BORDELE: HIRI MERKATARITZA KRISIAN

Bordele, Landetako iparraldean dagoen eta ia milioi laurden biztanle dituen Frantziako hiria, saltokien eta beste hiri enpresa batzuen itxiera bizkorra jasaten ari da.
Erorketaren azelerazioa:
Hiriko agintariek darabiltzaten datuen arabera, iaz baino % 35 gehiago dira porrotak, eta hori kaleetan ikusten denaren sintoma da: udalerriko auzo guztietan lokal itxi asko daude.Arazoa hain handia denez, itxierak higiezinen enpresetara ere iristen dira, haien sektoreak ere pairatzen baitu krisia.
Identifikatutako arrazoiak:
Sektoreko enpresarien arabera, enpresek jasaten dituzten kostuen igoera geldiezinak eragin du krisia:- Alokairuak: Errenten prezioa % 14 igo da 2020tik, eta salmentek ezin dute erritmo hori berdindu.
- Argia: Enpresen kontuek bat ez egitea eragiten duen beste gastu bat.
- Covid laguntzak: Frantziako Gobernuak maileguak eskaini zizkien enpresei covid egoera gainditzeko. Itzultzeko unea iritsitakoan, ezin da hori egin salmenta-maila berreskuratu ez duten enpresa askorentzat.
Premiazko neurriak:
Bordeleko merkatariek etsi-etsian eskatu dute tokiko ekonomia suspertzeko neurriak ezartzea, bi bidetan:- Kudeaketari eragiten dioten lege-erreformak.
- Mugikortasuna bultzatzeko tokiko jarduerak.
Laburbilduz:
Espero dezagun Bordeleko egoera koiunturala izatea, eta hiri honetako hiri-enpresak laster lehenagoko dinamismoa berreskuratzea. Ikusi beharko da zer neurri jartzen diren martxan eta neurri horiek baliagarriak diren krisi honi aurre egiteko.Iturria:
La ciudad donde todas las tiendas están cerrando: “Es una hecatombe”EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina