2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Autonomoen kuotak ordaintzeko diru-laguntzak

DIRU-LAGUNTZAK: AUTONOMOEN KUOTAK ETA ALOKAIRUAK

https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2020/03/subvenciones-para-el-pago-de-las-cuotas.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

 LanbideGobernu Kontseiluak, martxoaren 24an egindako bileran, banakako enpresaburuei eta autonomoei zuzendutako ezohiko laguntza-programa bat onartu zuen.

Lerro honek diruz lagunduko ditu Gizarte Segurantzako kotizazio-kuotak eta alokairu-errentak, gehienez 3.000 euro pertsonako.

Aurrekontua, guztira, 3 milioi eurokoa da.

Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak

  • Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, kasu bakoitzean, Gizarte Segurantzari edo derrigorrezko mutualitate profesionalei dagokienez, norberaren konturako langile gisa kotizazioa ordaindu beharrari lotutako kuotak. (Gastu hori ez da diruz lagundu ahal izango Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu dutenean).
  • Negozio-lokalen errentamendua, baldin eta lokala familia-etxebizitza baten parte ez bada eta lokalaren alokatzailearekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailara arteko erlazioa ez badago, edo alokatzaile gisa diharduen pertsona fisikoaren edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.

Onuradunak

(Baldin eta EAEn erroldatuak badaude, bizileku nagusia bertan badute eta enpresa-jarduera, sozialki eta fisikoki, Euskadin helbideratua badute, eta lantokia Euskadin bertan badute).
  • Enpresaburuak eta banakako profesionalak.
  • Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak osatzen dituzten bazkideak, baldin eta diru-laguntza norberaren izenean eskatzen bada.
Informazio gehiago: www.lanbide.euskadi.eus

Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea

Eskabide-orria www.lanbide.euskadi.eus-en dago eskuragarri.

Eskatzaileak ez badauzka beharrezko diren bitarteko elektronikoak, aukera izango du eskabidea Zerbitzu Zentraletan aurkezteko, edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein bulegotan.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 16an hasiko da eta 2020ko irailaren 30ean amaituko da.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina