Turismorako Diru-laguntzak 2020 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Turismorako Diru-laguntzak 2020 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

Ostalaritza-sektorerako diru-laguntzak 2020

OSTALARITZA-SEKTORERAKO LAGUNTZAK 2020


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntza honen helburua da tabernen, jatetxeen eta antzekoen zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arintzea; izan ere, jarduera horiek eten egin dira lehendakariaren 38/2020 Dekretua argitaratzearen ondorioz. Dekretu horren bidez, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetako pertsonen zerbitzurako erabateko itxiera zehazten da.

Erakunde onuradunak:

EAEn kokatutako ETEak, jarduera nagusia hauetakoren bat dutenak:

«Janari- eta edari-zerbitzuak», Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko «I» sekzioan bildutako jarduerak:
  • EJSN 56 dibisioa: janari- eta edari-zerbitzuak.
  • EJSN 561 taldea: jatetxeak eta janari-postuak.
    • EJSN 5610 klasea: jatetxeak eta janari-postuak, salbu eta jardueraren xede nagusia bada janaria etxera eramateko banaketa edo zerbitzua.
  • EJSN 563 taldea: edari-establezimenduak.
    • EJSN 5630 mota: edari-establezimenduak eta, gainera, dantza-aretoak edo diskotekak.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Laguntzen kopurua:

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskaeraren xede den establezimenduan edo lantokian 2020ko urriaren 25ean (alarma-egoera deklaratu zenean) alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honen arabera:
  • 1-3 langileko establezimenduak: 3.000 euro.
  • 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro.
  • 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro.
Kasu guztietan, langileen guztizko zenbaketak autonomoak zein soldatapekoak hartuko ditu barruan.

Tramitazioa:

  • Aurrez aurreko tramitazioa: Eskabidea online egitan da eta zuzenean bulegoetan aurkeztuko da, aurretiko hitzordua eskatu behar da eskabideak entregatzeko: ESKABIDEA
  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da: LOTURA


Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2020ko abenduaren 10ean amaituko da.

Loturak:


Arautegiko loturak:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

Euskal Turismo-sektorearentzako COVID-19 Laguntzak

EUSKAL TURISMORAKO COVID-19  LAGUNTZAK 2020 

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

COVID-19ren eragina murriztea eta turismo-jarduera lehenbailehen suspertzea erraztea.

Onuradunak:

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek turismoan kokatuta egon beharko dute:
  • Turismo-ostatuko establezimenduak.
  • Sukaldaritza-enpresak.
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak.
  • Turismo-garraioko enpresak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  • Turismo-gidak.
Erakunde eskatzaileak alta eraginkorra izan beharko du ekonomia-jardueren gaineko zergan alarma-egoera deklaratu aurretik.

Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak:

  1. Turismo-jarduera garatzen den lokal edo hiri-lursail bakarreko alokairuaren gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak alarma-egoera indarrean sartu zenetik, hots, 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
  2. Turismo-jarduera garatzen den lokala edo hiri-lursaila erostera zuzendutako hipoteka-maileguen nahiz mailegu pertsonalen kuotak (amortizazioa + interesak), ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
  3. 2020ko otsailaren 15aren ostean eta osasun-alarmako egoera indarrean sartu aurretik (2020ko martxoaren 14a) erositako produktu galkor edo freskoz hornitzeko erosketaren gastua.
  4. Honako gastu arrunt hauek:
    1. Hornidura energetikoen, telekomunikazio-zerbitzuen (telefonoa, internet) eta aseguru-primen gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
    2. COVID-19aren inpaktuari lotutako dirulaguntzak kudeatzeko eta aholku emateko kanpo-zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak, 150 eurora arte gehienez ere, alarma-egoera deklaratu zenetik agindu honen baitako laguntza-eskabidea aurkeztu arte.
    3. Ostalaritza- eta turismo-sektoreko legez eratutako elkarteen kide egiteko gastuak, tokikoak, eskualdekoak nahiz EAE mailakoak diren gorabehera, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
  5. 2019ko urtarrilaren 1etik alarma-egoera indarrean sartu arte egindako inbertsioak finantzatzera bideratutako maileguak amortizatzeko kuotak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Laguntzen kopurua:

  • Aurkeztutako kontzeptu bakoitzaren %100arengatik emango da dirulaguntza.
  • Emango den laguntzaren gehienezko zenbatekoa ez da izango 3.000 euro baino handiagoa diruz lagundutako entitate bakoitzeko.
  • Kontzeptuen eta laguntzen laburpen-taula.

Tramitazioa:

Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: Turismo-Laguntzak Covid-19 online eskabidea

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2020ko ekainaren 26 arte luzatuko da.

Loturak:

Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

Arautegiko loturak:
Covid-19 Turismo-laguntzei buruzko Agindua 2020 




EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: