2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena

Plastikozko poltsa gehiagorik ez

PLASTIKOZKO POLTSEN AMAIERA IRAGARRIA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

2018an argitaratu zen arau hau: Real Decreto 293/2018, de 18 de mayo, sobre reducción del consumo de bolsas de plástico y por el que se crea el Registro de Productores. Arau horren helburua argi zegoen: saltokietan plastikozko poltsen erabilera murriztea.

Doako poltsen amaiera:

Arau horren lehen neurriak 2018an bertan jarri ziren indarrean, urte horretan sartu baitzen saltokiei plastikozko poltsak doan emateko debekua. Momentu hartatik hasi ziren dendek ematen zituzten poltsak kobratzen. Ez zen gustua, legezko betebeharra baizik.

Plastikozko poltsen amaiera:

COVID-19ren pandemia parentesi bat izan da arau honen aplikazioan, baina indarrean jarraitzen du, eta Errege Dekretu honek ekarri zuen bigarren aldaketa nagusia 2020ko urtarrilaren 1ean iritsi zen. Data horretatik aurrera debekatu baitzen kontsumitzaileei dendetan plastikozko poltsa zatikagarriak ematea.

2021. urtea:

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, debekatuta dago kontsumitzaileari plastikozko poltsa arinak eta oso arinak ematea produktuen salmenta-puntuetan, plastiko konpostagarrizkoak direnean izan ezik.

Beraz, zein da gaur egungo egoera?

Poltsak egiten dituzten enpresak araudi horretara egokitzen joan dira, eta plastiko konpostagarrizko poltsak egin dituzte. Poltsa horiek bezeroei eman dakizkieke, baina oraindik ere kobratzeko betebeharra dago. Ez dugu ahaztu behar beste material batzuen poltsak eman daitezkeela kobratzeko betebehar hori izan gabe (papera, ehun naturalak...)

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina