EUSKADIKO TXIKIZKAKO MERKATARITZAKO EKIPAMENDU PERTSONALAREN AZPISEKTOREARI SOSTENGUA EMATEKO LAGUNTZA-PROGRAMA: 2021
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuLaguntzaren Xedea:
Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea babestu eta zuzenean laguntza ekonomikoa eman.Onuradunak:
Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektoreko norberaren konturako langileek edo langile autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, mikroenpresek eta enpresa txikiek eskuratu ahal izango dituzte Agindu honetan bildutako laguntzak, baldin eta altegia Euskal Autonomia Erkidegoan badago eta haien jarduera hauetako bat da:- 47.71 EJSN taldea: Janzteko arropen txikizkako merkataritza saltegi espezializatuetan.
- 47.72 EJSN taldea: Oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza saltegi espezializatuetan.
Pertsona eta erakunde onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte 2021eko otsailaren 15ean:
- Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn egotea eta laguntzaren xede den saltegia bertan egotea.
- Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea.
- Erakunde eskatzaileak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon beharko du.
Laguntzak:
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira. Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskaeraren xede den saltegian 2021eko otsailaren 15ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honen arabera:- 1 eta 9 langile bitarteko saltegiak: 4.000 euro.
- 10 langileko edo 10 langiletik gorako saltegiak: 4.500 euro.
Eskaerak:
Eskabideak online aurkeztu beharko dira horretarako prestatutako web-orrian: ESTEKAEskatzeko epea:
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 30ean, goizeko bederatzietan, amaituko da.Estekak:
Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 945017750Informazioa Eusko Jaurlaritzaren orrian
Araudia
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina