2018(e)ko uztailaren 25(a), asteazkena

Erakusketa Azokak: 2018KO ABUZTUA

OHARRAK:


  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu
(*) BEHIN BEHINEKO DATAK


ERAKUSKETA AZOKAK: 2018KO ABUZTUA

AZOKA MOTA AZOKAREN IZENA DATAK
HIRIA
AZOKAFIDMA. 62ª Feria Internacional de Muestras de Asturias 2018/08/04tik 2018/08/19ra GIJÓN (ASTURIAS)


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko ekainaren 25(a), astelehena

Erakusketa Azokak: 2018KO UZTAILA

OHARRAK:


  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu
(*) BEHIN BEHINEKO DATAK


ERAKUSKETA AZOKAK: 2018KO UZTAILA

AZOKA MOTA AZOKAREN IZENA DATAK
HIRIA
BESTEAKEUSKAL ENCOUNTER 2018/07/01etik 2018/07/31ra (*) BILBO
AZOKAMERCEDES-BENZ FASHION WEEK MADRID (ed. julio) 2018/07/05etik 2018/07/09ra MADRIL
BESTEAKDREAMHACK VALENCIA 2018/07/12tik 2018/07/15era VALENTZIA
AZOKAGAMEPOLIS. VI Festival de Videojuegos 2018/07/20tik 2018/07/22ra MÁLAGA
KONGRESUAIGARSS. International Geoscience and Remote Sensing Symposium 2018/07/23tik 2018/07/27ra VALENTZIA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

Merkataritza Buletina: 2018KO MAIATZA

MERKATARITZA BULETINA: 2018KO MAIATZA

  • DIRU-LAGUNTZAK
EUSKO JAURLARITZA: MEC 2018, Merkataritza-Saltokiak Modernizatzeko Laguntzak

EUSKO JAURLARITZA: EMET 2018, Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak

  • ARAUDI BERRIAK
UZTAILAREN 1a: DOAKO POLTSEN AMAIERA!

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2018KO EKAINA
Erakusketa Azokak: 2018KO EKAINA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

EUSKO JAURLARITZA: MEC 2018, Merkataritza-Saltokiak Modernizatzeko Laguntzak

MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK: MEC 2018


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.

Erakunde onuradunak:

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.

Betiere, nahitaezkoa da enpresak, laguntza eskatzeko egunean, gutxienez urtebete bat lehenagotik eratuak eta merkataritzan lan egindakoak izatea.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

  • Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak, altzariak, merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz.
  • Salgaiak pisatzeko balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
  • Inbertsioaren %16, beti ere, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoak errespetatuz

Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.

Tramitazioa:

  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA ESKATZAILE GUZTIENTZAT.
LOTURA EUSKO JAURLARITZAKO WEB ORRIRA

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2018ko uztailaren 2an amaituko da.

Loturak:

Irakurri artikulu osoa

Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian

Arautegiko loturak:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko maiatzaren 31(a), osteguna

UZTAILAREN 1a: DOAKO POLTSEN AMAIERA!

UZTAILAREN 1a: DOAKO POLTSEN AMAIERA!

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2018/05/1-de-julio-fin-de-las-bolsas-gratuitas.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu




Gobernuak erabaki du plastikozko poltsak kontsumitzaileei banatzea debekatuta egongo dela 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. Debeku honetatik at bi poltsa mota hauek geratuko dira:
  • Material konpostagarriekin egindako poltsak
  • Poltsa lodiak  (50 mikra edo gehiagoko lodiera dutenak)

2018ko UZTAILAren 1etik poltsa bakoitzagatik kobratu beharko da. Poltsen prezioa merkatari bakoitzaren esku egongo da eta poltsen prezioa bezeroen begi-bistara egon beharko du.

Hona hemen denden karteletan  poltsaren kostua adierazteko jarri daitekeen testuaren adibide bat:






"Real Decreto 293/2018, maiatzaren 18ko xedapenen arabera, plastikozko poltsen kontsumoa murrizketari buruz, bezeroei jakinarazten zaie 2018ko uztailaren 1etik aurrera plastikozko poltsek XX kostua izango dutela unitate bakoitzeko"



Araudiari lotura: Real Decreto 293/2018

EGILEA:

Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko maiatzaren 30(a), asteazkena

EUSKO JAURLARITZA: MEC programa 2018, Merkataritza-Saltokiak Modernizatzeko Laguntzak

MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK: MEC 2018

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2018/05/gobierno-vasco-programa-mec-2018.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.
Hau lortzeko, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuei emango zaie dirulaguntza, berritzeko beharrezkoak diren merkataritza-ekipamenduen, obra zibilaren eta altzarien finantziazioaren bidez.
Erakunde onuradunak:
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.

Betiere, nahitaezkoa da enpresak, laguntza eskatzeko egunean, gutxienez urtebete bat lehenagotik eratuak eta merkataritzan lan egindakoak izatea.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
Honako baldintzak betetzen dituzten inbertsioak izango dira diruz lagungarriak:
  • Orokorrean
    • Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak.
    • Altzariak
    • Merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz.
  • Salgaiak pisatzeko balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.
Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:
  1. Enpresaren aktibora sartu behar dute
  2. Inbertsioa gutxienez 5.000 euro enpresako izango da, ekipo informatikoak salbu, eta horietan gutxieneko inbertsioa 1.500 euro izango da
  3. Aktiboak estreinakoz erabiltzen diren edo funtzionatzen duten tresnak izango dira
  4. Enpresako aktiboan gutxienez hiru urtez iraungo dute
  5. Hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei ez dira lagatuko
  6. Enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak ez dira izango
  7. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatuko dira
  8. Laguntzen kalkulua egiteko, 2018 urtean egin den aktiboen erosketaren zenbatekoa kontuan hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onar daitezke, betiere 2017ko uztailaren 18tik ondoren (egun hau barne) egikaritu badira
NOTAK:
  • Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» hartuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kenduta ateratzen den balioa
  • Ezein kasutan ez da merkataritza-lokala ezta garraiorako elementua erostea diruz lagunduko. Renting edo leasing bidez erositako aktiboak ez dira sartuko ere
Laguntzen kopurua:
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
  • OROKORREAN:
  • Inbertsioaren %16, beti ere, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoak errespetatuz
  • GEHIKUNTZAK
  • 2 puntu gehiago UNE 175001 edota Saltokitik enpresara programan parte hartzeaz ziurtagiria badu
  • 1 puntu gehiago saltoki eskatzaileak elkarteren batekiko bere lotura egiaztatzen badu
  • 1 puntu gehiago informatika inbertsioa gestio programa batean egiten bada
  • 2 puntu gehiago laguntza eskatzen duen saltokiaren nagusiak edo gutxienez hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat (Lanbide Heziketako gradua nahiz Unibertsitateko Titulua) edo Lanbidek jaulkitzen dituen profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela egiaztatuz gero, tituluak merkataritzarekin zuzeneko loturaren bat badu, betiere. Tituluek eta ziurtagiriek merkataritzarekin zuzeneko lotura dutela ulertuko da badin eta haien helburua merkataritzako saltokiaren kudeaketa enpresariala bada; alegia: erosketa, salmenta, bezeroarentzako arreta, biltegien kudeaketa, marketina...
  • 2 puntu gehiago laguntza eskatzen duen enpresak “Berriz Enpresa” transmisioko zerbitzua erabili badu
  • 3 puntu gehiago baldin eta saltokiak Emakundek edo beste edozein herri-administraziok jaulkitako Gizonen eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzaile moduko aintzatespena badu
  • 2 puntu gehiago frogatzen denean, gutxienez, laguntzak eskatutako establezimendu komertzialeko langileen erdiak kontratu mugagabea duela
  • 2 puntu gehiago Kontsumobide-ko Arbitraje Sistemara atxikita dagoen enpresa baldin bada
  • 2 puntu gehiago balio erantsia, izaera berezia edo establezimendu komertziala garatzeko ekimen berritzailea suposatzen duen inbertsioa egiten baldin bada
Notak:
  • Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 9.000 euro gaindituko establezimendu eta urte bakoitzeko
  • Ezein kasutan ez da diru-laguntzaren gehieneko portzentaia onartutako inbertsioaren %30a baino haundiagoa izango
Tramitazioa:
Eskaerak: Eskabideen tramitazioa egiteko bide bakarra egongo da:


  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA ESKATZAILE GUZTIENTZAT
LOTURA EUSKO JAURLARITZAKO WEB ORRIRA
Eskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2018ko uztailaren 2an amaituko da.
Notak:
Dendak eskabidea Internetez egiten badu eta Txartela Elektronikoa badauka ez du eskaera paperez aurkeztu behar
Loturak:
Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian

Arautegiko loturak:


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko maiatzaren 27(a), igandea

EUSKO JAURLARITZA: EMET 2018, Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak

EKINTZAILETZARAKO ETA TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK: EMET 2018

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2018/05/gobierno-vasco-emet-2018-ayudas-al_27.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntzaren xedea honako inbertsioak laguntzea da:
  • Turismo-negozioko eredu berriak sortzea
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

Onuradunak:

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek turismoan kokatuta egon beharko dute:

Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak DIRU-LAGUNTZA TAULA
honetan agertzen direnak izango dira (BEZ gabe).

Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.

Tramitazioa:

Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2018ko uztailaren 4 arte luzatuko da.

Loturak:

Irakurri artikulu osoa

Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

Arautegiko loturak:
AGINDUA: EMET 2018 diru-laguntzak
AGINDUA: EMET 2018 diru-laguntzak (aldaketa)


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: