2011ko Azaroaren Buletina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2011ko Azaroaren Buletina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

Merkataritza Buletina: 2011KO ABENDUA

MERKATARITZA BULETINA: 2011KO ABENDUA

  • FORMAZIOA / IKASTAROAK
LEA-ARTIBAI

Abenduak 5: Merkatarientzako ikastaroa Ondarroan

Abenduak 19: Merkatarientzako ikastaroa Markina-Xemeinen

BERMEO

Abenduak 14: Merkatarientzako ikastaroa Bermeon

  • DIRU-LAGUNTZAK
EVE/IDAE 2011: Leihoen Renove Plana Etxebizitzetan

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2011KO ABENDUA
Erakusketa Azokak: 2011KO ABENDUA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2011(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

Abenduak 19: Merkatarientzako ikastaroa Markina-Xemeinen

KEXUAK AUKERETAN BILAKATZEKO MODUA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Abenduaren 19an merkatariei zuzendutako ikastaro hau egingo da: Kexuak aukeretan bilakatzeko modua

Aktibitate hau Xehetasunaren Kultura programaren barruan dago eta Anfitriones Turismo proiektuaren parte bat da. Programa honek bezeroarenganako arreta hobetu nahi du. Horrexetarako garatu da turistek Espainan bizitzen dituzten gertakariak aberasteko estrategia, xehetasunaren kultura, abegi ona eta lana ongi egiteko gogo sendoa agerian egon daitezen. Aurten, Basquetour-rek (Turismoaren Euskal Agentzia), uste du prestakuntza aukera honetaz ez bakarrik enpresa turistikoek baina baita denda eta komertzioek ere profitatu behar dutela.

KEXUAK AUKERETAN BILAKATZEKO MODUA
  • Egiteko lekua: Leartibai Berrikuntza Gunea (Xemeingo etorbidea, 12A)
  • Data: 2011ko abenduaren 19an (astelehena)
  • Ordutegia: 14:00etatik 18:00etara
Baliteke zuk zeuk pertsonalki bezero baten kexua esperimentatu eta zuganako eraso pertsonal gisa antzeman izana, edo agian, bezero gisa, zenbait profesionalek kexuen aurrean negatiboki erreakzionatzen ikusi izatea. Hala ere, pertzepzio hori aldatu beharra dago. Saio honek kexuak aukera gisa ulertzen lagunduko dizu; zure onena bezero zein nagusien aurrean erakusteko aukera gisa alegia.

Gako-ideiak:
  • Zergatik kexatzen dira bezeroak
  • Kexu baten aurrean erreakzionatzeko modua
  • Kexua etengabeko hobekuntza iturri gisa
Izena Emateko telefono zenbaki honetara deitu behar duzue: 94 625 79 40

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Abenduak 14: Merkatarientzako ikastaroa Bermeon

ZURE ENPRESAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZU ETA PROMOZIOAK GOMENDA ITZAZU
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Abenduaren 14an merkatariei zuzendutako ikastaro hau egingo da: Zure enpresak eskaintzen dituen zerbitzu eta promozioak gomenda itzazu

Aktibitate hau Xehetasunaren Kultura programaren barruan dago eta Anfitriones Turismo proiektuaren parte bat da. Programa honek bezeroarenganako arreta hobetu nahi du. Horrexetarako garatu da turistek Espainan bizitzen dituzten gertakariak aberasteko estrategia, xehetasunaren kultura, abegi ona eta lana ongi egiteko gogo sendoa agerian egon daitezen. Aurten, Basquetour-rek (Turismoaren Euskal Agentzia), uste du prestakuntza aukera honetaz ez bakarrik enpresa turistikoek baina baita denda eta komertzioek ere profitatu behar dutela.

ZURE ENPRESAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZU ETA PROMOZIOAK GOMENDA ITZAZU
  • Egiteko lekua: Bermeoko Behargintza - Merkatu plaza, 1. solairua
  • Data: 2011ko abenduaren 14an (asteartea)
  • Ordutegia: 14:00etatik 18:00etara
Bezeroarekin harremanetan dagoen profesional gisa, zure enpresako instalazioak eta zerbitzu eskaintza sakon ezagutu behar dituzu, galdera bat egiten dizutenean ezbairik gabe erantzun ahal izateko. Saio honek zure lanpostuan jakitea garrantzitsua dena, eta ezagutza horiek egunean jartzea errazteko modua zein den identifikatzen lagunduko dizu.

Gako-ideiak:
  • Enpresak eskaintzen duenari buruz jakin behar duzuna
  • Bezeroek egin ohi dituzten galderak eta hauek modu eraginkorrean erantzuteko era
  • Salmenta sustatzeko helburuarekin aurre hartzeko era
Izena Emateko telefono zenbaki honetara deitu behar duzue: 94 625 79 40

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















Abenduak 5: Merkatarientzako ikastaroa Ondarroan

ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO FORMULA ERRAZAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Abenduaren 5ean merkatariei zuzendutako ikastaro hau egingo da: Etengabeko prestakuntzarako formula errazak

Aktibitate hau Xehetasunaren Kultura programaren barruan dago eta Anfitriones Turismo proiektuaren parte bat da. Programa honek bezeroarenganako arreta hobetu nahi du. Horrexetarako garatu da turistek Espainan bizitzen dituzten gertakariak aberasteko estrategia, xehetasunaren kultura, abegi ona eta lana ongi egiteko gogo sendoa agerian egon daitezen. Aurten, Basquetour-rek (Turismoaren Euskal Agentzia), uste du prestakuntza aukera honetaz ez bakarrik enpresa turistikoek baina baita denda eta komertzioek ere profitatu behar dutela.

ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO FORMULA ERRAZAK
  • Egiteko lekua: Ondarroako Guzur Etxea - Artabide kalea, 13
  • Data: 2011ko abenduaren 5ean (astelehena)
  • Ordutegia: 14:00etatik 18:00etara
Gaur egungo negozio esparruak etengabeko hobekuntza eta berrikuntza eskatzen du. Horregatik, lan taldeek erregularki freskatu eta eguneratu behar dituzte kontzeptu eta teknikak. Prestakuntzak ez du soilik konpetentzia teknikoak garatzeko balio, langileak motibatzen ere laguntzen du, honela, bezeroari zerbitzu hobea eskaintzeko prest egongo direlarik. Saio honek enpresa txikiek etengabeko prestakuntza sistemak ezarri ahal izateko teknika erraz eta kostu baxukoak eskainiko ditu.

Gako-ideiak:
  • Prestakuntza beharrak identifikatzea
  • Plan bat diseinatzea
  • Jarraipen adierazleak
Izena Emateko telefono zenbaki honetara deitu behar duzue: 94 625 79 40

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2011(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

EVE/IDAE 2011: Leihoen Renove Plana Etxebizitzetan

LEIHOEN RENOVE PLANA ETXEBIZITZETAN 2011
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Programa hau ohiko etxebizitzaren beiraztatutako itxiturak berritzeko laguntzak emateko eratu da, eraginkortasun handiko prestazio termikoak dituzten leihoak jarri ahal izateko (ikus Baldintza Orokorrak pdf formatuan). Beiraztatutako itxituratzat hauexek hartuko dira: berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.


LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Emango den diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa inbertsioaren %22 izango da (Ezarritako Oinarria). Nolanahi ere, leihoaren m2 bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza 450 eurokoa izango da, eta etxebizitzako emango den gehieneko zenbatekoa 1.200 eurokoa izango da.


ONURADUNAK: BEZEROAK

Etxebizitza baten jabea den pertsona fisikoa edo juridikoa edo haren usufruktuduna, edo haren errentaria, eta leihoak berritu nahi dituena. Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan egoteaz gain, ohiko etxebizitza izan behar da.


ONURADUNAK: DENDAK

Diru-laguntza onuradungaiak eskatuko du, eta onuraduna nor izan daiteken aurreko puntuan dago adierazita.

Edozein kasutan jarriko diren leiho berri guztiek CE marka eraman beharko dute, eta arotzia metalikoaren kasuan, zubi termikoaren haustura eduki beharko dute.

Beira bikoitza Isolamendu Termiko Sendoa (ATR) deritzonaren modukoa izango da, eta transmisio
termikoaren balioa (ahalmen isolatzailea edo U balioa) eta kamera-lodiera honako arotzia motaren araberakoak izango dira:

Arotzia motaEskatutako Ug balioabalioa Eskatutako kamera-lodiera
Metalikoa1,50 m2*K edo txikiagoa14 mm edo handiagoa
Ez metalikoa (PVC, zura, mistoa, poliuretanoa, etab.)2,00 m2*K edo txikiagoa12 mm edo handiagoa

Gainera, leiho zuloak etxebizitzaren kanpo aldeko itxituren barruan izango dira, eta ez dute diru laguntzarik jasoko etxebizitzaren barne aldeko itxituretan kokatutako leihoek.


ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2011ko urriaren 2an hasiko da eta 2012ko urtarrilaren 31an edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.

Emateko dagoen diru laguntzaren berri izateko, honako helbide honetara jo daiteke: www.eve.es

2011ko urriaren 1a baino lehen egindako inbertsioak ezin izango dira baliatu programa honen dirulaguntzaz.


INFORMAZIO GEHIAGO

EVE-ko orrian informazioa:




EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: