2024(e)ko uztailaren 5(a), ostirala

Txikikeriak: Denda txikien ondarea

DENDA TXIKIEN TXIKIKERIAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Confecomç Alacanteko, Castellóko eta Valentziako merkataritza-konfederazioa da. Bere eskualdeko 184 elkarte biltzen ditu, eta milaka denda eta bestelako hiri-enpresa ordezkatzen eta horiei ahotsa ematen die.

Erakunde horrek, geografia nazionalean banatutako antzeko beste batzuek bezala, etengabe egiten ditu sustapen-kanpainak hiri-merkataritzak egiten duen lan handiari balioa emateko, jarduera garrantzitsu bezain ezjakina baita.

Bere azken kanpaina "Txikikeriak" izeneko bideo batean oinarritzen da. Sektore baten garrantziari buruzko hurbilketa satirikoa, jaten eman, jantzi eta gure etxebizitzak etxe bihurtu besterik egiten ez duena. Ez dugu ahaztu behar gure kaleak auzo bihurtzen dituela bere izate hutsarekin.

Hemen duzue bideoa, gure kaleetako dendek ematen dizkiguten txikikeria ugari eta hutsalen (maisu) lan txiki bat:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina