MARTXOAK 14, OSTALARITZAKO BONUAK ERABILTZEKO AZKEN EGUNA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuAlarma-egoera dekretatzeak eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketek ostalaritza-jarduerei eragin zietela eta, ondorioz, NIK GERNIKAN BONOA programaren garapen normala oztopatu zenez, Gernika-Lumoko Udalak ostalaritza-bonoen trukea luzatzea erabaki zuen (pintxo-bonoa, gourmet-bonoa eta menu-bonoa).
Orain, ostalaritza-jarduerak bere lan-erritmoa neurri batean berreskuratu duenez, KANPAINA HORRI EKINGO ZAIO berriro. Ostalaritzako bonoak erabili ahal izango dira atxikitako establezimenduetan 2021EKO MARTXOAREN 14RA ARTE.
Hemen kontsulta dezakezu bonoak trukatu ditzakezun lokalen zerrenda.
NIK GERNIKAN BONOA kanpainari atxikitako enpresen zerrenda
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina