2010(e)ko ekainaren 25(a), ostirala

EUSKO JAURLARITZA: ETE eta Autonomoentzako Finantza-Laguntzaren Programa 2010

ENPRESA TXIKI ETA ERTAINENTZAKO, BANAKO ENPRESABURUENTZAKO ETA PROFESIONAL AUTONOMOENTZAKO FINANTZA-LAGUNTZAREN PROGRAMA


Laguntzaren xedea
Onuradunak
Finantza mota
Finantzatzeko moduko egoerak
Finantzatzeko moduko pasiboak
Abal-eragiketen ezaugarriak
Epea bukatu aurreko kenketak
Beste datu batzuk
Eskaerak
Eskatzeko epea
Finantza-erakunde Laguntzaileak
Intereseko loturak

Laguntzaren xedea:

Laguntza honen bidez bankuaren finantzaketa lortu ahal izango da, modalitate ezberdinetan, eta horrela zirkulatzailearen beharrak bete, epe laburreko zorra berritu eta epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zorrera egokitu ahal izango da, bai eta, behar izanez gero, inbertsio-planak bizkortzeko finantza-izaera duten jarduerak egin ere.

Horretarako Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmenak hitzartuko ditu Elkarrekiko Berme-Baltzu eta Finantza-Erakunde laguntzaileekin.


Onuradunak

Honako hauek izango dira Berme eta Finantza-lerro hauek eska ditzaketenak:

  • Jarduera ekonomikoa eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainek (ETE).
  • PFEZri lotutako jarduera ekonomikoen bidez etekinak lortzen dituzten eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten banakako enpresaburu eta profesional autonomoek.

Finantza mota

Mailegu operazioak interes-tasa bereziekin eta Elkarrekiko Berme-Baltzu baten (OINARRI edo ELKARGI) abalekin .


Finantzatzeko moduko egoerak

  • ETEak

Finantza-egitura
egokitzeko proiektuak finantzatzeko modukotzat hartuko dira enpresak aurkeztu duen finantza-egitura ez bada egokia etorkizunean moldatzeko eta, nolanahi ere, bere kapital arrunta balantzearen guztizkoaren %10 baino gutxiagokoa bada, edo kapital arrunt horren aldaketa negatiboa izan bada azken ekitaldian.

  • BANAKAKO ENPRESABURUAK ETA AUTONOMOAK

Finantza-egitura egokitzeko proiektuak finantzatzeko modukotzat hartuko dira eskatzaileak aurkeztu duen finantza-egitura ez bada egokia etorkizunean moldatzeko.


Finantzatzeko moduko pasiboak

Zenbagarriak izango dira, bermearen mailegu-eragiketen zenbatekoa kalkulatzeko, Kontabilitate Plan Orokorreko balantzearen pasibo arruntaren 4. eta 5. multzoak osatzen dituzten partida hauek (merkataritza-hartzekodunak eta epe laburrerako zorrak):

  • 400.– Hornitzaileak
  • 401.– Hornitzaileak, ordaintzeko merkataritza-efektuak
  • 407.– Hornitzaileentzako aurrerakinak
  • 520.– Kreditu-erakundeekiko epe laburrerako zorrak
  • 521.– Epe laburrerako zorrak
  • 524.– Epe laburrerako finantza-errentamenduengatiko hartzekodunak
  • 525.– Epe laburrean ordaindu beharreko efektuak
  • 527.– Kreditu-erakundeekiko zorren epe laburrerako interesak
  • 528.– Zorren epe laburrerako interesak

Zenbatuko diren saldoak:

  • “Merkataritza-efektuen, kreditu-kontuen” eta “merkataritza-hartzekodunen deskontu-eragiketetan”, eskabidea egin aurreko 12 hilabeteetako batez besteko saldoa zenbatuko da.
  • “Kreditu-erakundeekiko” zorretan, eskabidearen hurrengo bi urte naturalen amortizaziorako
    zenbatekoen batura zenbatuko da.

Abal-eragiketen ezaugarriak

MAILEGUAK:

  • Kopuruak: 50.000 euro eta 600.000 euro artean enpresa txiki eta ertainentzat / 10.000 euro eta 100.000 euro artean AUTONOMOENTZAT
  • Interes-tasa: euribor + %1,5 Ez da biribiltzerik onartuko
  • Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko
  • Amortizazio-epea: hiru urtekoa izango da, eta urte bateko gabealdia ezarri ahal izango da, amortizaziorako
  • Hiru hilean behin egingo da amortizazio-kuoten likidazioa

ABALAK:

  • Azterketa-komisioa: %0,15 behin bakarrik, abala eskatzean
  • Abal-komisioa: %0,50 urtero

Epea bukatu aurreko kenketak

Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezeztatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.


Beste datu batzuk

Elkarrekiko Berme-Baltzu baten kide izateak erakundearen partaidetzak erosteko betebeharra dakar, partaide hauek abala kitatzean bueltatuko dira.


Eskaerak

Hitzarmena sinatu duten Elkarrekiko Berme-Baltzuen bulegoetan aurkeztu beharko dira:


Eskatzeko epea

Laguntza hauek indarrean egongo dira aurreikusitako aurrekontua amaitu arte.


Finantza-erakunde Laguntzaileak

Aurrezki-Kutxak:

  • Bilbao Bizkaia Kutxa
  • Caja Vital Kutxa
  • Gipuzkoa Donostia Kutxa
  • La Caixa
  • Caja Galicia
  • Caja de Ahorros de Navarra
  • Cajamadrid

Kreditu-kooperatibak:

  • Caja Laboral Popular
  • Ipar Kutxa Rural
  • Caja Rural de Navarra

Bankuak:

  • Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
  • Banco Santander
  • Banco Guipuzcoano
  • Bankinter
  • Banesto
  • Banco Popular Español
  • Banco Sabadell Atlántico
  • Bankoa
  • Banco Pastor
  • Deutsche Bank

Intereseko loturak

Eusko Jaurlaritzako informazio orria

2010eko otsailaren 9ko 41/2010 DEKRETUA (ARAUA)

2010eko otsailaren 18ko AGINDUA (DEIALDIA)


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua




ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko ekainaren 24(a), osteguna

EUSKO JAURLARITZA: MEC 2010 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa

MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA: MEC 2010

NOTA: Zure eskaera ONLINE egin nahi baduzu prestatu dugun TUTORIALA jarrai dezakezu urratsez urrats egiteko. Artikulu honen amaieran tutorialean sartzeko lotura daukazu.


Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak MEC 2010 diru-laguntza programaren eskatzeko epea ireki berri du. Laguntza hauen helburua merkataritza-ekipamenduak modernizatzeko inbertsio-proiektuei laguntza ematea da.


Negozio-bolumenaren aldetik, jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek.

Ez da eskatzen antzinatasun minimoa merkataritza jardueran, hau da, denda berriek ere laguntza hau eska dezakete.

.


Laguntza hauek ondorengo kontzeptuon barruan sartzen diren inbertsioak lagunduko dituzte:

  1. Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.
  2. Informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barruan integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira.

  1. Inbertsio garbia (BEZ gabe) gutxienez 2.000 eurokoa aktibo orokorrean eta 600 eurokoa informatika-ekipoak erosteko izango da
  2. Aktiboak berriak izan behar dira
  3. Gutxienez hiru urteko amortizazio-aldia ezarrita eduki behar dute
  4. Ezin dira hirugarrenei laga
  5. Ezin dira enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak izan
  6. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatu behar dira

Inbertsio proiektuak 2010 urtean gauzatu egin behar dira (urtarrilaren 1etik), ETA 2009 urtean egin direnak baina 2009ko irailaren 5etik aurrera (hau barne).


Laguntzak hauek itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira. Programa honetako laguntzetarako diru-laguntzen, onartutako inbertsio-proiektuaren kostuaren (BEZ gabe) ehunekoak hauexek izango dira:

  • Orokorrean:
    • %15 altzariak eta erreformak egiteko
    • %20 Informatika-ekipoak eta aplikazioak
  • Gehikuntzak:
    • %2 gehiago denda merkatari elkarte baten kide bada
    • %2 gehiago dendak UNE 175000 ziurtagiri badauka
    • %3 gehiago dendak Merkataritza Bikaina ziurtagiri lortu badu

Edozein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko.



Eskatzeko orriak honako hauen helbideak eskura daude:

  1. Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetan
  2. Merkataritza Laguntza Teknikorako Kabineteen sarean
  3. Interneten:

Diru-laguntza Internet bitartez tramitatu

Eskaera orriak deskargatu (pdf formatuan)

Hirugarren Datuen Alta

Eskaerak aurkezteko lekua Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoak dira.


MEC Laguntza programaren eskaerak aurkezteko azken eguna 2010ko irailaren 30a da.



Dudarik baldin badaukazu mezu bat bidali dezakezu Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegora, horretarako klikatu irudi honetan:
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko ekainaren 14(a), astelehena

Erakusketa Azokak: 2010EKO UZTAILA

OHARRAK:
  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu


ERAKUSKETA AZOKAK: 2010EKO UZTAILA

(*) Datak zehaztu gabe



AZOKADESKRIBAPENA DATAK HIRIA
AZOKAGUNEA
EUSKAL ENCOUNTER Reunión Multitudinaria de Aficionadosy Profesionales de la Informática
(*) Uztailaren 01etik 31ra
BILBAO
FERIA DE LA TAPA
Uztailaren 01etik 4ra
CIUDAD REAL
OPERACIÓN SALIDA - GALERIAS DEL TRESILLO
Uztailaren 02tik 5era
CORNELLÁ DE LLOBREGAT
FEIRA INTERNACIONAL DE MOSTRAS DO NOROESTE Feria Internacional de Muestras del Noroeste (multisectorial)
Uztailaren 06tik 11ra
FERROL (La Coruña
ARTESANTANDER
Uztailaren 21etik 25era
SANTANDER
CONVENCIÓN MATERIAL DEPORTIVO
Uztailaren 25etik 27ra
CORNELLÁ DE LLOBREGAT


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















Merkataritza Buletina: 2010EKO MAIATZA

MERKATARITZA BULETINA: 2010EKO MAIATZA

  • ZERGAK
2010eko uztaila: BEZ-eko igoera helduko da

  • HIRI MARKETIN-A
DEND'ARTE GERNIKA 2010, Merkataritza eta Artea/Artea eta Merkataritza

  • MERKATARI ELKARTEAK: GERNIKAKO MERKATARI ELKARTUAK
Merkataritza eta Aisia San Juan Ibarran

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2010EKO EKAINA
Erakusketa Azokak: 2010EKO EKAINA



ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















Merkataritza eta Aisia San Juan Ibarran

EGIN EROSKETAK ETA GOZATU ZALDIKO-MALDIKOAZ
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gernikako Merkatari Elkartuak elkarteak zaldiko-maldikoa jarri du maiatzaren 1etik 30era bitartean Gernika-Lumoko San Juan Ibarra plazan. Barraka publikoari irekita egon da hilabete honetako arratsalde guztietan eta erabilgarri izan dute herriko hainbat eta hainbat biztanle txikik.

Gainera, asko dira aisia eta merkataritza eskaintza bateratuari etekin atera dioten pertsonak. Gernika-Lumoko denda askok parte hartu du Gernikako Merkatari Elkartuak elkarteak antolatu duen eskaintza honetan. Sustapen honen bitartez, establezimendu hauetan egin diren erosketekin batera, barrakaz gozatzeko sarrerak eskaini dira opari.

Honela, ez da beharrezkoa izan amonak edota aitonak lan berezirik egin behar izatea. Gurasoek ere opari ederra eskaini die haurrei jira-bira alai eta dibertigarrietan. Eta alaitasun hau lortzeko bidea betikoa egitea da, hots, zure auzoko dendetan erosketak egitea.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2010(e)ko ekainaren 9(a), asteazkena

2010eko uztaila: BEZ-eko igoera helduko da

BEZ-AREN IGOERA DENDA TXIKIETAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

BEZ-AREN IGOERAK MERKATARITZAN IZAN DITZAKEEN BALIZKO ONDORIOAK

Uztailaren 1ean indarrean sartuko dira BEZaren zerga-tipo berriak. Egungo %16tik %18ra igaroko dira eta %7tik %8ra. %4en zerga-tipo supermurriztua ez da aldatuko; Baliokide Errekarguko erregimenaren gehikuntzak ere ez dira aldatuko.

Zelako eragina izango du igoera honek merkataritzan?
Laburbilduta, hauxe: kostu handiagoak. Uztailaren 1etik aurrera, produktu eta zerbitzu guztiek kostu handiagoa izango dute. Kostu hauek, jakina, dendetan izango dute eragin.

Honek esan nahi duena hauxe da: lehen 100eko kostua zeukanak gehi BEZaren %16 116an geratzen zen; orain, BEZ berria aplikatuta, hots, %18a, kostua 118 izango da.

Honen aurrean, zer egin dezakete dendek?
Bada, hauxe baino ez:
1: Prezioa bezeroari igotzea, hau da, ordain dezala kontsumitzaileak igoera. Aukera hau hartzeak arazo bat baino gehiago eragin lezake bizi dugun krisi garai honetan: prezioari gehiago begiratzen diote pertsonek. Erabaki hori hartzea askozaz ere zailago izango dute dendaren estrategia prezioan oinarritzen dutenek.

Eman daitekeen gomendiorik onena hauxe da: esan egia, hots, prezioak gora egin badu, BEZak gora egin duelako izan dela, eta ez dendak irabazi handiagoak izan nahi dituelako.

2: Ez igo preziorik. Kasu honetan dendak berak hartuko luke bere gain BEZaren igoeraren kostua, eta, ondorioz, mozkin txikiagoak izango lituzke. Diru irabazi txikiagoak izango lituzke produktuetan, salmentan galerarik ez izateko. Erabaki hori hartzea gogorra litzateke, baina beharrezkoa ere bai kalkuluek hori adieraziz gero: salmenta kopuru bera eta marjina txikiagoa edo salmenta kopuru txikiagoa marjina bera izateko.

3: Igoeraren zati bat baino ez txertatzea azken prezioan. Erdibideko erabakia litzateke. Dendak kostuaren zati bat onartuko luke eta bezeroek bestea. Erabaki hau hartzea interesgarria litzateke igoerarako marjina dagoenean, baina ez igoera guztiarentzako.

Laburbilduz:
Denda bakoitzak erabakiko du zein den komenigarrien zaion aukera. Gogorarazi egin behar da, halaber, uztailaren batetik aurrera hasiko direla indarrean jartzen zerga-tipo berri horiek. Baina horrek ez du esan nahi egun horretan bertan hasi behar dela erabaki hori hartzen. Apurka-apurka igo ahal dira prezioak hileetan zehar edo, bestela, hurrengo denboraldirako utzi daiteke prezioen igoera.

Merkataritzan izan daitezkeen balizko eraginak:
Oro har, bai jende ikasiak, bai dendetako jabeek uste dute zerga-tipo igoera hau txarra izango dela merkataritzarentzako. Negozioaren etekinek txarrera egingo dute, marjinen murrizketa dela eta (irabazi txikiagoa salmentako), eta salmenten kopuruak ere behera egingo du (unitate gutxiago saldu).

Hala eta guztiz ere, aurreikuspen hauek “Zenbaki Handiei” buruzkoak dira eta espero dezagun aurreikuspen hori ez betetzea gure herri eta dendetan.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















DEND'ARTE GERNIKA 2010, Merkataritza eta Artea/Artea eta Merkataritza

DEND'ARTE 2010: GERNIKA-LUMOKO DENDEK AIRE ZABALEKO MUSEO BILAKATUTA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


KLIKATU HEMEN LIBURUXKA PANTAILA OSOAN IKUSTEKO: AURKEZPENA HANDIA

Dend’arte, artea beste era batera gozatzeko proposamena da, hots, era naturalean, eta artelanak berak barik, pertsonak eta dendak hartzen dute protagonismoa ingurune berezi batean.

Euskal artisten artelanak jartzen dira ikusgai Gernika-Lumoko dendetako erakusleihoetan. Horrela, ibibilde bat sortzen da eta ikuskizuna era askean eta informalean gozatzerik dago.

Inon gelditu gabe egin daitekeen ibilbidea da edo, bestela, etapa laburretan, museoak eskatzen duen zurruntasun hori nozitu behar barik eta, gainera, geure udalerrian bertan egin dezakeguna, ezagun dugun kalean, kontrolpean dugun inguruan, bisitarako mugarik ez duena eta artelan guztiak ikusteko presarik sortzen ez duena.

  • HELBURUAK:
Parte hartzen duten dendak: Dendak sustatzea eta aldi berean animazio-jarduera eskaintzea udalerriari eta, jakina, berebiziko pubizitatea lortzea ekintzan parte hartzen duten dendek. Aken hauek, publizitate liburuxketan agertzeaz gain, jendeak bisitatuak izateko motibo bilakatzen dira.

Artistak: Euskal artearen ordezkaritza honi norberaren obrak jendaurrean erakusteko aukera ematea. Aukera hau zailago izango lukete museo batean, galeria batean edo antzekoan izatea eta litekeena da ikuskizun honek duen balizko ikusle kopurua ez izatea.

Gizartea: Artea demokratizatzea, ez dela esklusiboa den zerbait, ingurune berezi batean baino ikusi ezin dena, hots museoan. Artea egunerokotasunaren parte dela adierazi behar da, denda bateko erakusleihoan ikus daitekeena, denda horretako salgai dauden gainontzeko produktuekin nahas-mahasean, eta edozeinek eros dezakeena.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: