Leku honetan Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak egiten duen lanari buruzko informazioa aurkituko duzu Busturialdeko eta Lea-Artibai-ko merkataritza dinamizatzeko martxan jarriko diren ekintzak zabaltzeaz gain beste helburu bat daukagu: denda txiki baten eguneroko kudeaketarako ezinbestekoak diren errekurtsoak hemen bertan aurki ditzakezula, adi bidez, diru-laguntzak, zergak, marketina, merkatal estrategia,...
2020(e)ko urtarrilaren 1(a), asteazkena
ICO Diru-laguntzak 2020

ICO-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2020 URTEA
ICO Enpresak eta Ekintzaileak 2020
ICO Merkataritza Kreditua 2020
ICO EBS/SAECA BERMEA 2020
"2020 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULISPRI Diru-laguntzak 2020
SPRI-REN DIRU-LAGUNTZAK: 2020 URTEA
ORAINDIK EZ DAGO ARGITARATUTAKO LAGUNTZARIK
"2020 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULIEusko Jaurlaritza Diru-laguntzak 2020

EUSKO JAURLARITZA-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2020 URTEA
Ostalaritza-sektorerako diru-laguntzak 2020
Euskadi Bono Denda
Merkataritzarako MEC diru-laguntzak 2020
Euskal Dendetarako COVID-19 Laguntzak
Euskal Turismo-sektorearentzako COVID-19 Laguntzak
Autonomoen kuotak eta alokairuak ordaintzeko diru-laguntzak
Covid-19 %0ko MAILEGUAK
"2020 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULIICO Merkataritza Kreditua 2020
ICO MERKATARITZA KREDITUA 2020
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
- Onuradunak
- Finantza mota
- Finantza daitezkeenak
- Finantzaketa baldintzak
- Eskaerak
- Indarraldia
- Oharrak
- Loturak
Onuradunak
Egoitza soziala Espainian dutela, Espainiako lurraldearen barruan burutzen dituzten merkataritza jardueretatik eratorritako fakturen zenbatekoak aurreratuz likidezia lortu nahi duten autonomoak eta enpresak.Finantza mota
Kreditu-erakundeak eta bezeroak finantzaketarako kontratua sinatu ahal izango dute, biek adostutakoa.Finantza daitezkeenak
- 180 egun baino gutxiagoko epemuga duten fakturen aurrerakinak.
- Aurrefinantzaketa: enpresaren likidezia-beharrak, lurralde nazionalean saldu beharreko ondasuna edo zerbitzua ekoizteko eta egiteko kostuak estaltzeko.
Finantzaketa baldintzak
Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 12,5 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.Interes tasa: Aldakorra gehi kreditu-erakundeak ezarritako marjina, eragiketa-motaren arabera.
Komisioak:
- Kreditu entitateak komisio bat ezarri dezake operazio hasieran. Komisio honen kosteak gehi interes-tasak ezin izango dute operazioak eduki dezakeen gehieneko UTB gainditu.
- Amortizazio aurreratua gertatzekotan, komisio bat kobratuko da, ezeztatzeagatik (%1)
Gehienezko UTB: UTBa ezin da izan interes-tasa gehi %2,30 baino handiagoa.
Eskaerak
Operazioak kreditu-erakundeekin egingo dira.Indarraldia
Eskabideak 2020 urte osoan formalizatu ahal izango dira.Oharrak
Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.Enlaces
Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
ICO Enpresak eta Ekintzaileak 2020
ICO EMPRESAK ETA EKINTZAILEAK 2020
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
- Onuradunak
- Laguntza mota
- Finantza daitezkeenak
- Finantzaketa baldintzak
- Eskaerak
- Indarraldia
- Oharrak
- Loturak
Onuradunak:
- Espainian inbertsio produktiboak egin eta/edo likidezia-beharrak bete behar dituzten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainiakoak zein kanpokoak.
- Partikularrek, jabekideen erkidegoek eta jabekideen erkidegoen taldeek, etxebizitzak edo eraikinak eraberritzeko edo elementu komunak konpontzeko soilik.
Laguntza Mota:
Laguntza hauei esker mailegu edo leasing-go interes-tasak txikiagoak izango dira eta ICO-k finkatuko ditu.Finantza daitezkeenak:
- Inbertsio-proiektuak eta/edo jardueraren behar orokorrak garatzea, besteak beste, likidezia-beharrak, hala nola gastu arruntak, nominak, hornitzaileei egindako ordainketak, salgaien erosketa, etab.
- Behar teknologikoak.
- Aktibo finko berriak edo bigarren eskukoak eskuratzea.
- Ibilgailu automobilak eta industrialak.
- Instalazioak egokitu eta eraberritzea.
- Enpresen erosketa.
Finantzaketa baldintzak:
Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 12,5 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.Modalitatea: mailegu/leasing inbertsiorako eta mailegua likideziarako.
Interes tasa: finkoa edo aldakorra, gehi kredituerakundeak ezarritako marjina, amortizazio-epearen arabera:
- 1 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 2,30eraino marjina
- 2, 3 edo 4 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,00eraino marjina
- 4 urte baino gehiago duten operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,30eraino marjina
Amortizazioa eta gabealdia:
- 1 urtetik 6 urtera arte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin.
- 7 urtetik 9 urtera arte, 0, 1 edo 2 urteko gabealdiarekin.
- 10, 12, 15 eta 20 urtekoak, 0, 1, 2 edo 3 urteko gabealdiarekin.
Bermeak: eragiketa izapidetzen duen kreditu-erakundeak zehaztu behar du, EBS/SAECA abala dagoenean salbu.
Eskaerak:
Operazioak kreditu entitateetan gauzatiko dira.Indarraldia:
Eskabideak 2020 urte osoan formalizatu ahal izango dira.Oharrak:
Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.Loturak:
Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
ICO EBS/SAECA bermea 2020
ICO EBS/SAECA BERMEA 2020
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
- Onuradunak
- Laguntza mota
- Finantza daitezkeenak
- Finantzaketa baldintzak
- Abalen kostea
- Eskaerak
- Indarraldia
- Oharrak
- Loturak
Onuradunak:
- Elkarrekiko Berme Elkarte (EBS) baten edo Nekazaritza Kauziorako Estatuko Sozietate Anonimoaren (SAECA) abala duten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainian egindako inbertsioetarako edo likidezia beharrak betetzeko.
Laguntza Mota:
Laguntza hauei esker mailegu edo leasing-go interes-tasak ICO-k finkatu duenak izango dira.Finantza daitezkeenak:
- Likidezia beharrak: gastu arruntak, nominak, hornitzaileei egindako ordainketak, salgaien erosketa, etab.
- Inbertsio produktiboak:
- Aktibo finko produktiboak, berriak zein bigarren eskukoak.
- Ibilgailu automobilak eta industrialak.
- Instalazioak egokitu eta eraberritzea.
- Enpresak erostea.
- Enpresak sortzea.
Finantzaketa baldintzak:
Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 2 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.Modalitatea: mailegu/leasing inbertsiorako eta mailegua likideziarako.
EBS/SAECA-k berme duen operazioaren ehunekoa: EBS/SAECA-k erabakiko du bermearen zenbatekoa eta hau %100 izan daiteteke.
Ildo honen bidez finantza dezan proiektuaren ehunekoa: Eskatutako finantzazioa Inbertsiorako erabiltzen denean proiektuaren %100 del proyecto izan daiteke.
Interes tasa: finkoa edo aldakorra,bezeroak aukeratuko du. Edozein momentutan indarrean dauden interes-tasa maximoak lotura honetan daude eskura: ICO.
Amortizazioa eta gabealdia:
- 1 urtetik 6 urtera arte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin.
- 7 urtetik 9 urtera arte, 0, 1 edo 2 urteko gabealdiarekin.
- 10, 12 eta 15 urtekoak, 0, 1, 2 edo 3 urteko gabealdiarekin.
- EBSak edo SAECAk azterketa-komisio bat kobratuko dute, abalatutako zenbatekoaren %0,5era artekoa.
- Kreditu-erakundeak komisio bakarra kobratu ahal izango du eragiketaren hasieran, bai eta, hala badagokio, amortizazio aurreratuarena ere.
Abalen kostea:
EBSak %4,30ra arteko komisioa kobratuko du abala jaso duen zenbatekoaren gainean, kuota sozial mutualista gisa. Inporte hau bezeroari bueltatuko da operazioa amaitzerakoan. SAECA-k ez dauka mutualista-kuotarik.Eskaerak:
Operazioak kreditu entitateetan gauzatiko dira, EBS-etan edo SAECA-n.Indarraldia:
Eskabideak 2020 urte osoan formalizatu ahal izango dira.Oharrak:
Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.Loturak:
Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


