2009(e)ko urriaren 6(a), asteartea

+euskadi 09 plana: Diru-laguntza gehiago txiki merkataritza sustatzeko


+euskadi 2009 PLANA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


"+ Euskadi 09" planak 367 milioi euro banatuko du 8 jardun arlo nagusien artean. Merkataritzari dakozkion proiektu azpimarratuenak honako hauek dira:

SPRI EDO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU-LAGUNTZAK

EVE-REN (ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA) DIRU-LAGUNTZAK
Diru-laguntza hauen normatiba argitaratzen denean informazio hau handituko dugu.

EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

MLTK Gernika-Lumo-k sortua

2009(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Leihoen + Euskadi 09 Renove Plana

+ EUSKADI 09 PLANA: LEIHOEN RENOVE ETXEBIZITZETAN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Plan honek etxean berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak du helburu, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.

Diru-laguntza deialdi hau EVE-IDAE 2008/2009 Planaren luzapena da +euskadi 09 Planaren eskutik.

Dirutan lagunduko diren inbertsioak:
  • Etxean dauden leihoak aldatzea eta bere lekuan termikoki eraginkorragoak ipintzea
  • Leiho zuloak etxebizitzaren kanpo aldeko itxituren barruan izango dira
  • Gutxienezko inbertsioa 1.000 eurokoa (BEZ gabe) izan behar da
  • Ez da diru laguntzarik emango leihoaren zati baten konponketak eta ordezkapenak egiteko
  • Ez zaie diru laguntzarik emango kanpo aldera ematen duten guneak (terrazak edota esekitokiak) ixteko beiraztatutako itxiturei, ez baitira berritzeak, etxebizitzaren inguratzaileari lotutako aldaketak baizik
Diru-laguntzaren zenbatekoa:
  • Aire-kamera duten beira bikoitzeko leihoak eta arotzia metalikoa zubi termikoaren hausturarekin: Ezarritako oinarriaren %22raino diru-laguntza.
  • Energia-eraginkortasun handiko leihoak: Ezarritako oinarriaren %30raino diru-laguntza.
SALTOKIAREKIKO GESTIOAK: Bat bera ere ez.

BEZEROAREKIKO GESTIOAK:
Bezeroak berak eskatu behar du diru-laguntza eta horretarako EVE-k eskatzen dituen dokumentu guztiak batu eta bidali beharko du.

ESKATZEKO EPEA:
Eskabideak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 31 arte iraungo du, edo diru-laguntza guztiak eman arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
Planari buruzko galdera esanguratzuenak: FAQ
Planari buruzko txosten informatiboa: TXOSTENA
LEIHOEN ETXEBIZITZETAN RENOVE PLANAren gaineko informaziorako telefono zenbakia: 94 607 71 81

Etxetresna Elektrikoen + Euskadi 09 Renove Plana

+ EUSKADI 09 PLANA: ETXETRESNA ELEKTRIKOEN RENOVE

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Plan honek etxean kontsumitzen den energia elektrikoa murriztea; eta, hori lortzeko, egun etxeetan erabiltzen diren hozkailuen, izozkailuen, garbigailuen eta ontzi-garbigailuen ordez, A klaseko edo hortik goragoko energia-etiketa duten etxetresnak erabiltzea du helburu. Horretaz gain, garbigailu eta ontzi-garbigailuen kasuan, A garbiketa-eraginkortasuna dutenak.

Diru-laguntza deialdi hau EVE-IDAE 2008/2009 Planaren luzapena da +euskadi 09 Planaren eskutik.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa: Plan honen diruz emango du laguntza hurrengo zerrendan agertzen diren elektratresnak erosteko:




















Etxetresna elektrikoa
Energia-kalifikazioa
Garbiketaren efikazia

Laguntza €/tresnako

Hozkailua/Konbia
A
-

85

Hozkailua/Konbia
A+ edo goragoa
-

105

Izozkailua
A
-

85

Izozkailua
A+ edo goragoa
-

105

Garbigailua
A
A

85

Garbigailua
A eta energia-kontsumoa 170 Wh/kg baino txikiagoa
A

105

Ontzi-garbigailua
A
A

85

Labeak (*)
A
-

75

* Mikrouhinak eta mikrouhin labeak ez dira sartzen.
  • BEZEROAREKIKO GESTIOAK: Bat bera ere ez.
  • SALTOKIAREKIKO GESTIOAK:
1: Programari atxikitzea
Programa honetan EHEko elektratresnak saltzen dituzten denda guztiek har dezakete parte.

2: Atxikitzeko modua
NOTA: 2008ko eta 2009ko EEE/EVE-IDAEren hitzarmenen ondorio diren Etxetresna Elaktrikoen Renove Planera atxikitako dendek, kontrakoa idatziz adierazi ezik, Etxetresna Elektrikoen + Euskadi 09 Renove Planarekin ere bat egingo dute.

Beste denda guztiek programa honetan parte hartzeko atxikimendu-protokoloa bete behar dute. Dokumentu hau EVE: Etxetresna Elektrikoen Renove Plana orrian saltokien gunean.

Hau egin eta gero, EVEtik eskatzen den dokumentazioa helarazi behar zaie.

3: Erosketa bakoitzean egin beharrekoa

  • Dirutan lagundutako zenbatekoa fakturan aplikatzea
  • Beharrezkoa den dokumentazioa eskatzea bezeroari
  • Eragiketa guztia EVE orrialdean erregistratzea

ESKATZEKO EPEA:
Eskabideak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 31 arte iraungo du, edo diru-laguntza guztiak eman arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
EVE web orrialdean
Planari buruzko txosten informatiboa: TXOSTENA
ETXETRESNA ELEKTRIKOEN RENOVE PLANAren gaineko informaziorako telefono zenbakia: 638 573 361

2009(e)ko irailaren 18(a), ostirala

Merkataritza Inguruneak dinamizatzea

HIRIETAKO MERKATARITZA INGURUNEAK DINAMIZATZEKO EKINTZAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


  • DIRU-LAGUNTZA HONEN HELBURUA:
Hiriguneak dinamizatzeko ekintzak sendotzea. Horretarako, kontsumitzaileari estuki "lotutako" ekimenak egingo dira: street marketina, harreman-marketina, marketin-esperientziala.
  • ONURADUNAK:
Merkatari Elka
  • ESKATZEKO EPEA:
Oraindik argitaratu gabe.

Saltoki txikietan langileak kontratatzeko laguntzak

DIRU-LAGUNTZAK DENDA TXIKIENTZAT LANGILEAK KONTRATATZEKO

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


  • DIRU-LAGUNTZA HONEN HELBURUA:
EAEko Merkataritzaren, Ostalaritzaren eta Jatetxeen alorreko enpresa ertain eta txikietan enplegua sortu dadin bultzatzea.
  • ONURADUNAK:
9 langile baino gutxiago dituzten EAEko enpresa txiki eta ertainak, merkataritzaren, ostalaritzaren eta jatetxeen sektorean dihardutenak.
  • LAGUNTZA MOTA:
Gabonetan egiten diren kontratazio berrien soldata-kostuetarako diru-laguntza emango da.
  • KONTRATUAK EGITEKO ONARTUTAKO DATAK:
Kontratuak 2009ko abenduaren 1etik 2010eko urtarrilaren 31ra egingo dira baina, gutxienez epe horren barruan 45 egun egon behar dira indarrean.
  • LAGUNTZEN KOPURUA:
1200 euroko diru-laguntza egun osoko kontratazio bakoitzeko, Gabonetan plantilla sendotzeko.
  • ESKATZEKO EPEA
Oraindik argitaratu gabe.
  • BESTE EZAUGARRI BATZUK:
Zuzeneko laguntza bakarra izango da, gehienera 2000 enpresa txiki eta ertainentzat.
Batez ere gazteen enplegua sustatuko da

Altzarien RENOVE plana

ALTZARIAK ZAHARBERRITZEKO PLANAREN GAINEKO INFORMAZIOA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Altzarien Renove Planak, honelako ondasunak kontsumitzera bultzatuta, ekonomia suspertzea du helburu.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Plan honen baitan biltzen dira arestian aipatutako altzariak eta erositakoaren zenbateko guztiaren %25 laguntzen du dirutan, BEZa aplikatu aurretik. Gehienezko zenbatekoa 1.000 euro dira etxe bakoitzeko. Erositako altzariak EAEko etxeetan erabili behar dira nahitaez.

Dirutan lagunduko diren produktuak:

  • Etxerako altzariak
  • Sukalde eta bainugelarako altzariak (sanitarioak ez)
  • Lanparak eta argi-gauzak
  • Koltxoiak

Dirutan lagun daitezkeen erosketak: Arestian aipatu eta, gutxienez, 300 euroko zenbatekoan (BEZ barik) erosten diren produktuak, 2009ko irailaren 15etik abenduaren 31ra arteko epealdian egiten direnak (edo dauden altzariak bukatu arte).


BEZEROAREKIKO GESTIOAK: Bat bera ere ez.

SALTOKIAREKIKO GESTIOAK:

1: Programari atxikitzea
Programa honetan EAEn dauden ETEak (enpresa txiki eta ertainak) har dezakete parte, batik bat, altzari, argi-gauzak eta etxerako beste produktu batzuetan txikizkako merkataritzan dihardutenak.


2: Atxikitzeko modua
Atxikipena internet-en bidez egin behar da SPRI orrialdean, “Altzarien Renove Plana”ren atalean.
Hau egin eta gero, SPRItik eskatzen den dokumentazioa helarazi behar zaie.

Eskabidea onartutakoan, enpresak baimena du jadanik deskontuak aplikatzen hasteko.

3: Erosketa bakoitzean egin beharrekoa

  • Dirutan lagundutako zenbatekoa fakturan aplikatzea, baina betiere BEZa jarri aurretik
  • Beharrezkoa den dokumentazioa eskatzea bezeroari
  • Eragiketa guztia SPRI orrialdean erregistratzea

ESKATZEKO EPEA:
Eskabideak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 31 arte iraungo du, edo diru-laguntza guztiak eman arte.

OHARRAK:
• Aplikazioaren bitartez, edonoiz ikusi ahal da programan dagoen aurrekontua.
• Aplikazioak, halaber, etxe bat 1.000 euroko zenbatekora iritsi denentz jakinarazten du.
• Urte bukaerara arte egiten diren operazioak onartuko dira, altzariak urtea bukatu ostean entregatuagatik ere

Informazio gehiago nahi izanez gero:
SPRI: www.spri.net web orrialdean
Planari buruzko galdera esanguratzuenak: FAQ
ALTZARIEN RENOVE PLANAren gaineko informaziorako telefono zenbakia: 902 540 818

2009(e)ko irailaren 17(a), osteguna

Zure saltokirako aholkuak

ESKASALDIAN BEHARREZKOA DA XEHETASUNAK ZAINTZEA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Krisiak, salmentak jaisteak, orokorrean dagoen egoera txarrak merkataritzaren oinarrizko elementuak bazter uztea eragin dezakete. Baina honelako egoeretan mantendu behar da jarrera artatsuena, eta xehetasunak kontuan hartu beharrekoak dira. Ezin da produktuak saltzeko aukera txikiena ere galdu, inozokeriak direla eta. Hona hemen, beraz, ahantzi ezin diren aholku xume batzuk eta abian jartzea lan handirik eskatzen ez dutenak.

  • ERAKUSLEIHOA:
Erakusleihoa behar bezala zaindu behar da, bezeroak kaletik ikusten duen lehen gauza baita. Behin eta berriro esan dugu erakusleihoa saltzaile onenetarikoa dela, baina horretarako eder apainduta egon behar da, garbi, txukun, argiztatuta eta ongi artatuta.

Erakusleihoa prestatzen ematen den denbora bezeroari arreta ematen zaiona bezain garrantzitsua da.

  • LANGILEEN IRUDIA:
Saltokietako langileei uniformea jarri beharrik ez dago, baina oso kontuan hartzekoa da itxura ona eta bezeroak gizabidez hartzea. Ondo zaindutako bezeroak joera handiagoa izango du zerbait erosteko; bere burua deseroso ikusten duenak, ostera, ez.

  • GARBITASUNA ETA APAINKETA:
Ezin da inon zikinik pilatu, ezin da instalazioa hondatzen utzi. Pintura-eskualdi bat nahikoa izaten da, mantentze orokorra ona denean.

  • KONTUZ KARTELEKIN!:
Kontu handiz zaindu behar dira saltokian jartzen diren kartelak. Orri xume inprimatuak erabiltzeko aukera ez da moldiztegi profesionaleko kartelak erabiltzea baino merkeago. Emaitzak, gainera, askozaz ere hobeak dira azken kasuan. Aurreztu nahi izatekotan, publikoari begira ez dagoen zerbaitetan aurreztu behar da. "kutre" irudi horrek ez du saltzen, alderantziz.

  • BEZEROAREKIKO HARREMAN PERTSONALIZATUA:
Behar-beharrezkoa da harreman pertsonalizatua izatea, are gehiago produktuak informazio gehigarria behar duenean, eta, jakina, hau guztia era atseginean eskainita.

  • ARRETA DIRU-KUTXA GUNEAN:
Ordaintzea ez da erosoa izaten inorentzako, eta askotan, bezero eta dendako langilearen artean dagoen harremanerako une bakarra da.Gune honetan guztiz zaindu behar da bezeroarekiko harreman hori. Atsegina izan behar da, jarrera on eta xeratsua izan behar du, betiere irribarrea ahoan, azken batean langilearen soldata ari da ordaintzen eta hori eskertzekoa da.

  • SALDU ETA GERO:
Bezeroari saltokiko poltsa pertsonalizatua ematea interesgarria da oso, erositakoa eroso eraman dezan eta, bide batez, kalerik kale dabilela, dendaren publizitatea egin dezan. Poltsen kalitatea produktuen prezioen araberakoa izan behar da eta dendako txartela ematen bada, hainbat eta hobe. Txartela emateko, gainera, edozein aitzakia da on: janari-edari dendetan errezetak, jantzi-dendetan aholkuak jantziak direla eta..., edo besterik gabe eman, ohiturari jarraituta.

"Economía diaria" blog-etik ateratako aholkuak dira hauek, Miguel Sanz-ek editatua. Aholku hauek saltoki askok indarrean dauzkatenak baino ez dira, baina den-dena behar bezala dabilela ziurtatzeko, ondo dago tarteka-marteka aholkuok berrikustea.