EUSKAL DENDETARAKO COVID-19 LAGUNTZAK 2020
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuLaguntzaren Xedea:
COVID-19aren eragina murriztea eta merkataritza-jarduera ahalik eta azkarren berpiztea.Onuradunak:
Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte negozio-bolumena ikusita jarduera nagusia txikizkako merkataritza bada (dendak).Erakunde eskatzaileak alta eraginkorra izan beharko du ekonomia-jardueren gaineko zergan alarma-egoera deklaratu aurretik.
Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak:
- Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka bakar baten alokairuaren gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak alarma-egoera indarrean sartu zenetik, hots, 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
- Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka erosteko hipoteka-maileguaren edo mailegu pertsonalaren kuotak (amortizazioa + interesak), ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
- 2020ko udaberri-udara sasoiko produktuen stocka erostearen gastua, osasun-alarma indarrean jarri baino lehenago (2020ko martxoaren 14a) erosi eta jaso bada.
- Honako gastu arrunt hauek:
- Energia-hornikuntzako gastuak, telekomunikabide-zerbitzuak (telefonoa, Interneta) eta aseguruen primak (ondoz ondoko 3 hilabetetakoak), alarma-egoera indarrean jarri zenetik 2020ko abuztuaren 31ra artekoak badira.
- COVID-19ari lotutako dirulaguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak kontratatzetik eratorritako gastuak txikizkako merkataritza-enpresetan, alarma-egoera aitortu zenetik agindu honen laguntza eskatzen den arteko tartean, gehienez 150 euro.
- Tokiko, eskualdeko, probintziako eta euskal merkataritza-elkarteetarako afiliazio-kostuak (ondoz ondoko 3 hilabetetakoak), alarma-egoera indarrean jarri zenetik 2020ko abuztuaren 31ra artekoak badira.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.Laguntzen kopurua:
- Aurkeztutako kontzeptu bakoitzaren %100arengatik emango da dirulaguntza.
- Emango den laguntzaren gehienezko zenbatekoa ez da izango 3.000 euro baino handiagoa diruz lagundutako entitate bakoitzeko.
Tramitazioa:
Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: Merkataritza-Laguntzak Covid-19 online eskabideaEskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2020ko ekainaren 29 arte luzatuko da.Loturak:
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrianArautegiko loturak:
Covid-19 Merkataritza-laguntzei buruzko Agindua 2020
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina