OSTALARITZA-SEKTORERAKO LAGUNTZAK 2020
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Laguntzaren Xedea:
Laguntza honen helburua da tabernen, jatetxeen eta antzekoen zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arintzea; izan ere, jarduera horiek eten egin dira lehendakariaren 38/2020 Dekretua argitaratzearen ondorioz. Dekretu horren bidez, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetako pertsonen zerbitzurako erabateko itxiera zehazten da.Erakunde onuradunak:
EAEn kokatutako ETEak, jarduera nagusia hauetakoren bat dutenak:«Janari- eta edari-zerbitzuak», Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko «I» sekzioan bildutako jarduerak:
- EJSN 56 dibisioa: janari- eta edari-zerbitzuak.
- EJSN 561 taldea: jatetxeak eta janari-postuak.
- EJSN 5610 klasea: jatetxeak eta janari-postuak, salbu eta jardueraren xede nagusia bada janaria etxera eramateko banaketa edo zerbitzua.
- EJSN 563 taldea: edari-establezimenduak.
- EJSN 5630 mota: edari-establezimenduak eta, gainera, dantza-aretoak edo diskotekak.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.Laguntzen kopurua:
Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskaeraren xede den establezimenduan edo lantokian 2020ko urriaren 25ean (alarma-egoera deklaratu zenean) alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honen arabera:- 1-3 langileko establezimenduak: 3.000 euro.
- 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro.
- 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro.
Tramitazioa:
- Aurrez aurreko tramitazioa: Eskabidea online egitan da eta zuzenean bulegoetan aurkeztuko da, aurretiko hitzordua eskatu behar da eskabideak entregatzeko: ESKABIDEA
- Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da: LOTURA
Eskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2020ko abenduaren 10ean amaituko da.Loturak:
Arautegiko loturak:
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina