2024(e)ko urriaren 25(a), ostirala

Euskadi Bono Denda 2024

EUSKADI BONO DENDA 2024

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Xedea

Laguntza honen helburua EAEko dendetan kontsumoa sustatzea da.

Horretarako, bonoak jarriko dira Euskadiko herritarren eskura, kanpainari atxikitako establezimenduetan eros ditzaten.

Funtzionamendua

Kanpainari atxikitako saltokietan merkagaiak erosteko diru-laguntzak emango dira, deskontu-bono baten bidez.

Denda bakoitzak bono kopuru jakin bat izango du bertan erabiltzeko.

"Euskadi bono denda" bakoitza 10 €-ko deskontu-bonotzat hartuko da, gutxienez 30 € erosiz gero.

Pertsona bakoitzak, NAN bidez identifikatuta, gehienez ere hiru deskontu-bono batu ahal izango ditu, 30 euroko balioa dutenak, eta onuradun bakoitzak establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu.

Kudeaketa

Kanpainan parte hartzeko eta bonoak jasotzeko, saltokiek izena eman beharko dute horretarako sortutako aplikazioan, orri honetan: http://euskadibonodenda.eus/

Atxikitako establezimenduei beharrezko dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango zaizkie, dagozkien bonoekin batera. Bonuak ez dira fisikoak izango.

Oharra: saltokiek ezin izango dute bonorik gorde edo atxiki beren ohiko bezeroentzat, eta ondo ikusteko lekuan jarri beharko dute programan parte hartzen dutela.

Epeak

Dendak izena emateko epea 2024ko urriaren 30ean amaituko da.

Bezeroek denboraldi hau edukiko dute bonoak dendetan erabiltzeko: azaroaren 15etik abenduaren 5era.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina