2024(e)ko urriaren 10(a), osteguna

"Bizkaiko merkataritza. Oso Pro" Bizkaiko Foru Aldundiko kanpaina berria

OSO PRO DEN MERKATARITZA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

PROfesionala, PROaktiboa eta gertukoa tokiko merkataritzaren abantaila handienetako bat besterik ez dira, Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako irudi-kanpaina berriari balioa eman nahi baitio.

Oso PRO sare bat:

Zenbakiek diotenez, 11.900 dira gaur egun Bizkaian irekita dauden dendak (1). Denda horietan 45.801 pertsonak (2) lan egiten dute, berearen PROfesioalak eta bizkaitarren behar guztiei erantzuten dietenak.

Sare hori gure geografiako azken txokoraino iristen da, eta mahai eta arropazaindegietan ezer falta ez izatea eragiten du, aisialdirako edo kirolerako behar den guztia emateaz gain. Baldintza onenekin hornigairik onena eskaintzen duten enpresak eta pertsonak.

(1) Iturria: EUSTAT, Merkataritza Errolda 2024ko urtarrilaren 1ean
(2) Iturria: GSDO, 2024ko urtarrileko afiliazio-datuak


Merkatari izateaz harro egotea:

Kanpaina komunikazioan oinarrituko da, eta hainbat bide erabiliko ditu horretarako, ahalik eta jende gehienarengana iristeko.

Horren helburu nagusia da gizarteak bere kaleetako dendei buruz duen pertzepzioa hobetzea. Enpresa sare hori guztion begi bistan dago, baina, aldi berean, ikusezina da pertsona askorentzat.

Gainera, sektoreko profesionalak ere kanpaina honen hartzaile dira, hiriko merkataritza den enpresa handiaren protagonista eta partaide senti daitezen. Merkatari izatearen harrotasuna sustatu nahi da; jarduera ekonomiko handia borrokatzen, egokitzen, birmoldatzen eta bizirik mantentzen duen pertsona-talde bat.

Aurpegidun dendak:

Herri eta sektore askotako 12 enpresak osatzen dute Bizkaiko hiri-merkataritza zer den eta nolakoa den erakusten duen lagina. Ez dira aktoreak, salmahaietan egunero arreta ematen duten benetako dendak eta merkatariak baizik. Beti irribarre batekin, beti animoz eta beti bezeroei ahalik eta ondoen kasu egiten saiatuz.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
Zabaldu berri hau FACEBOOK-en
Zabaldu berri hau TWITTER-en
Zabaldu berri hau Google+-en
Zabaldu berri hau Linkedin-en
Zabaldu berri hau PINTEREST-n
Zabaldu berri hau MYSPACE-n
Zabaldu berri hau TUMBLR-en
Zabaldu berri hau STUMBLEUPON-en
Postaz bidali berri hau

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina