GABONAK HELDU DIRA GERNIKARA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuIluntasuna uxatzen: Gabonetako argiak datoz
Egun batzuk barru agurtuko dugun 2020. urte honetan, inoiz baino gehiago agertzen dira itxaropen-argi gisa Gabonetako argiak.Ingurune arrotz batean bizi gara, eta zerbait txikiak izugarrizko eragina du gure bizitzetan. Gure kale, auzo, herri eta etxeetako bizitza soziala aldatu egin da Covid 19aren epidemiaren ondorioz.
Gabonetako argiak itxaropen-itsasargi gisa agertzen dira aurten, eszenatoki atsekabetu honetan, bide zuzena aurkitzen lagundu behar digun argi-erreferente gisa.
Aurten ere, Gernika-Lumoko Udalak hiribildua argiztatu du, eta dekorazio horri Olentzeroren etxea gehitu dio. Etxe hori Foru Plazan dago, eta Eguberri astean zehar gurekin egongo da, ondoren Ekialdeko bere maiestateei lekua utziz.
Gabonetako eskaintza Bizkaiko Belenista Elkarteak Santa Luzia ermitan muntatutako 16 metro karratuko jaiotzarekin osatuko da.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina