banakako enpresaburuei eta autonomoei zuzendutako ezohiko laguntza-programa bat onartu zuen.

Lerro honek diruz lagunduko ditu Gizarte Segurantzako kotizazio-kuotak eta alokairu-errentak, gehienez 3.000 euro pertsonako.

Aurrekontua, guztira, 3 milioi eurokoa da.

Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak

  • Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, kasu bakoitzean, Gizarte Segurantzari edo derrigorrezko mutualitate profesionalei dagokienez, norberaren konturako langile gisa kotizazioa ordaindu beharrari lotutako kuotak. (Gastu hori ez da diruz lagundu ahal izango Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu dutenean).
  • Negozio-lokalen errentamendua, baldin eta lokala familia-etxebizitza baten parte ez bada eta lokalaren alokatzailearekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailara arteko erlazioa ez badago, edo alokatzaile gisa diharduen pertsona fisikoaren edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.

Onuradunak

(Baldin eta EAEn erroldatuak badaude, bizileku nagusia bertan badute eta enpresa-jarduera, sozialki eta fisikoki, Euskadin helbideratua badute, eta lantokia Euskadin bertan badute).
  • Enpresaburuak eta banakako profesionalak.
  • Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak osatzen dituzten bazkideak, baldin eta diru-laguntza norberaren izenean eskatzen bada.
Informazio gehiago: www.lanbide.euskadi.eus

Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea

Eskabide-orria www.lanbide.euskadi.eus-en dago eskuragarri.

Eskatzaileak ez badauzka beharrezko diren bitarteko elektronikoak, aukera izango du eskabidea Zerbitzu Zentraletan aurkezteko, edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein bulegotan.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 16an hasiko da eta 2020ko irailaren 30ean amaituko da.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: