ELIKAGAIEN ONLINE EROSKETAK BEHERA EGIN DU
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Azken urteotan ikusi dugun online salmentaren gorakada handiaren ondoren, galdera hau zen: noraino iritsiko da prozesu hori? Ez zen ezagutzen saltoki berri horrek bezeroak erakartzeko zuen ahalmenik, eta kalkulu batzuek, ezkorrenek, denda fisikoen desagerpena iragartzen zuten.
Ikusten dudana jaten dut:
Hala ere, badirudi mareak zeinua aldatu duela, gutxienez elikaduraren sektorean. Hemen, lehen online erosten zuten bezeroen % 11 denda fisikora itzuli dira. Produktu horiek erosteko aukera gisa Internet utzi duten pertsonak dira. Erabateko aldaketa jadanik finkatua zirudien erosketa-habitat batean.
Hiriko denda txikien indarguneak:
Hala eta guztiz ere, garrantzitsuena ez da datua bera, baizik eta itzulera horren arrazoiak; arrazoi horiek dira indarguneak, kaleko dendek birtualaren aldean dituzten abantailak. Hauek izan dira:
- Prezioa, online dena ez baita beti merkeagoa.
- Hurbiltasuna, denda hauen abantaila nagusia izaten jarraitzen duena.
- Aukera zabala eta ikusgarriagoa.
- Kalitatea, kalitatea ikus daitekeelako.
- Konfiantza; izan ere, denda batean produktuak erosteaz gain, horiei buruzko informazioa ere asko baloratzen da.
Aberatsen gauzak eta gastuaren kontrola:
Elikaduraren online erosketaren segmentu leialenak hiriko egoiliarrak dira, erosteko ahalmen handia dutenak. Komenigarritasuna bilatzen duten eta prezioari hainbeste begiratzen ez dioten pertsonak dira.
Bestalde, denda fisikoetan egindako erosketak ere aldaketa handiak izan ditu. Produktu horietara bideratutako errentari dagokionez, behera egin du, baina askoz ere gehiago egin du onlinean arlo fisikoan baino, joera horri askoz hobeto eusten baitio.
Gainera, kontsumoak aldaketak izan ditu erosten diren produktu-motetan; elikagai jakin batzuen kontsumoa murriztu egin da (arrainak eta itsaskiak) eta saskiko gainerako osagaientzat aukera gehiago bilatu dira.
María Puelles, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea, eta Gonzalo Moreno, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle elkartua, irakasleek egindako azterlan hau (Elikadurako eta Lurringintzako Enpresarien Andaluziako Konfederazioak (CAEA) antolatutako jardunaldi batzuetan aurkeztu zuten ekainaren 5ean.
Jatorrizko berria hemen irakur dezakezu:
BERRIA (gazteleraz)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: