EUSKAL TURISMORAKO COVID-19 LAGUNTZAK 2020
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuLaguntzaren Xedea:
COVID-19ren eragina murriztea eta turismo-jarduera lehenbailehen suspertzea erraztea.Onuradunak:
Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek turismoan kokatuta egon beharko dute:- Turismo-ostatuko establezimenduak.
- Sukaldaritza-enpresak.
- Bitartekaritzako turismo-enpresak.
- Turismo-garraioko enpresak.
- Turismo aktiboko enpresak.
- Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
- Turismo-gidak.
Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak:
- Turismo-jarduera garatzen den lokal edo hiri-lursail bakarreko alokairuaren gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak alarma-egoera indarrean sartu zenetik, hots, 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
- Turismo-jarduera garatzen den lokala edo hiri-lursaila erostera zuzendutako hipoteka-maileguen nahiz mailegu pertsonalen kuotak (amortizazioa + interesak), ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
- 2020ko otsailaren 15aren ostean eta osasun-alarmako egoera indarrean sartu aurretik (2020ko martxoaren 14a) erositako produktu galkor edo freskoz hornitzeko erosketaren gastua.
- Honako gastu arrunt hauek:
- Hornidura energetikoen, telekomunikazio-zerbitzuen (telefonoa, internet) eta aseguru-primen gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
- COVID-19aren inpaktuari lotutako dirulaguntzak kudeatzeko eta aholku emateko kanpo-zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak, 150 eurora arte gehienez ere, alarma-egoera deklaratu zenetik agindu honen baitako laguntza-eskabidea aurkeztu arte.
- Ostalaritza- eta turismo-sektoreko legez eratutako elkarteen kide egiteko gastuak, tokikoak, eskualdekoak nahiz EAE mailakoak diren gorabehera, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
- 2019ko urtarrilaren 1etik alarma-egoera indarrean sartu arte egindako inbertsioak finantzatzera bideratutako maileguak amortizatzeko kuotak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.Laguntzen kopurua:
- Aurkeztutako kontzeptu bakoitzaren %100arengatik emango da dirulaguntza.
- Emango den laguntzaren gehienezko zenbatekoa ez da izango 3.000 euro baino handiagoa diruz lagundutako entitate bakoitzeko.
- Kontzeptuen eta laguntzen laburpen-taula.
Tramitazioa:
Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: Turismo-Laguntzak Covid-19 online eskabideaEskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2020ko ekainaren 26 arte luzatuko da.Loturak:
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrianArautegiko loturak:
Covid-19 Turismo-laguntzei buruzko Agindua 2020
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina